Zaldunborda

Gaztelera

Zaldunbordan legez kanpo botatako basoa lehengoratzea eskatu du Eguzkik

imagen

Lehengoratze hori ezinbestekoa eta premiazkoa ere badela dio Ingurumen Sailaren txosten batek, eta txosten horixe du oinarri talde ekologistaren eskaerak

Eguzki.- Zaldunbordan legez kanpo botatako haltzadiaren lehengoratze-proiektua lehenbailehen enkargatzeko eta onartzeko eskatu dio Eguzkik Hondarribiko Udalari. Helburua da datorren neguan bertan ahal den gehien aurreratzea, negua baita sasoi aproposa horrelako lanak egiteko.

Udalak Zaldunbordako erreka kutsatu zuen luizia ezkutatu du

Zaldunborda

Urak egoera zuzentzeko eskatu zion Higertokiri, baina urtebete pasata egoera ez da aldatu

Abotsanitz.- Zaldunbordako zabortegia zigilatzeko-lanetan izandako luizi batek urtebete baino gehiagoz luzatu ahal izan den kutsadura eragin du Zokueta errekan. Horrela jasotzen da Ura, Uraren Euskal Agentziaren 2020ko abenduko MDO-G-2020-0002 ebazpenean. Idatzian azaltzen denez, 2020ko otsailean eskatu zion Urak Higertokiri lurirristatzeak direla eta Zaldunborda errekastoaren urjentziazko garbiketa lanak egiteko. Baina hamar hilabete geroago oraindik egoera zuzendu gabe zegoen: Zigilatze-lan horiek geldirik daude aspalditik, eta, irristatzeen ondorioz, errekaren ertza ezegonkor dago eta berezko izaera galdu du, eta errekan eragina izan dezaketen lixibiatuak daude.

500 euroko isuna 10 hektarea txikitzeagatik

Zaldunborda txikitutaAbotsanitz.- Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak 500 euroko isuna ezarri dio Higertoki SL enpresari “zuhaitz mozketa eta betelana egin duelako Zaldunbordan, dagokion udal baimenik gabe”. Abotsanitzek salatutako ekintza hura arau-hauste arintzat jo du Sagarzazuk, eta legeak zehazten duen zigorrik txikiena ezarri dio enpresari.

“Tokiko merkatalguneak kolokan” hitzaldia, Iker Casanovaren eskutik

Data: 
Asteartea, Otsaila 25, 2020 - 19:00 -tik Asteazkena, Otsaila 26, 2020 - 18:55 -ra
Non: 
Irungo Palmera Montero guneko 2 .aretoa
Antolatzen du : 
EH Bildu

Tokiko merkatalguneak kolokan hitzaldia Bidasoa eskualdeko merkataritza egoera zailean dago: Irunen 2011-2018 bitarte, tokiko merkatariza %29,49 jaitsi da, EAEko daturik altuena. Gainera, Zaldunbordako makro outlet proiektua gauzatzeak ondorio kaltegarriak ekarriko lituzke eskualdeko denda txikientzat.

Oso erantzun ona izan du atzo Zaldunbordan Hondarribia Village salatzeko egin zen bisita gidatuak

eguzki.org - Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan zen atzo goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan  eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.

Orriak

RSS - Zaldunborda-rako harpidetza egin