antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 3 ordu 55 min

Behobia Donostia lasterketaren harira Irungo herriko etxeak hainbat ekimen eta aktibitate antolatu ditu

Al, 10/28/2019 - 14:03

Aurten ere FORTUNA kirole elkarteak, Behobia Donostia lasterketaren azoka Irungo FICOBA erakustazokan antolatzea erabaki du eta horrek milaka korrikalari eta bisitari erakarriko ditu. Azaroaren 9an larunbatarekin eguerdiko 12.00tan, FICOBA inguruan, batukada, trikitrixak, txorimaloak soinu taldearen animazioa…etb izanen da. Horretaz gain, Irungo 80 komertzio eta establezimenduk, udaletxeak antolatutako ekimenekin bat egin dute. Aitor Errazkin lankideak, Arantza Rojo, Behobia Donostia lasterketako antolatzailearekin hitzegin du

Irungo Harrera Sareak jakitera eman duenez, udan mugak bizi izan zuen blokatze egoeraren ondotik, udazken hasieran nabarmen egin du gora trantsitozko migranteen kopuruak Irunen

Al, 10/28/2019 - 13:57

Iraileko datuak plazaratu dituzte, eta txostenaren arabera, 356 migrante lagundu zitruen joan den hilabetean Harrera Sareak, horietarik 293 gizonezko, 27 emakume eta 36 haur eta adin txikikoak. Dena dela, urrian Hendaiara muga zeharkatzeko xedez Iruna heltzen ari den migranteen kopuruak gora egin duela diote. Hain justu, urriaren lehenan Martindozeneako aterpetxea itxi, eta Gordailuaren aldamenean, Arretxe-Gainako 100 ohe dituen dispositibo berria zabaldu dutenez geroztik.  Koldo Nausia lankidea, Harrera Sareko ordezkari batekin mintzatu da. 

Saldu ez ezik, zerbitzuak eskaintzen dituztenak ere badira

Ar, 10/22/2019 - 14:28

Azken asteetan Zaldunbordako proiektua dela eta, guztion ahotan da dendari txikiak babestu beharra dagoela. Baina establezimenduen artean, zerbait saldu baino, zerbitzuak eskaintzen dituztenak ere badira. Guztien artean, kezka da nagusi

Nerabeen gurasoei bideraturiko hitzaldia izanen da gaur Beralandetan

Ar, 10/22/2019 - 13:07

Bortzirietako gizarte zerbitzuek antolatutako hitzordua da. Horrez gain, asteburuan futboletan eta lasterketetan beratarrek lorturiko emaitzen berri emanen dut

 

Oiasso Museoak Irungo erromatar aztarnetan zehar ibilaldi komentatua antolatu du larunbata honetan.

Or, 10/18/2019 - 14:41

Goizeko 11:00etan museotik abiatuta, Mertxe Urteaga arkeologoaren azalpenekin batera, IRUN TIR TOUR OIASSO app berria erabiliko dute. Google Play bitartez deskargatu daiteke dohainik. Arkeolan Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin garatu dute, eta Jaime Rodriguez Salis irundarrak, Oiasso hiri erromatarra zeneko aurreneko aurkikuntza egin zuenetik 50 urte betetzen direla probestu nahi izan dute, arkeologiaren dibulgazioa teknologia berrietara egokitzeko. Elena Torregarai, Arkeolaneko kidea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, eta Oiasso Museoko zuzendari berriak esplikatu digunez, historia ikertu eta indusketak ezinbestekoak izanik, honen dibulgazioaren aldeko apostua egin nahi izan dute oraingoan. Aplikazio berriari buruzko xehetasunak eman dizkio Koldo Nausia lankideari. 

Erreferenduma ez da delitua” lelopean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du larunbata hontan Donostian

Or, 10/18/2019 - 14:35

Mobilizazio honen bitartez, politikari katalanen kontrako sententzia salatzeaz gain, herrialde katalanarekin eta erabakitze eskubidearen aldeko prezesuaren alde egitea dute helburu. PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek deialdiarekin bate gin dute, baita Euskal Herriko gehiengo sindikalak ere bai. Manifestazioa, larunbata hontan arratsaldeko 17.30etan Donostiako antiguo auzotik abiatuko da. Aitor Errazkin lankidea, Amalur Alvarez, Gure Esku Dagoko bozeramailearekin hitzegin du

Hondarribiko Emeki elkarteak Farfailarien II. Topaketa antolatu du igande hontan

Or, 10/18/2019 - 12:24

XVI. mendeaz geroztik oihalgintzan erabiltzen den teknika zahar hau berreskuratzeko lanetan dihardu Emeki azken denboran. Izan ere, ikasturtero trikota, jantzingintza eta eskulangintza ezberdinen ikastaroak antolatzen ditu bere ohiko programazioan. Eta farfailarigintzarekin ere hasi dira. 

Berreskuratze lan horren baitan antolatu dute Hondarribiko II. Farfailarien Topaketa antolatu du igande hontarako. 

Kontxi Galardi, Emeki elkarteko ordezkariak eman dizkio xehetasuna Koldo Nausia lankideari. 

: 20 herrialdeetako 170 bat farfailari bilduko dira beraz, topaketa honetan. Igandean 10:30etatik 13:00era Santamaria ateaurrean. Eta euria egingo balu, Soroetako frontoian antolatuko lukete. 

2019-10-23 Bidasoa Attak!

Or, 10/18/2019 - 10:44

Kaixo Attakzaleak !

Denboraldi berriari hasiera emateko DDT banatzaile alternatiboari buruz arituko gara, aurten 30 urte betetzen bait ditu.

Bitartean DDT-k kaleraturiko « Hamaika urte ehundaka idei fumigatzen » bildumatik EL TRONO DE JUDAS, ELFO NEGRO, SKLEROSIS, JAN, PATEANDO PORKERIA, FLY SHIT, KARKABA, MUTUO DESPRECIO, ULTIMA NEURONA, MPB, SIN OFICIO NI BENEFICIO, TOS DE CABALLO, BIOK, HARDEZAN eta MUNDO MATADERO taldeak entzungo ditugularik.

Haiezpean gunea eta zirkuei animaliak babesteko baldintza zorrotzak, Hendaiako kontseiluko gai beroak

Og, 10/17/2019 - 13:13

Zirku bati Hendaian jartzeko baimena ukatu izanak eztabaida piztu du joan den udan herrian. Eta atzo zirku ibiltarien baimentzeko udal araudi berria onartu dute. Frantses Estatu mailan lege zehatzik ez badago ere, Hendaiak animaliak babesteko baldintza zorrotzak ezarri dizkie araudi horretan zirkuei. Baina proiektu garrantzitsuagoei buruz, Hondartzan eraikitako zahar-etxe berria martxan jarri arte, historikoki Hendaiako zahar-etxe bakarra izan zen Haizpean egoitzaren arramoldatze proiektua aztertu zuten atzo. 

Gaur egun zerbitzu ezberdinak eskaintzen dira bertan, asteazkenetako haurren Aisialdigune gisa, futbol taldeen egoitza gisa edota Kalakan taldearen entsegu gune ere bada. Baina eraikina zaharkitua geratu da, eta sobera metro karratu ditu proiektu gehiago jaso ahal izateko. 

Lizardi eta Sopite auzoen artean kokatuta, bista ederrak dituenez, errex saldu daitekeen eraikina izanik ere, Herriko Etxeak atxiki eta proiektu estrategiko bat gauzatzea erabaki du bertan. 

Richard Irazusta 

Gure Esku Dago-k deituta ostiralean 19:30etan Irungo epaitegitik hasita Zabaltza plazaraino giza katea egingo dute

Og, 10/17/2019 - 13:09

Irudi ikusgarriak eskaini zituen atzo, Aiako Harrian, OarsoBidasoko herritarrek antolatutako Katalunyako herria sustengatzeko ekimenak. Argiak eskuetan, mendi tontor lerro osoa argiztatu zuten, bere garaian Katalunyan Monserrat mendian egin izan zuten bezala, erreferenduma bidea dela argi uzteko. Irunen, aldiz, kataluiniar preso politikoen epaia salatzeko asteleheneko mobilizazioetan 250 lagun bildu ondotik, Gure Esku Dago-k deituta bihar 19:30etan Irungo epaitegitik hasita Zabaltza plazaraino giza katea egingo dute. Ander Errazkin, Irungo Gure Esku Dago dinamikako kideak Katalunyako presoen kontrako epaiak herritarren erantzun ozen bat behar duela dio.  Mobilizatzeko iniz baino behar handiagoa dagoela ulertuta, joan den asteleheneko manifestazioaren ondotik, esan bezala, bihar giza katea egingo da Irunen. Donostiko manifestaldi nazionala "Erreferenduma ez da delitua" lelopean egingo da, larunbatean, 17:30ean Antiguotik abiatuta. 

Hendaia Film Festival abiatzeko prest

Og, 10/17/2019 - 13:04

 Film Laburrez osatutako Hendaia Film Festibala gaur abiatuko da. Ostegun hontan arratseko 20etan Hendaiako Varietes aretoan izanen da festibalaren irekiera ekitaldia  eta igande bitarte lehian 20 film labur eta lehiaketatik kanpoko 2 labur eskeiniko dituzte, ikastetxeei begirako hitzorduez gain. Emanaldiak 6 Euroko sarrera du eta 3 eguneko pass.ak berriz 15 Euro balio du.

 

Bertso kabi lehiaketako azken kanporaketa jokatuko da gaur.

Og, 10/17/2019 - 13:02

Patxi Castillo beratarra ariko da bertan.Ekhine Zapiai beratarrak finalerako txartela eskuratu zuen joan den astean
 

Irungo EAJ alderdiak gobernu sozialistaren kirol politika eskaxa salatu du.

Az, 10/16/2019 - 14:14

Hiriko kirol kluben beharrak asetzeko eta herritarren artean kirola sustatzeko Kirol Plan Integral bat beharrezkoa dela diote jeltzaleek, eta horrexeagatik, 2020ko Udal Aurrekontuetarako kirolari lotutako Proposamen Bateria bat aurkeztuko dute. 

Diotenez, joan den urriaren 4ean, 6 milioi euroko kreditu modifikazioa onartu zelarik ere, kirolari buruz 105.000 euro partida baino ez zen onartu, EAJk proposatuta. Txingudi San Martzialgo igerilekua handitzeko eta Plaiaundiko kirol instalazioen lekuz aldatzeko egin beharreko Hirigintza Plan Orokorraren aldaketa ahalbidetzeko. 

Dena dela, kirol instalazioen gabezia nabarmena dela diote jeltzaleek. Datuak ere eman dituzte, Iosu Iguiñiz eta Xabier Iridoy zinegotziek. 

Kiroldegien gabeziari lotuta, azken hilabeteetan klub zenbaitzuk zailtasunak izan dituzte. Bidasoa-Irunek Europan jokatu behar izateak, partida gehiago jasotzera behartzen baitie Artalekun. Eta kiroldegi munizipala izanik, klub batzuk entrenatzeko ere lekurik gabe geratu direla salatu dute ikasturte hasiera honetan. 

Arazo zehatza baino, egoera orokorraren ondorio bat dela diote jeltzaleek. 

Zaldunbordako mega outlet proiektuaren kontrako aldarrikapenen oihartzunak pisua irabazten doan heinean, egi bakarra da, proiektua bere horretan mantentzen dela

Az, 10/16/2019 - 14:09

Hala aitortu digu, Javier Altuna, Gipuzkoako EAJko batzarkideak, joan den astean EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako proiektua geldiarazteko proposamena jeltzaleek blokatu ondotik. 

EAJ alderdiak tokiko merkataritza babestu nahi duela nabarmendu du. Baina tokiko udalen erabakitzeko autonomia errespetatzen dutela. Eta irizpide hori kontuan hartuta, Hondarribiko Udal Gobernu jeltzaleak eman dizkieten proiektuaren xehetasunekin bat egiten du. Udalak behin eta berriz nabarmendu du 2.000 lanpostu zuzen sortuko dituen proiektua dela Zaldunbordakoa. Ekologisten kezkari buruz, aldiz, deus gutxi esan dute. 

Proiektua mahai gainean jarrita, Javier Altuna EAJko batzarkidearen kontraesanak agerikoak dira. 

Bien bitartean, Zaldunborda Gelditu lelopean, Hondarribian izan ezik, eskualde mailan eratzen ari diren plataforma indartzen doa. Eta bihar, ostegunero bezala, iluntzeko 20:00retan San Pedro kaleko Axeri parean proiektuaren kontrako elgarretaratzea deitu dute hirugarren astez. 

Txingudi Errugby Kluba 50. urteurrena ospatzen ari da

Az, 10/16/2019 - 14:08

1969/1970 ikasturtea berezia izan zen gure eskualdean. Urte haietan kirol elkarteen sorrera loraldi bat eman baitzen Bidasoa bailaran. Hondarribia Arraun Elkarteak bere 50. urtemuga ospatu berri du udan. Eta heldu den urtean Hondarribia Futbol Elkarteak ere mende erdi beteko du. Baina ez da klub edo kirol elkarte bakarra. Izan ere, eskualde mailako Txingudi Errugby Kluba ere 50. urteurrena ospatzen ari da aurten. Joan den ekainean hau ospatzeko besta antolatu zuten Irungo Urdanibia plazan, eta Amaia Kultur Zentroan 50 urte horien ibilbidea aditzera ematen duen erakusketa antolatu zuten ere. 

Azaroan 17an ospatuko da Bizilagunak ekimena

Az, 10/16/2019 - 14:01

SOS Arrazakeria elkarteak 2011. urtean abian jarritako Bizilagunak programak, urtetik urtera hango eta hemengo jatorria duten bizilagunak mahai baten inguruan elkartzeko helburua izan du hastapenetik. Etorkinengana dauden usteak, beldurrak eta estreotipoak apurtu batetik, eta etorkinek euren sare soziala ehuntzeko dituzten zailtasunen aurrean, bizilagunak elkar ezagutu daitezen. 

Duela 3 urte hasi ziren gure eskualdean ekimen hau antolatzen, 6 familien artean hiru bazkari antolatuz baino ez. Baina urtetik-urtera jende gehiago animatzen doa. 

Hurrengo hitzordua azaroaren 17an izango da. 

Koldo Nausia lankidea, SOS Arrazakeria elkarteko Itziar Gomez Sarasolarekin mintzatu da aurtengo deialdiaz. 

 

Auzo batzarrak eginen ditu udalak bihar Eztegaran, Kanttonberrin eta Altzaten

Az, 10/16/2019 - 11:50

 Eta bestalde, Manttale ttikik larunbatean hasiko du ikasturte berria

Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak "Bizitza Gozatzeko autozaintza" tailerrak antolatu ditu

Ar, 10/15/2019 - 14:21

Irungo Kale Nagusiko 11.eko bigarren solairuan Nabartenea etxean duten egoitzan izango dira antolatutako sei saioak. Bihar izango da aurrenekoa, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era. Eta dohainik denez, eta emakumeen ahalduntzeko, Bidasoa eskualdeko emakume orori luzatu diote parte hartzeko deia.  Bihar, arratsaldeko 18:00etan aurreneko saioa hasi aurretik ere, lekuan bertan izena eman dezakezue, Irungo Kale Nagusiko 11.ean, bigarren solairuan. 

Irene Kastezubi, Gaurko Andreak elkarteko kideak esplikatu digu ikastaroa zertan datzan. 

 

Zaldunbordako MegaOutlet proiektuaren kontrako aldarria, Eusko Legebiltzarreraino iritsi da

Ar, 10/15/2019 - 14:19

EH Bilduren ondotik, Elkarrekin Podemos izan zen atzo, proiektua geldiarazteko eskaera Gasteizen aldarrikatu duena. 

Joan den astean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ eta PSEk proiektua geldiarazteko eskaeratik desbinkulatu ondotik, Gipuzkoako Podemoseko batzarkidea Maria Valiente irundarrarekin batera, Irungo Elkarrekin Podemos-eko Miren Etxebeste zinegotziak hartu zuten hitza atzo, Eusko Jaurlaritzak esku har dezan eskatuz. 

Irungo udal talde politiko guztiak proiektuari aurregiteko ados jartzeko gai izan badira, goragoko erabakiguneetan ere, arduraz joka dezaten galdegin die Miren Etxebestek. Elkarrekin Podemos-eko zinegotzi irundarrak argi utzi du Gasteizen, Zaldunbordako Outlet proiektuaren kontra diren eragileek indarrak biltzen ari dituztela, presio emateko, eta makro-proiektua geldiaraztea lortuko delakoan dago. 

Gutxi batzuen interesen gainetik, herritarren nahia inposatuko dela. 

Iada, Eguzki talde ekologistak salatu zuen joan den ostiralean, hemen Antxeta Irratian, Zaldunborda Gainako eremua babestua egon beharrean, 1993az geroztik mehatxatua egon dela. Erraustegiaren proiektuagatik lehen, eta Outlet Village proiektuagatik orain, baina 1995az geroztik Txingudiko Zerbitzuak-ek zabortegi klandestino gisa ere baliatu izan duelako. 

Irungo EH Bilduk ENERGIA BERDEAREN AGENTZIA sortzeko aurkeztutako eskaera onartu egin zen joan den urriaren 4ko udalbatzan

Ar, 10/15/2019 - 14:18

2011az geroztik koalizio abertzaleak landu, eta 2015 zein 2019ko udal hauteskundeetako herri programan barneratutako zutabe nagusietako bati lotuta dago proiektu hau. Aldaketa Klimatikoaren kontrako borrokan, trantsizio energetikoa bultzatzeko, hirietatik asko egin daitekeelakoan dago EH Bildu, eta Irungo energiaren kontsumo eredua energia fosiletan oinarrituta dagoenez, eredu jasangarriago bat lortzeko Energia Berdearen Bulego hau tresna garrantsitsua izan daitekeela uste dute. 

Joxe Cayetano, EH Bilduko ordezkariak urteak daramatza proiektu hau lantzen, eta behin diru partida onartu egin dela, orain akordio politikoa, ausardia eta lidergo instituzionala beharrezkoa izango dela esplikatu dio Koldo Nausia lankideari. 

Orriak