antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 3 ordu 56 min

Irungo Lapitzeko bizilagunek euren auzoa urte batzuk barru nolakoa izango den amesteko prozesua abiatu dute

Ar, 10/15/2019 - 14:13

Hiritik At kooperatibaren eskutik, joan den urtean San Migel auzoan gauzatu zuten proiektuaren ildo beretik, auzoaren beharrak diagnostikatu, hobetu daitekeenari buruz hausnartu eta aterabideak proposatuko dituzte datozen asteetan. 

Horretarako, bi foro ireki antolatu dituzte, urriaren 17an ostegunarekin, aurreneko bilkura irekia egingo dute nahi duen orok auzoaren diagnostikoa egiteko ekarpenak egin ahal izango dituelarik. Eta azaroaren 7an bigarren bilkura. 

Dagoeneko mugikortasuna, hirigintza, ekipamendu publikoetaz, kultur aniztasunaz, gazte eta adinekoen beharretaz edota auzoko ekonomiari buruz zenbait erronka edo behar markatu dituzte. Eta administrazio publikoari helaraziko diote prozesuaren emaitza kontuan har dezaten. Baina agintari politikoengan delegatu gabe, auzoko eragileek beraiek ere, auzotik abiatutako ekimenak gogoan hartuko dituzte. 

Prozesu honen inguruko xehetasunak eman dizkio Koldo Nausia lankideari, ekimenaren eramailea den Hiritik At kooperatibako kide batek. 

Aurten garapen proiektu eta kooperaziorako diru partida handitu egingo duela iragarri du Udalak eta Abotsanitzek prozedura berehala abiatzeko eskatu du

Ar, 10/15/2019 - 13:31
Joan den irailaren 29an, Hondarribiko Udalak diruzlaguntzen dituen GKE eta elkarteen proiektuak gizarteratzeko, Butroi pasealekuan ospatutako Hondarribia Elkarlanean ekimenaren baitan, Gotzone Larrarte zinegotziak iragarri zuen aurten garapen proiektu eta kooperaziorako diru partida handitu egingo zuela Udalak.

Berez, joan den urteko partidatik 30.000 euro baino ez ziren banatu. GKEek salatu dutenez, dirulaguntzak eskatzeko deialdia berandu egin zuelako Udalak. Agerraldi berean, Gotzone Larrartek iragarri zuen lehenbailehen plazaratuko zutela aurtengo deialdia. Baina oraindik ere, GKEak esperoan dira. Hau dela eta, Abotsanitz udal taldeak diru-laguntzen prozedura berehala abiatzeko eskatuko du urriaren 30eko osoko bilkuran.

Irungo FICOBA erakustazokak, KIROLTECH, berrikuntza eta kirolari aplikatzen zaion teknologiari buruzko kongresua antolatu du.

Ar, 10/15/2019 - 13:09

 Ostegun hontan iragango da, orain arte 120 batzarkidek izena eman dute kongresu honetan parte hartzeko. Kiroltech batzarraren lehenego edizio honek hausnarketa bat egitea proposatzen da berrikuntzari eta kirolari aplikatzen zaion teknologiari buruz. Aitor Errazkin lankidea, Maialen Gaztañaga, Kiroltech kongresuaren koordinatzailearekin mintzatu da.

Labore Txingudik saltoki berria inauguratu du larunbata hontan.

Ar, 10/15/2019 - 13:06

Irungo alde zaharrean kokatua, tokiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko apustu garrantzitsua dela azpimarratu dute. Jende ugari bildu da, saltoki berriaren estrenaldirako. Aitor Errazkin lankidea Oihana Alberdi, labore txingudiko kidearekin mintzatu da.

Gaur euskaraldia prestatzeko bilera eginen da Beran.

Ar, 10/15/2019 - 12:59

Eta horrez gain, Iratxe Kontsumitzaile elkarteak Berara eta Lesakara udazken honetan eginen dituen bisiten berri eman du

Zaldunborda Gaina 1993az geroztik mehatxatutako eremua dela oroitarazi du Eguzki talde ekologistak

Or, 10/11/2019 - 13:41

Higertoki enpresak joan den udan egindako 100.000 metro koadroen gaineko zuhaizti eta sastraka zein erreka bazterren txikizioa, eremu honek mende laurdenean zehar izan duen ingurumenaren kontrako eraso biziaren azken urratsa baino ez dela izan salatu dute. 

1993az geroztik Txingudiko Zerbitzuak baimendu gabeko zabortegi klandestino gisa baliatu izan duela oroitarazi dute. Eta 1997an Eusko Jaurlartitzak lur horien deskontaminazioa agindu bazuen ere, gaur egun oraindik ere deskontaminatu gabeko lurrak direla salatu dute. Lan horietarako gastua, Higertoki S.L. enpresak hartuko du bere gain, baina Txinzer-ek Hondarribia Lantzen sozietate publikoari lurrak saldu zizkionean, Hondarribiko herriari zegokion ardura. 

Edozein kasutan, MegaOutlet proiektuaren mehatxuaren aurrean, agintariei "aldaketa klimatikoarekin ahoa betetzen zaie" garai hauetan, arduratsu joka dezaten eskatu die Eguzkik. Proiektuak ukan dezakeen tokiko merkataritzaren gaineko inpaktuaz haratago, Jaizkibel-Aiako Harria Natura 2000 Sareko eremuen korridore ekologikoaren kontrako eraso bortitza dela diote. Eta makroproiektuak erakarriko dituen 5 milioi bezeroen zirkulazioak, bestalde, CO2 isurketak handituko ditu eskualdean, mugikortasun jasangarri baten ereduaren kontra dagoela nabarmenduz.

Karlos Murua, Eguzki talde ekologistako kidearekin mintzatu gara. Eta orain bogan den Zaldunborda Gainako eremuari buruz, atzerabegirako bat egin digu, zertan gauden ulertzeko. 

Klara Olazabal Santiagotarrak taldeko palista ezagutu dugu

Or, 10/11/2019 - 13:33

Gurean izan da Klara Olazabal Santiagotarrak taldeko palista. 

Klara Olazabal Santiagotarrak taldeko palista ezagutu dugu

Or, 10/11/2019 - 13:25

Gurean izan da Klara Olazabal Santiagotarrak taldeko palista. 

Berako helduen bertso eskolak urriaren 15ean ekingo dio ikasturte berriari. Izen emateko aukera dago orainik

Og, 10/10/2019 - 15:02

Eta horrez gain,  "Fagoagaren funtsa "izeneko ikastaroa eginen da Urriaren 30ean Beran.

 

Heldu den urriaren 12an, Fenomena Festibalaren laugarren edizioa ospatuko dute Hondarribian

Az, 10/09/2019 - 14:41

Euskal Herriko, Espainiar Estatuko eta atzerriko musika talde handiak gonbidatu dituzte, ibilbide oparoa dutenak guztiak. Aurtengo nobedadea, aldiz, festibalaren kokapena izango da. Aurreneko urteetan Hondarribiko Alde Zaharra biziberritzeko helburuarekin sortutako festibala bazen ere, Ernesto Villar, Fenomena-ko eramaileak esplikatu digu, arazo teknikoengatik, eta Alde Zaharreko ostalarien sustengu faltak eraman diela leku aldaketa bat proposatzera. Fenomena festibala goizeko 11:00etan hasiko da haurrentzako tailerrekin, eta vermout musikatu batekin. Eta 16:00etan "Patio Rosemary" taldearen kontzertua izango da aurrenekoa oholtzagainetik pasatzen. Horietaz gain, Flabio Banterla italiarra edota Australiako rock talde handienetako "Datura 4" izango dira ere, besteren artean.  Kontzertu guztiak dohainik izango dira. Baina festibalean edan ahal izateko 2 eurotan banatuko dituzten edalontzi berrerabilgarrien kasuan, ez dute dirua itzuliko. Eta Mediterraneoan migranteak laguntzen dihardun "Aita Mari" salbamendu itsasontzia laguntzera bideratuko dute diru guztia. 

Berako udala auzotarrekin bilerak egiten hasi zen duela bi aste

Az, 10/09/2019 - 14:33

Bihar Plazan, Legian eta Iturlandetan,bizilagunekin bilduko dira hainbat zinegotzi.
 

Gipuzkoako eta Bidasoa eskualdeko adineko erresidentzia edo zahar-etxeetako langileek 115. greba eguna dute

Az, 10/09/2019 - 14:26

Bihar, joan den urriaren 7an abiatutako Gipuzkoa mailako Martxa egingo dute Irunen. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Hondarribia kaleko Gurutze Gorritik Ama Xantalen erresidentziaraino. 

Gaur egun Gipuzkoako erresidentzietako plaza guztien %90a kontzertatua dela, eta erresidentzien eraikuntza zein kudeaketa inbertsio eta gastuak, diru publikoarekin hornitu egiten badira ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa pribatuen esku utzi, eta adinekoen zaintza sektorea negozio bilakatu izana salatzen dute. 

Azken bi urteetan erresidentzietako langileen konbenio blokatuta egon ondotik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarreraz haratago,  joan den uztailaren 31n Eusko Jaurlaritzak onartutako azken dekretua salatu nahi izan dute. Adineko pertsonen zaintza lehentasuna izan beharrean, zerbitzuen pribatizazioa bilatzen duela diote, garbiketa eta sukaldaritza zerbitzuetan hobekuntzarik eskaini gabe, gaueko zerbitzua eta apartamendu tutelatuak dekretutik kanpo utzita. 

Azken batean, langileen lan baldintzak prekarizatu, zerbitzua merketu eta adinekoen zaintza kaxkartzen duten politikak egiten ari direla diote, diru publikoarekin hornituta. 

 

Bularreko Minbiziaren Kontrako hilabete arroxan ez ezik, Aste Urdinean ere murgildurik daude Hendaian

Az, 10/09/2019 - 14:15

Hendaiako CCAS Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak eta Denentzat Sozial Zentroak "Aste Urdin" berezia antolatu dute aurten. Adinekoei begira, eta belaunaldien arteko harremanak estutzeko xede izanik ere, Hendaiatik abiatu eta Bidasoa eskualde orora zabaldu nahi izan baitute ekimena. Beraz, "Belaunaldien Artekoa" eta "Mugaz Gainekoa" egitea deliberatu dute. 

Horretarako, Hendaiako sozial zentroez gain, antolatutako jarduerak eta adin ezberdinetako jendearen bizi esperientzia partekatzeko hitzorduak, Irun eta Hondarribira ere jo dituzte. Atzo bertan Hondarribiko Betherrameko CASER erresidentzian izan ziren sukaldaritza tailer eta beste zenbait jarduera, han eta hemengo jendearekin. 

Dena dela, zerbait naturala da antolatzaileen arabera. Izan ere, Irun eta Hondarribiko zahar-etxe zenbaitzuetan Lapurdi jendeak onartzeko hitzarmen bat sinatu zutenetik, han eta hemengo jendea dabil eguneko zentroetan. 

Mugazgaindiko eguneko zentro gisa, 60 plaza eskaintzen dituzte guztira Irun eta Hondarribian, eta Betherrameko erresidentziaren kasuan, 45 leku libre badira oraindik ere betetzeko. 

Aste Urdinari dagokionez, bihar Hendaiako Haizpean Aisialdi Zentroan eta Hendaiako Varietes gelan egingo dituzte proposatutako jarduerak. Eta ostiralean 15:00retan zahartzaroa eta lo osasunari buruzko mintzaldia proposatuko dute Hendaiako Intzura auzoko Denentzat Sozial Zentroan. 

Jaizkibelek baikorki baloratu du herriko gazte batzuek eman duten urratsa

Az, 10/09/2019 - 14:11

"Guztion alardea" plataformaren manifestuak, Arartekoaren babesa jaso du. Hondarribiko alardearen gatazka konpontzeko aurrera pauso ausarta dela adierazi du. Eta Hondarribiko Udalak ere, manifestuak errespetu osoa merezia duela adierazi du ohar baten bidez, eta elkarrizketaren bidean jarraitzeko asmoa berretsi du.

Eusko Jaurlaritzatik Arartekoa ere honi buruz mintzatu da. Arartekoak pozik hartu du Hondarribiko alarde tradizionalean parte hartzen duten gazte batzuek jendaurreko halako adierazpen bat egitea, emakumeek jai horretan berdintasunez parte hartzea babesten duten heinean. 

Jaizkibel konpainiak ere, atzo arratsaldean egindako batzar batean konponbiderako urrats berri honek suposatzen duenagatik, baikorki baloratu dute. «Guztion alardea» konponbiderako manifestua  argitara eman duten Gazteek berretsi dute "talde aktiboa" izan nahi dutela konponbide prozesuan. Jendaurrean agertu ondotik, bigarren urrats baten berri ere eman dute: bilera bat eskatu batiote Alarde Fundazioari.

Gazte talde honek, ez du momentuz adierazpen publikorik egingo, argitaratutako manifestuaz haratago. Baina atxikimenduak eta iradokizunak bilduko dituzte, helbide elektroniko honetan guztion.alardea@gmail.com

Izaskun Larruskain

Unai eta Maialen Oiartzun anai-arrebek irundar orori bilera ireki batetan partehartzeko deia luzatu diete gaur. Arratsaldeko 19:00retan CBA Kulturguneko udal liburutegian

Ar, 10/08/2019 - 15:12

Loidi salan da zita, "Euskarazko Irakurtzaletasuna Irungo Udal Liburutegian" ikerketa osatzeko falta zaien informazioa eskuratu nahi dute, herritarren iritziak jasota. Jose Antonio Loidi Beka 2018 irabazi zuten, eta haien helburua da, batetik euskarari dagokionez, Irungo Udal Liburutegiaren egungo egoera kuantitatiboa jasotzea, baita irakurzaletasuna sustatzeko aktiboak izan daitezkeen jarduerak eta eragileak aztertzea ere. Horretarako, liburu funtsa, egitaraua eta hainbat aditurekin mintzatu dira, baina erabiltzaile edo herritar soilen iritziak behar dituzte, konfirmatzeko, ea euskaldunok ere gaztelerara lerratzen ote garen irakurtzerako garaian, eta zergatik. 

Hondarribiko Udalak Ondartza kiroldegi atzeko futbol zelai berriaren berdegunea berritu ostean, zelai nagusia ere berrituko du

Ar, 10/08/2019 - 15:05

 Hondarribiko Udalak Ondartza kiroldegi atzeko futbol zelai berriaren berdegunea berritu egin du udara honetan. Eta heldu den urtean, Hondarribiko Futbol Elkarteak 50 urte beteko dituen ikasturterako, Ondartza futbol zelai nagusia berritu egingo dute. Horretarako, proiektua eta aurrekontua onartua dute iada.  Orotara milioi euro bat baino gehiagoko inbertsioa egingo dute.  Koldo Nausia lankideak bildu ditu xehetasun gehiago Kalixa Silanes, Kiroletarako zinegotziaren eskutik. 

Hondarribiako ondarea ezagutzen, Lore Erriondorekin

Ar, 10/08/2019 - 15:02

Hondarribiko ikastetxeei begira, Lore Erriondok  lehen hezkuntzarako osatu duen eta Hondarribiaren ondarea ezagutaraztea helburu  duen egitasmoa aipatuko dugu gaur, Maia Muruaga

UEMAk "Arnasa gara" egitasmoa  aurkeztu du

Ar, 10/08/2019 - 09:33

Eta horrez gain, Arkupeak jubilatu elkarteak Doneztebeko ferietara ateraldia antolatu du eta gaur eta bihar eman ahal izanen da izena, Paulari (Berako arduraduna) erranez

Gazteak konpobide eske

Al, 10/07/2019 - 21:26

Hondarribiko gazte talde batek Guztion Alardea taldea sortu du; gatazka konpontze aldera manifestu bat argitaratu dute eta sinadura biltze kanpainari ekin diote. Alardea Fundazioari elkarrizketa eskaria egin diote

Zaldunbordako Outlet merkatal-zentro haundiaren kontrako mugimendua handituz doa

Al, 10/07/2019 - 21:25

Hondarribian, bazterrak urratu dituen Zaldunbordako Outlet merkatal-zentro haundiaren kontrako mugimendua hedatzen doa. Herriko merkatariek astero elgarretaratzeak egitea deliberatu duten bitartean, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko eragile ezberdinei gonbidapena luzatuko dien plataforma bat ere eratu berri dute. Eta politikan ere, Hondarribiko EAJ bakartua geratzen ari da. Anartean, Hondarribiko Abotsanitz udal taldeak Zaldunbordako proiektua garatu nahi duen Higertoki enpresa salatu du Irungo Ertzain Etxean. Diotenez, lur-eremu horretan zundaketa batzuk egiteko baimena zuela probestu baitzuen enpresak joan den uztailean, ingurumen txostenik gabe 100.000 metro koadro zuhaitz eta landare kentzeko.

Orriak