Berriak

Gizarte laguntza eta prestazioei buruzko hitzaldia Irungo Zentroko Auzo Elkartea aretoan

Data: 
Asteazkena, Apirila 10, 2024 - 18:00
Non: 
Erdialdeko A-Eko lokala, Aldapeta kalea 7-behea, Irun
Antolatzen du : 
Zentroko Auzo Elkarteak eta Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak

Presentación del libro de ayudas y prestaciones en AVV Centro

Zentroko Auzo Elkarteak eta Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, Erletxearekin batera, prestazioei eta gizarte-laguntzei buruzko hitzaldia antolatu dute apirilaren 10erako, asteazkena, 18:00etan, Irungo Aldapeta kaleko 7. zenbakian, Auzo Elkartearen lokaletan.

Hitzaldia Kabigorrin: Pablo Gonzalezen auzia

Data: 
Osteguna, Apirila 18, 2024 - 19:00
Non: 
Kabigorri

Charla Pablo Gonzalez.jpg

Pablo González errusiar jatorriko euskal kazetaria 2022ko otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, ukrainiar errefuxiatuen etorreraren berri ematen ari zela, Errusiaren aldeko espioitza egiteaz akusatuta.

Harrezkero, urte bi baino gehiago daramatza segurtasun goreneko modulu batean, isolamendu baldintza oso gogorretan, eta inkomunikatuta, familiarekin hitz egiteko aukerarik gabe eta bisita bi baino ez dituela izan.

José Ramón Pérez Suescun Memoriala - Eskubaloi Egokituaren I. Txapelketa, datorren larunbatean

Data: 
Asteazkena, Apirila 3, 2024 - 11:00
Non: 
Irungo Artaleku Kiroldegia
Antolatzen du : 
Txingudi Eskubaloia

Imagen

Txingudi Eskubaloia.- 3 taldek hartuko dute parte, BM Barakaldok, GKEF Gipuzkoako Selekzioak eta Txingudi Echemarrek. 3 partida rungo Artaleku Kiroldegian jokatuko dira 11:00etatik aurrera. Eta sari banaketa 13: 15ean izango da.

Osasunari buruzko mahai-ingurua EH Bilduk antolatuta

Data: 
Asteazkena, Apirila 3, 2024 - 18:30
Non: 
EH Bildu Bilgunea, San Martzial Kalea, 7, Irun
Antolatzen du : 
EH Bildu

Osasungintza mahi ingurua

Irungo EH Bildu.- Gaur, apirilaren 3a, asteazkena, Osasungintza hizpide izango duen mahai ingurua antolatu du Irungo EH Bilduk, arratsaldeko 18:30ean, Bilgunean (San Martzial Kalea, 7). Bertan, Rebeka Ubera eta Jesus Oñate Osakidetza zutik jartzeko EH Bilduren proposamenaz arituko dira, besteak beste.

Irungo EH Bilduko kideak Gasteizera gerturatu ziren, Osakidetza zutik jartzeko EH Bilduren proposamen integralaren aurkezpenera

Presentacion Gasteiz

EH Bildu.- Pello Otxandianok, Rebeka Uberak eta proiektuaren lanketan lagundu duten hainbat ordezkarik osasungintzaren gaineko EH Bilduren proposamen integrala aurkeztu zuten, Gasteizko Artium museoan. Bertan, Irungo EH Bilduko Oihana Briones eta Mikel Mendibil bozeramaile eta zinegotzia egon ziren.

Orriak