STOP Kaleatzeak

Euskara

Kutxabankek gure etxebizitza eta PYMEak funts putreen esku jartzen dituela salatu dugu

fotoKutxabank-ek funts putreei saldutako maileguengatik kalteturiko lehen familia eta PYME-ak KALERATZEAK STOP-ra jo dute

Palmira eta bere familiak funts putre baten eskutan etxebizitza gal dezake, KUTXABANK-ek 400€-gatik euren zorra saldu ondoren

Donostia, 2014-10-14.- Kutxabankekin zituzten maileguak funts putreei hutsaren truke saldu izanagatik kalteturiko lehen familia eta Pymeak jadanik iritsi dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop Desahucios kolektiboetara.

Kutxabankek gure etxebizitza eta PYMEak funts putreen esku jartzen ditu, hutsaren truke

Data: 
Asteartea, Urria 14, 2014 - 11:00 -tik Asteazkena, Urria 15, 2014 - 10:55 -ra
Non: 
Kutxa Garibai kalea (Donostia)
Antolatzen du : 
IRPHak kaltetutakoen Gipuzkoako elkartea

Kutxabank-Fondos BuitresKutxabankek 340 milioi euroko balioa duten maileguak saldu zituen funts putreei, balio honen %1,5a bakarrik lortuaz. Familiekin zorra negoziatzeko malgutasunik gutxien duen entitateak putreei saltzen die zorra, honen %1,5a bakarrik kobratuaz!

25.000 eurotako zorra ordaindu ezinik zebiltzan familiek ikusi dute nola funts putreek euren zorra erosi duten 400€ baino gutxiagogatik. Putre hauek euren etxebizitza lortu dezakete orain.

Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP elkarteek elkarrateratzea deitu dute BBNNtan kutxa banku-fundazio bihurtzeko prozesua geldiarazteko

Data: 
Osteguna, Iraila 18, 2014 - 13:00 -tik Ostirala, Iraila 19, 2014 - 12:55 -ra
Non: 
Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean (Miramon ibilbidea, Donostia)
Antolatzen du : 
Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP

kartelaPNV, PSE eta PPk kutxak ebasteko duten planaren arabera orain arte gipuzkoar guztion ondare izan dena inolako kontrol publikorik gabe kudeatuko luketen 15 patronoak izendatuz Batzar Nagusitan egin nahi duten kromo-banatzearen aurrean, Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek gizarteari mobilizaziorako deia egin eta
elkarrateratzea deitu dute irailaren 18an, ostegunez, 13:00tan Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean (Miramon ibilbidea, Donostia).

Kutxa banku-fundazioan bilakatzea ez da legez derrigorrezkoa, eta badira alternatibak, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkezturikoa edota Ekai Center-ek planteatu duena, kreditu-kooperatiba forma duten aurrezki kutxen formula frantsesa adibidez.

Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP-ek Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxaren inguruan eginiko proposamena positiboki baloratzen dute

logotipoAraba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta Gipuzkoako IRPH Stop elkarteek modu positiboan baloratzen dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxaren izaera publikoa eta soziala mantentzeko irailaren 10ean ezagutzera eman zuen proposamena.

Elkarte hauek, milaka hipotekadun, IRPHaren kaltedun eta fede oneko zordunekin batera, aurkako jarrera mantentzen dugu PNV, PSE eta PP-k abian jarri dituzten Kutxabanken pribatizazio, euskal kutxen likidazio eta gizarte ekintzaren deuseztearen aurrean. Legea jarri dute aitzakiatzat, baina iadanik frogatu da gezurretan ari direla.

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek Andoni Ortuzar jauna irmoki gezurtatzen dute

Idatzi bateratu honen bitartez, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek Andoni Ortuzar jauna irmoki gezurtatu nahi dugu. Ortuzar jaunak, albiste-agentzi ezagun bati egindako adierazpenetan, hauxe esan du kaleratzeen eta IRPHaren inguruan: «Kutxabank es precisamente la entidad financiera más dada al acuerdo para solventar esas cuestiones».

Orriak

RSS - STOP Kaleatzeak-rako harpidetza egin