Lakaxita

Zehaztu gabe

Zaldibarko kasuan erantzukizunik egon ez izana salatu du Lakaxitak

Irungo Lakaxita gaztetxea Zaldibar argitu

Lakaxita.- Otsailak 6, urte bete igaro da Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gertatu zenetik. Gehienok dakigun bezala, arduragabekeri jarraien ondorioz bi langile hil ziren egun horretan. Gertakin horrek amorrua sortu du herri askotan, inork ez baitu ardurarik ezta erantzunkizunik ere hartu.

Lakaxita gaztetxeko egutegiak

lakaxitaren egutegia

Lakaxita gaztetxea .- Aurtengo egoera dala ezin izan dugu ez Jaion ez ekitaldi handirik antolatu, eta horregatik gure gaztetxean historiaren hainbat irudikin egutegi bat itea okurritu zaigu. Hau zabaltzeko aukera baduzue asko eskertuko genuke. Sare sozialen bitartez zabaltzen ari gara mezu eta argazki honekin batera.

Kontzertua Lakaxitan ostegunean: otsailak 27 · Xabi Basterra

Data: 
Osteguna, Otsaila 27, 2020 - 20:00 -tik Ostirala, Otsaila 28, 2020 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita

Xabi Basterra Lakaxita'Zero' izeneko lan berriarekin dator Lakaxitara Xabi Basterra, Euskal Herrian nahiz atzerrian kutsu intimoko kontzertu ugari eman dituen musikaria. "Zintzotasuna, samurtasuna eta sendotasuna" aldarri dituen diskoa aurkeztuko digu, gaztelaniaz gehienbat, baina baita euskaraz ere kantatutako folk doinuekin.

Lakaxitako kontzertuak: Ekhi Lambert · Otsailak 6, osteguna

Data: 
Osteguna, Otsaila 6, 2020 - 20:30
Non: 
Lakaxita, Anaka kalea, Irun

Ekhi + LambertOstegun honetan, otsailak 6, beste kontzertu akustiko bat izango dugu Irungo Lakaxita Gaztetxean: Nafarroa Behereko Ekhi Lambert musikariak Haustura bere azken diskoa aurkeztuko du. Seitan taldean ezagutu genuen sortzailea Miguel Etcheverry eta Yoan Arostegui musikariez lagunduta etorriko da. Tradiziozko folkaren oihartzunak dituzten amodiozko kantuekin osatuko dute kontzertua.

Orriak

RSS - Lakaxita-rako harpidetza egin