antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 3 ordu 55 min

Iungo Udaltzaingotik joan den maiatzean abiatutako Irun Gizalegez sentsibilizazio kanpainaren balorazio baikorra egin du

Al, 11/25/2019 - 14:40

Izan ere, sei hilabetez horretarako kontratatutako 6 agente zibikoek egindako lanaren ondotik, datozen asteetan kanpaina berri bati ekingo diote.  3.099 herritarrekin harremanetan sartu dira sei hilabeteotan, hauek informatzeko, eta egindako kale-inkestetan 512 kexu eta iradokizun bildu dituzte, Irun hiri atseginago bat egiteko. "Nolanahi ere, norberaren arduratik hasten da hiri bizigarriago bat eraikitzeko lana". Hala adierazi du Cristina Laborda hautetsiak.
Baina Udaltzaingoak du udal ordenantza betearazteko helburuarekin bat eginez, agente zibikoek fondoko lasterketa bat bailitzan, herritarrak konzientizatzen jarraituko dute, txakur kaken bilketaz, gehiegizko zaratari buruz edota mugikortasunaren alorrean ere.
Hala, azken kanpainan, eskoletara hurbildu dira mugikortasun ordenantzen berri ematera, eta bizikletak saltzen dituzten establezimenduetara ere. Eta txakur kakaren arazoa arindu nahian, herritarrak informatzearekin batera, albaitari klinikak eta animali-maskota salmenta guneetara ere jo dute.

Joxean Ibargoyen udaltzaina

Gipuzkoako ospitaleetako aurreneko heliportua Bidasoa eskualdeko ospitalean ezarriko dutela jakinarazi du Osakidetzak

Al, 11/25/2019 - 14:32

Sokorri zerbitzuen mugazgaindiko lankidetzan sakonduko duen HeliNET proiektuaren baitan, Gipuzkoako ospitaleetako aurreneko heliportua Bidasoa eskualdeko ospitalean ezarriko dutela jakinarazi du Osakidetzak.  
Europako POCTEFAk lagunduta, osasun eta suhiltzaileen zerbitzuek mugazgaindiko koordinazioa, neurriak eta baliabideak partekatu ahal izango dituzte.
HeliNET proiektuan Nafarroa, Akitania-Berria eta Euskadiko sokorri zerbitzuek partehartzen dute. Eta Gipuzkoako Osakidetzako arduraduna, Manu Arteagak esplikatu digunez, neurrien artean mugazgaindiko larrialdiko helikopteroa eta heliportua dago.
Manu Arteaga
Proiektuari esker ere, adibidez, Iparralde barnekaldeko kirol zelai batzuk ekipatuko dituzte gauaz helikopteroak errezebitu ahal izateko.

 

Eragile feminista berria, ekiteko xedez

Al, 11/25/2019 - 14:29

Emazteen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna gaur ospatzen delarik, emakumeen defentsan azken urteetan egindako lana sendotzera datorren kolektibo feminista berri bat aurkeztu berri dute Hendaian. Hain justu, azaroaren 25aren ataria probestu dute horretarako. Hemendik goiti, permanentzia baten egiteko asmoa dute, laguntza behar duten indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko, baina formakuntza jasoko dute aitzinetik, eta gerora finkatuko dute permanentzia noiz eta zein maiztasunarekin egin. Gainerakoan, egunotan antolatutako sentsibilizaziorako hitzorduetan, hilaren 27 hontan 20:00etarik goiti, "Au nom de..." eta "Workin woman" filmeen proiekzioak eskainiko dituzte Varites zinegelan antolatu duten zine-debate-pintxo gaualdian.
Eta eskualde mailako mugimendu feminista sustatu nahi horretan ere, gaur Irungo eta Hondarribiko eragileekin batera, arratsaldeko 20:00retan Irungo Zabaltza plazatik abiatuko den manifestaldirako deia luzatu dute.

 

Hondarribian aste hontan izango da 2020ko Udal Aurrenkontuak onartzeko udal osoko bilkura

Al, 11/25/2019 - 14:26

Udal Goberunak iragarritako adostasun maila, ez dirudi hainbestekoa denik. Ogasun Batzordean zuzenketa partzialak aztertu eta Udal Gobernuak aurrekontu proposamenean 200.000 euro inguruko aldaketak onartu dituen arren, garrantzitsuak diren diru-partidak udalbatzan eztabaidatu beharko dituzte berriz ere.
EH Bilduk jakinarazi duenez, orotara 137.500 euroko aldaketa suposatuko luketen 9 zuzenketa aurkeztu ditu, eta udal aurrekontuak kontserbadoreegiak direla leporatu dio Udal Gobernuari. Momentuz, onartua izan ez bada ere, Berdintasun teknikari baten kontratatzeko 60.000 euroko partida da EH Bilduk proposatutako kopuru handienetakoa. Baina Xabier Isasik esplikatu digunez, Udal Gobernuak aurten proposatu duen langilegoen soldaten hobetzeko 800.000 euroez gain, langile kopuruetan eta haien baldintzetan huts nabarmenak daude oraindik.
Abotsanitz udal taldeak, bien bitartean, 2020ko udal aurrekontuen proposamenari begira, Udal Gobernu Jeltzaleak udal langileez ahaztu egin dela salatu du. Aipatutako 100 udal langileen 2019 eta 2020ko soldataren eguneratzeko 800.000 eurorekin, langile taldearen diru-partida %11 emendatzeaz haratago, pertsonalaren behin-behinekotasunari eta langile eskasiari aurregiteko aurreikuspenik egin ez duela diote.
Gaur egun, Hondarribiko Udaleko langilegoaren behin-behinekotasuna %60koa dela nabarmentzen du Abotsanitzek, legeak administrazio guztiak 2020 urte amaitu baino lehen %8tik jaistera behartzen duen arren.
Bestalde, 55 milioi euroko diruzaintza soberakina ukan arren, Hondarribiko Udalak 15 lanpostu hutsik dituela bete gabe salatu du Abotsanitzek. Eta honek, Udalaren eguneroko jardunean eta kudeaketan eragin zuzena duela.

Xabier Isasiren azalpena duzue entzungai

 

Hendaiako Herriko Etxeak ere ez du begirunez ikusten Zaldunbordan eginen den  proiektua

Og, 11/21/2019 - 22:17

Frantziako Asanblada Nazionalak egindako ikerketa baten arabera,  hiribarneko komertzio bat sortzen delarik 3 enplegu sortzen direla egiaztatu dute, hiri kanpoaldeko merkatal-zentroetan edo saltoki handietan, hein berean langile bakarra sortzen delarik.  

Enplegua da hain justu Hondarribiko Udal Gobernu taldeak argudiatu duen arrazoia Zaldunbordako proiektuari bide emateko. Iker Elizalde alkateordearekin hitz egin dugu eta haren adierazpenak dituzue entzugai.

Bestalde, Txomin Sagarzazu alkateak ez du publikoki adierazpenik egin oraindik. Eta EAJeko udal gobernu taldeak oharren bidez baino ez du komunikatu, enplegua sustatzeko ekimena izanik bide eman nahi izan diola proiektuari. Baita alkatearen kontrako kanpaina zikin bat ere martxan dela salatu ere. Gauzak dauden moduan, Antxeta Irratiak Txomin Sagarzazu alkatea gonbidatu du Zaldunbordari buruz azalpenak eman ditzan. Eta heldu den astean gurean izango dugu Ipar Orratza saio hontan, esklusiban eta lehen aldiz. 

Pariseko Zigorren aplikaziorako ganbarak, Espainiako Estatuak David Plaren aurka jarritako euroagindua onartzea ebatzi du.

Og, 11/21/2019 - 22:12

Erabaki hori salatzeko 70 lagun inguru elkarretaratu ziren atzo iluntzean Hendaiako Gaztelu Zaharreko itzulgunean. Elkarretaratzean, Aitor Servier Aintzina gazte antolakundeko kidearen eta Enaut Aramendi, LAB sindikatuko ordezkariaren balorazioak jaso dituguDefentsak helegitea aurkeztuko du Kasazio Auzitegian, eta hark bost asteko epea izango du erabaki baten hartzeko.

Bestalde, atzo aipatu genizuen bezala, Iratxe Sorzabal irundarra espainiaratzeko Parisko Dei Auzitegiak emandako epaia ontzat eman du Kasazio Auzitegiak.

Honek uko egin dio, torturapean lortutako aitorpenetan oinarritutako euroagindua errefusatu zezala galdeginez, Luxenburgoko auzitegira jotzeari. 

 

Pirritx Porrotx eta Marimototsen « BIZI DANTZA » ikuskizun berria Hondarribian izango da larunbatean

Og, 11/21/2019 - 22:10

 Igandean aldiz, Azkainen. Lan berri honen inguruko nondik norakoak bilduko ditugu Porrotx pailazoarekin, Maia Muruagarekin baitugu… 

“Bagera” Hendaiako elkarte feminista berria, emazteen eskubideak defenditzeko eta eraso sexisten aurrean babesa eta laguntza eskeintzeko sortu da

Og, 11/21/2019 - 22:05

Emazteenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin ekimen eta jarduea ugari antolatu dituzte. Aitor Errazkin lankidea, Itziar Varela, Bagare elkarteko kidearekin hitzegin du. Emaztenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin, ekimen eta jarduera ezberdinak prestatu dituzte, hortaz, ostirala hontan, arratsaldeko 19.00tan “L’envers vaut l’endroit” erakusketaren estrenaldia mendizolan kultur aretoan, hilaren 25ean astelehenarekin arratsaldeko 18.00etan, mendizolan kultur aretoan “Vendaval” Konpainiaren ikusgarria eta Arratsaldeko 20.00 eskualdeko maniestazioa, Irungo mendibileko aurreko plazatik abiatuko da.

 

Zaldunborda Village Shopping makro-outlet proiektu ereduak, are gehiago harrotu ditu hautsak

Az, 11/20/2019 - 13:57

Azken egunetan youtube eta sare sozialen bidez hedatu den Zaldunborda Village Shopping makro-outlet proiektua nolakoa izango den erakusten duen bideoak bazterrak urratu ditu eskualdeko merkatarien artean.

12 futbol zelai bezain handia izango den merkatalguneak 115 establezimendu bilduko ditu, eta komertzio txikiarentzat suposatzen duen mehatxuaz haratago, aisialdi eta paseatzeko hiri eder baten antzeko proiektua izango dela erakutsi baitu enpresa sustatzaileak. Eta horrek, inguruko herrietako dendak ez ezik, kaleak eta bizia ere hustuko dituelakoan dago Zaldunborda Gelditu plataforma.

Sonia Herce, Hondarribiko merkataria eta plataformako kidearekin mintzatu da Koldo Nausia lankidea

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunari kari, agenda prest du Irunek

Az, 11/20/2019 - 13:00

Irungo udaletxeko berdintasun departamenduak, hiriko emakume elkarte eta eragileen laguntzarekin, «emakumenganako indarkariaren aurkako" egunaren  harira, hainbat ekimen eta aktibitate antolatu ditu. Irunen egindako agerraldian, izan gara eta Koldo Zabala, berdintasun teknikariarekin hitzegiteko aukera izan dugu.

Irungo Kabigorri ateneoak « FOOD COOP » New Yorkeko elikagai natural eta organikoak sustatzen dituen supermerkatuaren inguruko dokumentala proiektatuko du

Az, 11/20/2019 - 11:48

Hitzordua, ostegun hontan arratsaldeko 19.30etan, iragango da. Dokumentala, gure eskualdean sortu berry diren kontsumo taldeekin zer ikusia duenez, Irungo Labore txingudik, ireki berri duen saltokira gerturatu gera. Urriaren 12an bere ateak zabaldu zituen eta azaldu digutenez, 60 bazkide izatetik hilabete bakar batean 140 bazkide izatera pasa dira. Aitor Errazkin lankidea, Dornaku Lantz, labore txingudiko kidearekin hitzegin du

Bortzirietako feria eguna ospatuko da bihar

Az, 11/20/2019 - 11:40

Bihar bortzirietako feria eguna ospatuko dela eta gaur eta biharko egitarauaren berri emanen dut
 

Aitor Elexpuru, Berako Alkatea udalbitzako batzorde eragileko kide izendatu dute

Ar, 11/19/2019 - 12:19

Horrez gain, eskualdeko talde feministek,Durangon ospatu den EHko emakumeen 5.topaketetan euskararen erabilera urria salatu dute

FICAB gaurko egitaraua eta gehiago

Ar, 11/19/2019 - 12:16

Abian da FICAB, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi  Arkeologikoa. Ikastetxeei begirako emanaldiez gain, publiko orokorrari zuzenduriko hitzorduak ere antolatu dituzte aurten ere. 19.edizioa da aurtengoa eta emanaldiez gain, hitzaldiak ere antolatu dituzte. Juanjo Jimenez, antolatzaileetariko batekin hitz egin dugu eta guztiaren berri eman digu.

 

 

"Baldintzarik gabeko maitasuna" tailerra gaur arratsaldean Irunen

Ar, 11/19/2019 - 12:11

Azaroaren 25ean hainbat ekitaldi eta hitzaldi antolatu dira Irunen. Ohi denez, Gaurko Andreak taldeak hainbat hitzordu proposatu ditu. "Baldintzarik gabeko maitasuna" tailerra gaur arratsaldan bertan izanen da. Virginia Ortega Elorriaga da hizlaria. Irene Kastezubi taldeko kidearekin hitz egin dugu eta datozen egunetarako hitzorduen berri ere eman digu.

Irungo GAZTEARTEAN gazteria sailak antolatuta, 3.nez  umeen  ongizateari buruzko topaketak izango dira azaroaren 30ean Palmera Montero gunean

Ar, 11/19/2019 - 12:04

Astelehen goiz hontan eman dute aurtengo edizioaren berri.  Aurten egun osoko egitarau bat prestatu dute Palmera Montero gunean, aktibitate eta mintzaldiak proposatuko dituztelarik, eta izena emateko epea azaroaren 21etik 28rakoa izanen da, Eunate Encinas Gazteria saileko teknikari arduraduna. SOINU hitzordurako izena eman behar da beraz, dohainik bada ere baitezpadakoa da izena ematea eta Irungo udalak jakinarazi duenez 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako haurtzaindegi zerbitzua eskeiniko dute jardunaldiaren denboran. Goizeko 10etan hasiko dira umeen ongizateari buruzko topaketak Azaroaren 30ean eta arratsaldeko 18ak arte.

“Hiztegia eskuan, Euskara ahoan” sakeleko hiztegi bilduma elgarrekin ekoitzi dute Miarritze, Baiona eta Hendaiako herriek lankidetzan, Euskal Elkargoa eta Euskararen Erakunde Publikoarekin batera

Al, 11/18/2019 - 09:08

Material horren helburua bikoitza da. Alde batetik, euskararen ikaspenean bidelagun izan. Bestetik, ahozko erabilpena azkartzea. 
Gai orokorrak atxeman daitezke, eguneroko bizitzari lotutakoak, familia, aroa, eskola bezala…Eta berezituak ere bai, zientziak, arnoa edo bide heziketa.  
Hendaian hasi dira hiztegitxoaren paperezko banaketa egiten, Herriko Etxea ez ezik, Mediatekan, Varietes zinegelan, Gazte Informazio Bulegoan, Mendi Zolan kulturgunean, Turismo Bulegoan eta Denentzat Sozial Zentroan ere eskura daitezke. Eta hendaye.fr Herriko Etxearen webgunean ere, formatu elektronikoa deskargatu daiteke. 
Kristof Arotzarena lankidea, Eneko Gorri, Miarritzeko euskara teknikariarekin mintzatu da sakeleko hiztegi proiektuari buruz. 
 

Urte bat betetzen da gaur Irundarrek "hitza hartu zutenetik". Aurrera begira jarri dira

Al, 11/18/2019 - 09:01

orain dela 12 hilabeteko hitzordua gogoratuz, hitzordu bat burutu zuten larunbatean. Urteurrena gogoratzetik haratago, aurrera begirako erronka eta ilusioak ere adierazi zituzten. Gure Esku tresna gisa indartzea eta gorpuztea, espero dute batetik; bestetik, Euskal Herriak bere etorkizuna erabaki ahal izateko erreferendumaren aldeko herri iniziatiba bat martxan jartzea. Era horretan, fase berri bati heltzea. Euriak batere lagundu ez bazuen, jendetsua izan zen ekitaldia eta antolatzaileak pozik daude lorturikoarekin.

Ander Errazkin dinamikako kidearekin hitz egin dugu

CPIE Euskal Itsasbazterrak erakundeak abenduaren 14a bitartean euskal itsasbazterraren uholde arriskuei buruzko erakusketa martxan du oraindik ere

Or, 11/15/2019 - 13:16

Aro txarraren ondorioz, euri erauntsiak, elurra 500 metrotan eta uholde arriskua emana dute datozen orduetarako. Euskal kostaldean bereziki, olatu handiak espero dira. Zentzu honetan, CPIE Euskal Itsasbazterrak erakundeak abenduaren 14a bitartean euskal itsasbazterraren uholde arriskuei buruzko erakusketa martxan du oraindik ere abenduaren 14a bitartean. Asporotsttipi erlaitzako interpretazio zentroan ikusgai duzute. Baina klima aldaketaren ondorioz, datozen 30 urteetan gure kostalde hontan, Bidasoa-Txingudiko paduran, eta orohar Euskal Herrian eman daitezkeen ur-lerroen aldaketa eta uholde arriskuen inguruan sentsibilizazio lana egiten ari dira ateraldiekin ere.  Jon Frahier, CPIE-IEZI erakundeko ingurumen animatzaileak esplikatu digunez, uholdeen nondik-norakoak eta prebentziorako ateraldi pedagogiko bat eginen dute. 

CPIE Euskal Itsasbazterrak erakundeak hainbat ateraldi antolatu ditu euskaraz datozen egunetarako. Natura eta geologiaren dibulgazioan egiten duten lanaren baitan, oraingo honetan Euskararen Urtaroaren kari, Herri Elkargoarekin batera euskaraz bermatuko dituzte ateraldi hauek. Asportsttipi erlaitzako interpretazio zentrora deitu ehar da, 05 59 74 16 18 edo posta elektronikoz jfrahier@hendaye.com

Jon Frahier-ek dena azaldu digu

Gure Esku Dago herri ekimenak, erreferendumaren aldeko urratsa iragarri berri du.

Or, 11/15/2019 - 13:11

Eta eskualdez-eskualde lanean hasiko dira hau posible egin ahal izateko. Azken bizpahiru urteetan, Hego Euskal Herriko 700.000 herritar baino gehiagok estatus politikoari eta erabakitze eskubideari buruzko herri galdeketetan partehartzeko aukera izan ondotik, urrats bat haratago joango dira orain. Asteburu hontatik hasita.

Orriak