Berriak

Irungo eta Hondarribiko ETE industrialetan marketing digitala ezarriz

Arrakastaz amaitu da Irunen eta Hondarribian kokatutako enpresa industrial txiki eta ertainei zuzendutako Marketing digitaleko programa. Irungo eta Hondarribiko Udalek sustatutako programa da, Bidasoa bizirik-en bidez aurrera eraman dutena.

5 enpresa izan dira parte hartzaileak: Corsan Innova, Desguaces Vidaurreta, Marmoles Oiasso, Placisa eta Zubelzu.

Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko bideen inguruan

Hurrengo egunetan, asko izango dira Euskal Herritik Herrialde Katalanetara hurbilduko diren herritarrak. Era berean, asko izango dira Euskal Herrian Kataluniako erreferendumaren alde egingo diren ekimen ezberdinak. Hau ikusirik Askapenatik ekarpen internazionalista hau egin nahiko genuke:

Irungo Gure Esku Dagok Kataluinako erreferendumaren alde elkarretaratzea deitzen du urriaren 1ean, 12:00etan, Irungo Zabaltza Enparantzan

Data: 
Igandea, Urria 1, 2017 - 12:00 -tik Astelehena, Urria 2, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Gure esku dago

urriak1ekokartelaDemokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden Irungo herritar eta eragile guztiak batu nahi ditugu urriaren 1ean Zabaltza enparantzan deitua dugun elkarretaratzean.

Denon artean babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu Kataluinako herriari eta urriaren 1eko erreferendumari.

“Gerra zibila eta erbestea Irunen” hitzaldia

Data: 
Osteguna, Iraila 28, 2017 - 10:45
Non: 
Palmera-Montero kultur-etxean, Irun
Antolatzen du : 
Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarrak

Cartel

Armadako zati handi baten altxamendua iragarri zenean (batez ere Marokon eta Kanarietan) 1936ko uztailaren 18an, Irungo Udaleko zinegotzi errepublikarrek dei egin zien boluntarioei., 4.000 fusil desberdinetik gora aurkeztu ziren, eta oso munizio gutxi.

Berehala, defentsa-kontseiluak –alderdi errepublikarrek eta sindikatuek antolatua– taldetan banatu zituen sektoreak: PSOE (sozialistak), PCE (komunistak) CNT-FAI (anarkistak), PNV (euskal nazionalistak), IR (Ezkerreko Radikalak): bakoitza fronteko zati batez arduratuko zen.

Erakusketa: Jaizkibel 20

Data: 
Osteguna, Iraila 21, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Urria 21, 2017 - 23:50 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartelJaizkibel konpainaren 20 urteei errepaso egiten duen argazki erakusketa egongo da KABIGORRI Ateneoan, irailaren 21etik urriaren 21era arte.

Astero, ostegunetik igandera arte, 19:00etatik Aurrera, zabalik egongo da.

Orriak