antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 4 ordu 19 min

Emakumeen areto futboleko Tximist Cup Nazioarteko txapelketa jokatuko dute asteburuan Hondarribian

Az, 06/19/2019 - 15:06

Ostiralean, arratsaldeko 17:00etan hasi eta igande eguerdira arte, ia 500 futbolari lehiatuko dira Hondartza kiroldegiko barruko zein kanpoko zelaietan. 30 talde inguruk parte hartuko dute infantol mailatik hasi eta jubeniletara. Emakumezkoen futbola hastapenetik bultzatu zuen Juan Carlos Samaniego Tximist zena omentzeko asmoarekin antolatutako memoriala, sendotzen doa urtetik urtera, eta hasiera-hasieratik Hondarribiko Udalak ez ezik, Errealak ere babestu dute txapelketa. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du, emakumeen kirola sustatatzeaz gain, turismoa eta Hondarribiko eta Gipuzkoako irudia hobetzeko ere baliagarria delakoan. Izan ere, nazioarteko lehiaketa izanik, ehunka izango dira kanpotik etorritako talde, jokalari eta senideak. 

Garbiñe Etxeberria, Errealeko kirol zuzendaria eta emakumezkoen saileko ordezkariarekin hitz egin dugu.

Santiagoko Deabruak elkarteak klasiko bilakatu diren hiru hitzordu proposatuko ditu heldu den asteburuan.

Az, 06/19/2019 - 15:03

Gaur bertan, larunbatean ospatuko den Haur Danborradaren bigarren entsegua izango da San Vicente de Paul ikastetxean, arratsaldeko 19:00retan. Elkarteko kide batek eman dizkigu antolatu dituzten deialdiei buruzko xehetasunak 

Asier Burguete elkarteko kidearekin hitz egin dugu

Gipuzkoako adinekoen erresidentzia, eguneko zentro eta pisu tutelatuetako langileak greban dira berriz ere.

Az, 06/19/2019 - 15:00

Joan den irailaz geroztik 60 egun baino gehiago dira mobilizazioetan eman dituztenak, patronalarekin eta diputazioarekin 2016an iraungitako Lan Hitzarmena berritu nahian. 

Ela sindikatuak mobilizazioak dietu ditu bihar Irunen, eta heldu den astean Gipuzkoa mailako martxa bat antolatu dute. Diotenez, patronalarekin akordio bat itxi zuten, baina Gipuzkoako Foru Aldudia da orain, akordio hori diruztatu nahi ez duena. Sindikatuen arabera, langilego sektore feminizatu bat den heinean, eta zahar etxeetako erabiltzaileak gizarte sektore sentibera, lan baldintza zehatzen borroka baino, adinekoen zaintza sistemaren eredua da jokoan dagoena. Zahar etxeetako langileek 20 minutuko atseden ordainduak, egun pertsonalak, lan karga eta ratioen apaltzea, edota 60 urtetik gorako langileen zaintza lana egokitzea eskatzen dute, soldata igoeraz gain. Izan ere, kale garbitzaile batek, kualifikazio handiagoa behar duen adineko erresidentzietako langile batek baino %13 gehiago irabazten baitu batez bestean. 

Momentuz, uztailaren 12ra bitartean grebara jo dute. Egun horretan esertzekoak baitira berriz ere aldundia eta patronalarekin negoziatzera. Gure eskualdean, Irungo Ama Xantalen, Gurutze Gorria, eta CASER enpresaren Irungo Anaka eta Hondarribiko Gibeleta-Betharramen eragingo du mobilizazioak. %70eko zerbitzu minimoak gehiegizkoak direla salatu dute sindikatuek ere. 

Dena dela, hunkitutako erabiltzaileak eta euren senideen gehiengoa zaintzaileen aldarrikapenekin bat egiten dute. Foru Aldundiaren jarrera orain arte zein izan den ikusi dutelako. 

Xabier Etxaniz, ELA sindikatuko Gizalaneko ordezkaria 

Hendaiako Herritar Kolektiboak (Collectif Citoyen Hendayais) 1.500 izenpedura bildu ditu bi hilabeotan hurbileko zerbitzu publikoen hestearen kontra.

Az, 06/19/2019 - 14:54

Apirilean abiatutako desmartxari esker, herriko azoka eta eskola sartze-irteeretan informatzen ari dira CGT sindikatuko ordezkariak. Eta ator horien mugimendua edota Hendaiako komertziante eta bizilagunen babesarekin, otsailan itxi zuten Hondartzako Posta bulegoa eta abenduaren 31rekin ateak itxi zituen Ogasun Bulego, Zerga Etxe edo Tresorerie delakoa, berideki dezaten aldarrikatzeko, manifestaldia deitu dute ekainaren 22an, larunbatarekin, goizeko 10:30ean. Hendaiako egoera Posta bulegoari dagokionez, ez da apartekoa. Zerbitzu publikoetan emandako murrizketak direla eta, CGT sindikatuak eman dituen frantses estatu mailako datuen arabera, 1993az geroztik, eskutitz bat igortzeko tinbrearen prezioa kasik hiruzkoiztu egin den bitartean, eta 2013az geroztik %80 garestitu den bitartean, posta bulego kopurua 14.147tik 8.171ra murriztu dute, eta 2008an 169.917 langile zituen Postak, eta 82.000ra apaldu 11 urtetan. 

CGT sindikatuko eta Herritar Kolektiboaren ordezkari batekin mintzatu gara. 

Pello Irazokiren irudiak irabazi du Berako bestetako azal lehiaketa

Az, 06/19/2019 - 08:19

Eta bestalde, "Garbigunea" ireki da bortzirietan. Alkaiagan jarri du aipaturiko zerbitzua, Bortzirietako zaborren mankomunitateak

Beran ere udal taldeko alkate eta zinegotziek kargua hartu zuten joan den larunbata eguerdian

Al, 06/17/2019 - 14:56

Udal taldeko alkate eta zinegotziek kargua hartu zuten joan den larunbata eguerdian

Txomin Sagarzazu jeltzalea izendatu zuten alkate bigarrenez

Al, 06/17/2019 - 14:53

Abotsanitzeko Igor Enparanek bere alderdikoen lau bozkak jaso zituen, eta PSE eta EH Bilduk hautagaitzari uko egin, eta txuri bozkatu zuten. Txomin Sagarzazuk bere aginte makila hartzeko diskurtsoan hondarribitar guzien alkate izango dela hitz eman du, elkarrizketa eguneroko lan tresna bilakatuz, hauteskundeetako emaitzek herritarren aniztasuna erakutsi dutelako, eta EAJk gehiengo absolutoa lortu badu ere, aniztasun hori kontuan hartuko duela.  Udal Gobernu berriak, martxan den hiri proiektu bat eskuetan duela, eta EAJren herri programa garatzeko erronka duela datozen lau urteetan nabarmendu du. Halere, beharbada proiektu zehatzetatik haratago, beste bost erronka hauek ere azpimarratu ditu  Sagarzazuk. 

Aginte makilak sozialisten eskuetan jarraituko du

Al, 06/17/2019 - 14:52

Azkenean EAJko Xabier Iridoyk hautagaitzari uko eginez, eta zazpi zinegotzi jeltzaleetatik seik txuri bozkatuz, Jose Antonio Santano sozialistaren bosgarren agintaldia ahalbideratu zuten. Jeltzaleen zazpigarren bozka nulotzat jo zuten, bere burua aurkeztua ez zuen Xabier Iridoyren alde bozka bat eman baitzen. 

Gainerakoa, David Soto eta Jokin Melidak euren hautagaitza aurkeztu, eta euren alderdietako kideen babesa jaso zuten, lau eta hiru bozkekin hurrenz-hurren. Eta PP alderdiko bakarrak txuri bozkatu zuen. Gauzak honela, Jose Antonio Santanok aginte makila eskuratu du Irunen lau urtetarako, udalbatza osatzen duten 25 zinegotzietatik, bere alderdikoak diren 10 zinegotzien babesarekin baino ez. Guttiengo eskax batekin gobernatuko du sozialistak, eta horren jakitun elkarrizketarako prest egongo da nornahirekin, agintaldi berrian. 

Aldaketaren alde agertu diren EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-eko ordezkariek EAJ-PSEren arteko akordioak irundarren nahia bahitu duela salatu dute. Baita aldaketarako aukera historikoa galdu egin dela nabarmendu ere. Baina oposiziotik aldaketaren alde lanean segituko dutela.Edozein kasuetan, Euskadi mailan emandako EAJ-PSEren arteko itunak, Irunen eragina izan badu ere. Ez da erabatekoa izango. Santano alkate izendatzeko balio izan baitu zeharka, baina gobernabilidadea jokoan da oraindik. Izan ere, Xabier Iridoyk oposizio lan sendoa egingo duela iragarri du. 

Santano bera eta gainontzeko zerrenda buruekin hitz egin dugu 

 

Irungo San Pedro eta San Martzial jaietan kalez-kale ikusi ahal izango ditugun Irungo Atsegiña elkarteko zortzi erraldoiek motorrak berotu dituzte

Al, 06/17/2019 - 14:48

Aurreneko aldia zen, 2017ko ekainaren 22an haize bolada txar batek erraldoiak lurrera bota eta hautsi zituenetik, hauek zaharberritzeko proiektua bururatu zenetik, zortziak elkarrekin aritzen zirela. 

90.000 euroko inbertsioa egin dute zortziek duela ehun bat urteko dizdira berreskuratzeko, Udalak, Atsegiña elkarteko 900 bazkideek eta aitxabitxi-amabitxi kanpainari esker bildutako beste 10.000 euroekin diruztatu dena. Atzo eguerditan ehunka lagun bildu ziren Urdanibia plazan, zortzi erraldoiak dantzan ikusteko irrikaz. Irungo jaietan, ekainaren 23an, 28an beste konpartsekin ohiko desfilean, eta ekainaren 29an San Pedro Egunean, Udal Korporazioarekin batera udaletxetik elizarako bidean ikusi ahal izango dituzue erraldoiak berriz ere. 

Eneko Calvo, Irungo Atsegiñako kidea eta proiektuaren eramailearekin hitz egin dugu

Txingudi Errugby Klubak, bere 50. urtemuga ospatu du asteburuan

Al, 06/17/2019 - 14:44

Larunbatean jaialdi handia antolatu zuen bertan Txingudi Errugby Klubak, bere 50. urtemuga ospatzeko. Gaur egun adin guzietako 200ndik gora jokalari, neska-mutil, biltzen ditu klubak Plaiaundiko instalazioetan. Baina 50 urteotan entrenamendu eta partidetarako zelai askotan ibili da, Landetxako kuartelean hasi zirenez gerotik, garapen eta aldaketa bizian izandu den taldea baita. Horren adierazle da, uztailaren 7ra bitartean, Amaia Kultur Zentroan topatuko duzuten klubaren historia laburbiltzen duen erakusketa. Bertara sartu, eta klubaren aurreneko izenarekin, 1969an Oargi Alai talde gisa baliatu izan zuten aurreneko kamisetarekin hasten da ibilbide hori. Judas Arrieta, jokalari eta erakusketaren eramailea. 

Bihar ospatuko dira Irun eta Hondarribiko udal korporazio berriak osatzeko udalbatzak.

Or, 06/14/2019 - 14:35

Legeak agintzen duen bezala, hauteskundeak ospatu eta 20 egunetara egingo dute, eta protokolo zehatz bat segituz. Irungoaren kasuan goizeko 9:00etan izango da. Adin Mahaia osatuko dute lehenik, adinez zaharren eta gazteenak diren zinegotziek osatuta, Maria Soledad Gomez de Adrian sozialista eta EH Bilduko Ane Unanuek osatua. 25 zinegotziek euren kargua hartuko dute gero, eta korporazio berria osatzeko guttienez 13 kideen presentziarekin konstituitu egingo da. Horren ondotik, alkate berria izendatuko da bozka sekretu bidez.  Behin bakarrik bozkatzen du zinegotzi bakoitzak. Eta ondoren, gehiengo absolutoa eskuratzen duen hautagaia alkate izendatzen da. Hala ez balitz, aldeko bozka gehien jaso dituena bilakatzen da alkate. Momentuz, ofizialki Jose Antonio Santano sozialista, eta Elkarrekin Podemos-eko David Soto dira euren burua aurkeztuko duten bakarrak. 

Eta Hondarribian, urrats berberak segituko dituzte, goizeko 11:00etan egingo den udalbatzan. Baina baldintzak ez dira berberak. 17 zinegotzi dira, eta EAJk iada gehiengo absolutoa duela kontuan hartuta, Txomin Sagarzazu alkate izendatuko dute. Adin Mahaiaren eraketa, aldiz, zinegotzirik zaharrena, Iosu Alvarez sozialista izango da, eta Abotsanitzeko Aitzol  Arroyo gazteena. 

Atsegiña elkarteak bere zaharberritutako erraldoien konpartsa osoa aurkeztuko du igande eguerdian Urdanibia plazan

Or, 06/14/2019 - 14:22

Iaz aurkeztutako lau erraldoiei, aurten gelditzen ziren beste lauak batuko zaizkio konpartsari. Horrela 2017ko ekainaren 22an haizeak lurrera bota eta erraldoi bat puskatu eta gero, denak zaharberritzeko erabaki hartu zenetik, zortziak berriz ere elkarrekin ariko diren aurreneko aldia da. Oroitarazi behar da, zaharberritze lanek 90.000 euroko kostua izan dutela, 20.000 euro erakunde publikoen laguntzarekin, eta gainerako 70.000 euroak Irungo Atsegiñarekin anaitutako beste elkarte eta 900 bazkideek jarri dute. Izan ere, 100 urte inguru izan ditzakeen konpartsako batetaz ari gara, ondare historiko eta kulturala beraz.  Eneko Calvo, Atsegiña elkarteko kideak oroitarazten digu Euskal Herriko zaharrenetarikoak direla. 

"Babes Eguna" neurri bidegabeen aurka

Or, 06/14/2019 - 14:19

Irungo Sortuk irundar euskal preso ohi batek egun pairatzen duen egoera salatzera deitu du. 2018ko maiatzean Espainiako Audientzia Nazionalak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio baten ostean 60 bat euskal preso ohiren aurkako “neurri errepresiboak” hartu zituztela gogoratu dute, eta ondorioz, besteak beste, banku kontuen zein soldataren esku hartzea eta ondasunen enbargoak egin zizkietela.Haien artean irundar bat aurkitzen da; 112.000 euroko isuna ezarri zioten,hortaz, hilero 530 euro kentzen dizkiote soldatatik  Egoera salatzeko larunbata hontan,  “Babes Eguna” deitu dute. Lehenik, 11:30ean, elkarretaratzea deitu dute Irungo epaitegian. Ondoren, 14:00etan, elkartasun bazkaria egingo dute Irungo Hazia Kultur elkartean.

“Ondo Pasa Baino Ez Pasa” lelo izatetik haratago

Or, 06/14/2019 - 14:15

Hondarribiko Udal Prebentzio Komunitarioak azken 20 bat urtetan aurrera eramandako alkohola eta drogen kontsumoari buruzko prebentzio lanak emaitza baikorrak eman ditu. Ezaguna da gazteen artean urtero jaietan edota San Markos opila egunarekin ere, “Ondo Pasa Baino Ez Pasa” leloa. Oraingo honetan, aldiz, Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko 4. Planarekin eta Euskadiko Adikzioen 7. Planarekin lerratutako proiektu orokorrago bat abian jarri dute. Herriko komunitatea osatzen duten eskola, udal zerbitzu, kirol eta kultur eragile, gazte eta familiak kontuan hartzen dituen, eta adikzioen prebentzioa globaltasun batetik lantzen duen “Zu zeu, zuk zeuk” lelopeko kanpaina baino, proiektua aukreztu berri du Udalak. Eskoletan lanean hasi dira iada, eta gaur egungo gazteen kontsumo ohiturak aldatu egin direla kontuan hartuta, haiekin prebentzio lana egiteko moldeak ere egokitu egin behar izan dituztela esplikatu digu Nerea Zuazua, Prebentzio Komunitarioko arduradunak. Kanpainarekin batera, esku-orriak, kartelak eta txapak ere banatuko dituzte leku publikoetan. Txapa esku bat eta burmuin baten irudia dakartza, Zu Zeu, Zuk Zeuk leloa grafikoki adieraziz, zuk zeuk hartzen dituzulako zure burua zaintzeko erabakiak, bakoitzaren esku dagoelako. Bestalde, eta udako kanpaina abiatzear dela kontuan hartuta. Hondartzako Hondar Kirol programan ere, zeharka bizimodu osasuntsua eta alkohola eta drogen kontsumoari buruzko prebentzio lana egiteko baliatuko dutela esplikatu digute, Nerea Zuzuak eta Gazteria arloko zinegotzia Maria Serranok.

 

Bihar hasiko dira Altzateko bestak

Or, 06/14/2019 - 14:10

Altzate kaleko bestak ospatuko dire bihartik igandera. Egitarauaren berri eman digu Julen Zelaieta lankideak

Miarritzen ospatuko den G7 gailurraren aurka, Euskal Herri mailako protesta eguna deitua da gaur, gurean ere

Az, 06/12/2019 - 15:59

G-7 gailurrak turismoan euki dezakeen eragin ezkorrarekin kezkaturik agertu dira Hendaiako sektoreko profesionalak. Anartean, gaur bertan abuztuan Miarritzen ospatuko den G7 gailurraren aurka, Euskal Herri mailako protesta eguna deitua da. Hitzordu nagusia Hendaian izanen da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eta Kapitalari Planto herri ekimenak osatzen duten Hegoaldeko gehiengo sindikala eta eragile ezberdinetako ordezkariak bildu dira Hendaian.  Zokoburuko Abadia aretoan 10:30etan ATTAC eta OMAL erakundeko kideek Miarritzeko goi bileraren kontrako irizpideak azaldu dituzte, eta eguerditan protesta ekintza egin dute Hendaiako hondartzan. 

Ostiral honetan Willis Drummond taldeko kantari den Jurgi Ekizak kontzertu bat eskeiniko du Hendaiako Abbadia gazteluko kaperan

Az, 06/12/2019 - 15:54

Bakarkako bidea ere hartua du Jurgi Ekizak azken urteetan eta zer nolako hitzordua izanen dugun jakiteko aukera izanen dugu orain.

San Pedro eta San Martzial jaietako egitarauari ekingo diote ostirala hontan.

Az, 06/12/2019 - 15:47

Lehen asteburuan bereziki, kirol ekintzak izango dira nagusi. Eta ondotik etorriko dira, atzo aipatu genituen 70 hitzordu baino gehiago. Haien artean, Udaleko Euskara eta Gazteria departamenduek elkarlanean laugarren urtez proposatuko duten GazteGunea aurkeztu dute gaur. Euskarak eta gazteek jaietan ere euren txokoa ukan dezaten helburu, ekainaren 25etik 27ra, Santiagoko Euskal Jai frontoian gazteei egokitutako jaigiroa proposatzen dute. 

Irati Alcantarilla UrruñarraEuskal Herriko XXXI. Eskolartekoaren txapeldun

Az, 06/12/2019 - 15:44

Txingudiko Bertso Eskolako Irati Alcantarilla kidea Euskal Herriko XXXI. Eskolartekoaren txapeldun izendatu zen asteburuan Sarako trinketean ospatutako finalean. Aurtengoan 14 urtetik 18 urtera bitarteko 98 gaztek parte hartu dute Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan, eta lurraldeetako txapelketetan finalean bertsotan aritzeko txartela eskuratu zuten 13 finalisten artean ere, urruñarra nagusitu zen.

"Bortziriak solasean" gaur aurkeztuko dute Beralandetan

Az, 06/12/2019 - 15:38

Bortziriak solasean. Ahozko tradizioaren bilduma DVD eta liburuaren aurkezpena burutuko da gaur Beralandetan eta horrez gain, aste honetan Hondarribitik abiatuko den Transpirenaica Social Solidaria ekimena eskualdera ailegatuko da asteburuan.Lehenengo etapa Beran akituko da eta bertzeak bertze, larunbatean bertan kargua hartuko duen Udal berriak harrera eginen die.

Orriak