antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 4 ordu 18 min

Apustu egin eta aurrerapauso garrantzitsu bat eman du Labore Txingudik

Or, 07/12/2019 - 11:54

Bi urte iragan dira Labore txingudi kontsumo taldea martxan jarri zenetik. Orain arte 80 bazkide biltzen ditu eta Irungo lakaxita gaztetxean saltoki bat ere irekia dute.  Duela hilabete batzuk Labore Txindugik, azpiegiturak handitzeko eta proiektuari bestelako dimentsioa emateko helburuarekin, birfundazio prozesua martxan jarri zuen.  Labore txingudi kontsumo taldea, sustengatunahi baduzu: https://laboretxingudi.org/ webgunean sartzea besterik ez duzue.

Dornaku Lantz, Labore Txingudi Kontsumo taldeko kidearekin hitz egin dugu 

Txipiroi Bestaren zain dago Hendaia

Or, 07/12/2019 - 11:48

Urteroko Txipiroi besta ospatuko da Hendaian, larunbata hontan. Arratsaldeko 19:00etatik aitzina, txipiroiak eskainiko dituzte herriko hainbat elkartek, 30 elkarte gutxi gora bera elkartuko direlarik. Txipiroi besta arrakasta handia duen hitzordua da, ehundaka lagun biltzen ditu eta txipiroia saltsan edo plantxan jateko aukerarekin batera kale animazioak ere antolatuak dira. Asun Mikelarena, Akelarre elkarteko kidearekin hitzegin dugu

 

Taillonera eta Bujaruelora irteera antolatu dute larunbata honetarako

Or, 07/12/2019 - 11:43

Bi urtetik behin egin bezala, Taillonera eta Bujaruelora irteera antolatu dute larunbata honetarako, Manttale Mendi Lasterketa taldeak eta Agerra mendi taldeak.
 

Hamargarren Dies Oiassonis jaialdia ospatuko dute Oiasso Museoa eta San Juan plaza inguruetan

Or, 07/12/2019 - 11:42

Irun hiriak 2.000 urtez atzera bidaia eginen du asteburuan, Oiasso hiri erromatarra izan zenekoaren hondarea balioan jarri nahian. 

Urtero bezala, dozenaka jarduera, ekitaldi eta emanaldi izango dira, gastronomia ahantzi gabe, eta 80 bat postu bilduko dituen azokarekin batera, aurtengoan, errekreazio historikoan indar bat egin dute helburu dibulgatiboari begira. Izan ere, museoan bertan ohiko akanpaleku erromatar bat ikusteaz gain, erromatarren elikadura ohiturak edota erromatar legionarioen taktika eta jantzi militarrak aditzera emango dute Erroma Berantiarreko soldaduak ibiliko dira hirierdian zehar. 

Azken urteetan arrakasta handikoa izan zen zirku erromatarra ere antolatu dute, San Juan plazan, ostirala hontan 22:00etan, eta bina ikusgarrirekin larunbata eta igandez, gladiadoreen borrokak eta zaldi bigen lasterketekin. 

Donosti Cup Torneoko partiduak jokatzen ari dira egun hauetan Berako Matzada futbol zelaian ere

Az, 07/10/2019 - 14:19

Gaur ere egun osoan zehar partiduak ikusteko aukera izanen da. Bestalde, Berako udalak, kargua hartu ondotik,alkateordeak izendatu eta  berriki ardurak banatu ditu.

Hendaiako ACE elkarte ekologistak elgarretaratzea deitu du astearte hontan, Linky kontagailuak instalatzen dituen AIRRIA enpresak Angelun duen egoitza parean

Ar, 07/09/2019 - 13:26

Arratsaldeko 15:00retan egin dute deialdia, enpresa hontako zuzendariak igorri dien elkartea auzietara eramateko mehatxua salatzeko. ENEDIS enpresak eskualde hontan azpikontrataturiko AIRRIA Cote Basque-eko langileek presioak jasan dituztela, enpresaren izena zikindu eta sare sozialetan teknikariek Hendaian egindako lanaren segimendua salatzeaz gain, haienganako biolentzia intzitazioa egitea leporatzen diete.  Elkarte ekologista sustengatzeko kontzentrazioa, 15:00retan eginen da astearte hontan, AIRRIAk Angeluko 43, Jean Leon Laporte karrikan (Carrefour eta Casino saltokien erdian) duen egoitzaren aitzinean. CADEko kideak ez ezik, ator horiek ere parte hartuko dute. 

Urteko suteen balorazioa egin dute Oronozko suhitzaileek

Ar, 07/09/2019 - 13:18

Joan den astean bi sute izan ziren Beran,Kaxernan eta Altzategainan. Eta bestalde, Berako bestetako danborradan izen emateko epea ireki dute

Arrakasta itzelez ospatu da aurtengo Gitarralde festibala

Al, 07/08/2019 - 14:25

Hendaiako gitarralde festibalaren  8. edizioa asteburu honetan iragan da eta festibalak nazioartetik eta euskal herritik etorritako gitarrajole ospetsuak bildu ditu. Scott Henderson eta Thibault Cauvin musikari ezagunen kontzertuak beteak, gitarraren inguruan ospatzen den festibalak zaletu anitz bildu ditu Hendaian. 

Legarralde eremuan garatuko diren proiektuak aukeratu dituzte

Al, 07/08/2019 - 14:22

SAFER erakundearen zuzendaritza batzordeak aldeko erabaki hori hartu zuen iragan ekainaren 26an. Halatan, bada, lau laborarik ustiatuko dute eremua. Baratzezaintza biologikoa egiten duten bi baratzezain hautatu dira, Kintoa zerrien eta hegaztien hazkuntza biologikoa egiten duen hazle bat eta garagarnorako garagar biologikoa ekoizten duen zereal ekoizle bat. Iker Elizalde, Hendaiako auzapezaordea

Antolaturiko ekintzen berri eman digu Hendaiako Turismo bulegoak

Or, 07/05/2019 - 14:25

Hendaiako turismo bulegoak udako sasoi hontarako egitrarau oparoa prestatu du. Iraila bitarte hamarnaka ekimen eta aktibitate prestatu dituzte. Ihintza Gonzalez, Hendaiako turismo bulegoko langilearekin hitzegin dugu

Hendaiako denentzat sozial zentroak, ikasturte amaierako besta handia ospatu zuen asteazkenean

Or, 07/05/2019 - 14:06

Jaialdia, urtean zehar sozial zentroa erabiltzen duten elkarte eta taldeak parte hartu zuten. 
 

“Dies Oiassonis” erromatar jaialdiaren 10. edizioa hilaren 11atik 14era zabalduko da.

Og, 07/04/2019 - 14:33

Aurten ere erromatar zirkoa, eskaintza gastronomikoa eta jarduera ugari bildu dituzte.

Ostegunean ospatuko du Xaiak denboraldiko azken pintxo potea

Az, 07/03/2019 - 15:37

Pausuko Xaia ostatuak urte osoan zehar hamaika ekimen eta aktibitate antolatzen ditu. Egitaraua urrian hasi eta ekaina bukaera arte zabaltzen dute. Hortaz aurtengo denboraldia amaitzeko azken pintxo potea antolatu dute. Ostegun hontan iragango da. Beñat Elizondo, Xaia ostetuko nagusiarekin mintzatu gara.

11 ikusgarri biltzen ditu aurtengo Gitarralde jaialdiak

Az, 07/03/2019 - 15:32

Hendaiako gitarralde jaialdiaren 8. edizioa ostirala hontan abiatzen da. Nazioartetik eta euskal herritik etorritako gitarrajole ospetsuak bilduko ditu, guztira 11 ikusgarri. Antolatzaileen esanetan Hendaiako Gitarralde jaialdia, nazioarteko gitarra festibalen artean lekua hartzen ari dela azpimarratu dute

 

Kaxernagainan, errentan emateko 8 etxebizitza eraikiko ditu udalak

Az, 07/03/2019 - 14:08

Eta horrez gain, bihar Beran hasiko da "Basque Countri" bira, Kataku ostatuan eginen den kontzertuarekin

Hondarribiko Prebentzio komunitarioaren udal zerbitzuak, Hondarribiko hondartzan hondar kirolak programa abiatu du

Ar, 07/02/2019 - 14:17

Programa hontan boluntario bezala lan egiteko gazteek oraindik ere izena eman dezaketenez programa honen nondik norakoaz mintzatu gara Jon Diez Esteibarrekin.

Arrantza debekatu dute momentuz Bidasoa Ibaian

Ar, 07/02/2019 - 11:35

Eta horrez gain, Larungo Trenak lehen bidaia egin zuela 95 urte bete direla eta igandena omenaldia egin zela Larunen bertan aipatzen digu Beratik Julen Zelaieta lankideak

Elkarrekin Podemos udal taldeak, ekainaren 28ko adierazpen instituzionala, ortzadarraren bandera behingoz udaletxeko aurrealdean zintzilikatzea eskatu du

Og, 06/27/2019 - 14:49

Eta horrez gain, Urdanibia plazan aniztasun sexualari buruzko sentsibilizaziorako informazio puntu bat 20:30etatik 23:00etara jartzea, nahikoa ez dela salatu du. Elkarrekin Podemos-eko zinegotzia, Miren Etxebesterekin mintzatu gara, eurek egiten dituzten proposamenei buruz. 

Irungo EAJk alderdi sozialistarekin "fartsa hutsa" bilakatu diren negoziaketak apurtutzat eman ditu, alkateak lehengo lepotik burua segitzen duelakoan

Og, 06/27/2019 - 14:42

Irungo alderdi sozialistak nekez gobernatu ahal izango du datozen lau urteetan. Atzo hauteskundeen ondotik, hirugarren bilkura izan zuten alderdi bietako ordezkariek. Izan ere, EAJ-PSE alderdien arteko hitzarmenak behartutakoa betearaziz, jeltzaleak alkatetzarako hautagaitzan atzera egin zuen, euren abstentzioak Jose Antonio Santano alkate izendatzea ahalbidetuz. Ondoren, eta sozialisten ahultasunaren aurrean, hiriaren gobernantza ahalbidetu zezakeen negoziazioetan aritu dira asteotan. 

Baina Xabier Iridoyk Antxeta Irratian esplikatu duenez, "astebeteko epea izan dute proposamen zehatz bat mahai gainean jartzeko, eta inolako politika aldaketarik ekartzen ez duen zehaztapen handirik gabeko orrialde bakar bateko akordio proposamena aurkeztu dute". Hortaz, "irundarrekin arduraz eta errespetuz jokatuta", jeltzaleak negoziaketak apurtutzat eman dituzte, eta "15.000 irundarrek hauteskundeetan egindako aldaketaren aldeko eskaerari jarraituz" jeltzaleak oposizio-buru diren heinean, "aldaketa oposizio eraikigarri batetik" lortzeo lanean jardungo dute datozen lau urteetan. 

Xabier Iridoy 

Orriak