Berriak

Preso politiko gaixoen askatasuna eskatzeko gose greba hasi dute hiru preso ohik

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.- Gure mugimenduak, amnistia, errepresaliatu politikoen baldintzarik gabeko etxeratze eta hauen sortzea ekarri duen zergatien soluzio moduan definitzen du. Gatazka honen izaera politikoa eusteko tresna garrantzitsuena da amnistiaren aldeko borroka.

Duintasunerako makinak: Hondarribiko boluntarioak errefuxiatuentzako joste tailerra ari dira muntatzen Katsikaseko kanpalekuan eta herritarren laguntza behar dute

Udaberrian Katsikas (Grezia) errefuxiatuen kanpalekura Hondarribian bildutako arropa banatzera joan zen boluntario taldeak bilketa berria antolatu du abuztuan. Madrilgo Los Olvidados gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin, joste tailerra muntatzen laguntzen ari dira hondarribiarrak Katsikasen. “Helburua bikoitza  da —adierazi dute—.

I. Hondarribiko Jai Nagusietako Sub-16 Xake Jaialdia

Klubak aurten Hondarribiko Jai Nagusietan burutzen den “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako, 10 minuto finish partida azkarretako xake jaialdia antolatzea proposatu dio Udalari, Fide ELORIk ez duten jokalariak hobestuko duena.

Gaur izen ematea irekitzen dugu, anima zaitez!

Gora egin du Bidasoa eskualdeko bisitarien kopuruak 2016ko uztailean, aurreko urtekoaren aldean

Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
15.611 bisitari pasa dira, uztailean, Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetatik. 13.995 bisitari hurbildu ziren Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetara. 1.616 hartu zituzten Irungo Luis Marianokoan. Kopuru baikorrak dira, 2015ekoekin alderatuta, 958 lagun gehiagok egin baitituzte kontsultak Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan.

Elkarretaratzea: Irailak 4 'Geu ere izan ginen errefuxiatuak' (Irun-Hendaia) 1936-2016

Data: 
Igandea, Iraila 4, 2016 - 12:00 -tik Astelehena, Iraila 5, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Santiago Zubian. Irun
Antolatzen du : 
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma

KartelaGeu ere izan ginen errefuxiatuak // Nosotras tambien fuimos refugiadas // Nous aussi avons été réfugiés

80 Urteurrena

Ekitaldia + Lore Eskaintza

Orriak