Berriak

20 egunen buruan 8 langile hil dira lan istripuan

cartelAski da, prekarietatea hiltzailea

LAB.- Gaur, hilak 13, lan istripu berri bat jazo da, itsas-gizon bat hil egin da Hondarribiako portuan.

LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta doluminak eskaini nahi dizkiogu haren senide eta lankideei. Modu bereran aurreko larunbatean Biana herriko paper-fabrikan hildako langilea eta Betelun hildako nekazaria ere gogoan izan nahi ditugu. Hauekin gutxienez 35 dira 2018an Euskal Herrian lanean hil diren langileen kopurua.

Xantalen 2018

Data: 
Ostirala, Abuztua 17, 2018 - 17:00 -tik Larunbata, Abuztua 18, 2018 - 22:00 -ra
Non: 
Alde zaharra

Ostirala 17
-17:00: Ermitari bisita gidatua. Doan. Euskeraz. Aldez aurreko erreserbak 943639353 telefonora deituta edo actividades.oiasso@irun.org email bitartez
-18:00: Ermitari bisita gidatua. Doan. Gaztelaniaz. Aldez aurreko erreserbak 943639353 telefonora deituta edo actividades.oiasso@irun.org email bitartez

Oheak hutsik eta migranteak kalean lotan

ConcentraciónIrunen dauden migranteen egoeraren azken ordukoa

Bart 25 lagunek kalean egin behar izan dute lo, Martindozeneako aterpetxean 35 ohe hutsik geratzen ziren bitartean. Asteburu honetarako 60 toki jarri dituzte migranteentzako. Erakunde-arteko mahaiak astelehenetik aurrera hartuko duen erabakia ezagutu gabe, toki gehiago jarriko dituztela espero dugu.

Erlaitz, gazte eragile berria Irunen

Irungo gazte mugimendua eraldatu beharra dago. Begi-bistakoa da azken urteotan militantzia eta jardunak behera egin dutela. Egoerari buelta emateko borondatea egon den arren, helburua lortzea baino, okerrera egin du. Izan ere, beherakada egon dela diogunean ez gara kantitateaz soilik ari, baita beste gabezia ugariz ere.

Irungo turismo bulegoan egindako kontsulta kopuruak gora egin du

Hotelen okupazioa
Irungo hotel eta bestelako ostatu guztien datuak ezagutu aurretik, uztaileko hilabetean okupazioa %80 ingurukoa izan dela kalkulatzen da. Datu hori era positiboan baloratu du Irungo hoteletako sektoreak eta abuzko hilabetean zehar datuak hobetuko direla aurreikusten dute. Irunen gaualdien kopuruaren bataz bestekoa 1,63 gauetakoa izan da.

Turismo bulegoetan jasotako bisitariak

Manifetazio antitaurinoa larunbatean, Donostiako Aste Nagusiko hasieran

Data: 
Larunbata, Abuztua 11, 2018 - 18:00
Non: 
Bulebar

Larunbatean, abuztuak 11, Aste Nagusiaren hasieran, manifestazio antitaurinoa egingo dugu, “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon” lemapean.

Manifestazioa, Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik antolatuta, 18:00etan abiatuko da Bulebarretik.

Irailak 14, 15 eta 16, Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea

logo

Izen-emate epea: abuztuaren 20ra arte.

Urtero, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.

Irun solidarioa, udal agintariak ez hainbeste

Rueda prensaBerehala ikusi genuen Irungo tren geltoki inguruan migratzaileak zeudela, ez zutela oinarrizkoa, zerbait egin beharra zegoela. Udalari jakinarazi eta ez zuen ezer egin, erantzunik ez. BIDASOKO SOS ARRAZAKERIAren deiari erantzunez, ahoz aho, taldean mugitzen hasi eta udaletxeko arkupean gosaria antolatu genuen. Ondoren, Lakaxitak egoitza eskaini eta hantxe ibili gara hainbat irundar eta elkarte solidario bazkariak eta afariak ematen, egunean 30 bat pertsona etortzen dira bazkaltzera.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin