Berriak

Gose greban dagoen Txikitoren aldeko kontzentrazioa

Data: 
Asteazkena, Ekaina 7, 2017 - 19:30
Non: 
Donostiako Boulevard

Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoak gose greba mugagabeari ekin zion maiatzaren 28an, bere hurkoek Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari baieztatu diotenaren arabera. Gose grebarekin batera, Txikitok itxialdia ere hasi du eta patioko orduei uko egigo die.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bizkar eman dio Bizikletari

Hainbat hedabidetan agertzen ari diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpenak batzuek zalantzagarriak oso, eta aldundiak Bizikletarekin hartutako konpromisoak behin eta berriz hausten dituela ikusita , Kalapie (Donostia), Balazta (Irun – Hondarribia), Gurpilartea (Errenteria) eta Txirrinka (Oñati) Behean sinatzen duten hiriko txirrindularien elkarteek ohar hau helarazi nahi diete herritarrei:

Larunbatean Gipuzkorrak CETAren aurka berriro mobilizatu ziren

Demokrazia eta zerbitzu publikoak ez daude salgai! Babestu egin behar dira! Europar Batasuna eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Askeko Hitzarmena, CETA edota kanadar TTIPa, otsailean onartu zen Europako Parlamentuan eta gaur, 4 hilabete beranduago, nazioetako zein hainbat herrialdetako parlamentuek berretsi behar dute.

Bigarren hilabetez jarraian jaitsi da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, maiatzan 186 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 172 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.927 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %13,5 hain zuzen. Iazko maiatzako hilabetearekin konparatua 492 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Mahai-ingurua: Cuba, verdades y mentiras

Data: 
Asteazkena, Ekaina 7, 2017 - 19:00 -tik Osteguna, Ekaina 8, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Koldo Mitxelena

Komite Internazionalistak eta Euskadi-Cuba-k antolatutako mahai-ingurua. `Kuba, egiak eta gezurrak´ izeneko mahai-ingurua egingo da parte-hartzaile hauekin:
 - Mariela Castro Espín, diputatu kubatarra eta `Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko´ (Cenesex) zuzendaria

 - Aleida Guevara March, mediku kubatarra, `Centro de Estudios Che Guevara´ erakundeko kidea eta Ernesto Che Guevararen alaba

Hitzordua sinatu du Bidasoa bizirik-ek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta garapen agentziekin

Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak hitzordua sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta lurraldeko garapen agentzia guztiekin, Gipuzkoa testuinguru global batean kokatzeko, lurraldearen promozio sozio-ekonomikoa egiteko, eta sare enpresarial gipuzkoarra hobetzeko, enpresa txiki eta ertainei dagokienez, bereziki.

Larunbatean Blagan eguna

Data: 
Larunbata, Ekaina 3, 2017 - 11:00 -tik Igandea, Ekaina 4, 2017 - 10:55 -ra
Non: 
Hondarribiko arrantzale auzoa

11:00etan musika

12:00etan irratsaioa

13:00etan  kalejira

14:00etan mosaikoaren aurkezpena

14:30ean bazkari herrikoia

17:30ean Ttipika taldearekin dantza

19:30ean Elektropatxaranga taldearen kontzertua

Orriak