antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 3 ordu 56 min

Irungo Udal Euskaltegiak asteartean ekin zion ikasturte berriari. Orotara 136 ikasle jasoko dituzte lehen hiruhilekoan

Al, 10/07/2019 - 21:24
Bestalde, klaseetan euskara ikasten duten horientzat, edota euren sare sozialean euskaraz mintzatzeko zailtasunak eukita,  euskarari astindu bat eman eta kalean praktikatu nahi duten horientzat ere, euskaltegitik Mintzalaguna eta Elkarrizketariak programak abian jarriko dituzte.

Xehetasun guziak Koldo Nausia lankideak bildu dizkigu, Miren Tolosa, Udal Euskaltegiko zuzendariaren eskutik

 

Asteburu hontan 14. Sagar Prentsaketaren Besta ospatu dute Hendaiako Abbadia Eremuan

Al, 10/07/2019 - 21:08

Bereziki larunbat atsaldeko aro ederrak lagundurik, jende andana bat hurbildu zen sagar jusa dastatu, eta fruitu ezagun honen inguruan gehiago ikasteko xedez. Ezaguna, ustez. Izan ere, Nekatoenea etxaldera bertaratutako gehientsuenek "SAGARRA" hitza zuten buruan, baina ohartu dira, hitz horrek ehunka zapore, forma, kolore eta historia luzea duela bere baitan

Mestibull: 2019-10-04

Al, 10/07/2019 - 10:45

Mestibull: 2019-10-04

Igandean izango Merka2dasoa azokaren aurten lehen hitzordua

Or, 10/04/2019 - 13:58

Merca2dasoa azoka, 2008az geroztik Txingudiko Zerbitzuak-ek urtean antolatzen dituen hiruzpalau bigarren eskuko azoka hondakinen kopurua apaltzeko eraginkorra dela erakutsi du. Igande hontan, goizeko 10:00etatik aurrera Zabaltza plazan ospatuko dute aurtengo lehendabiziko azoka. Kontuan hartuta, iraila bukaeran Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan iada, bizikleta eta patinete salerosketarako saio berezi bat antolatu zutela. 

Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuak-eko kudeatzaileak dioenez, normalean zabortegian bukatu ohi duten gauza askori, bigarren bizitza baten eskaintzeko aukera paregabea da azoka hau. 

Nahi duen orok, etxean ahaztuak eta gordeak dituen gauza horiei etekin ekonomiko txiki bat, eta ekologiko handia ateratzeko aukera badu beraz, igande hontan, goizeko 10:00ak baino lehen azokara eraman, eta kontsignan utzita. 

www.txinzer.eus

"Bizi nire errealitate intelektuala eta mugak hautsi" lelopean aurkeztu zuen atzo ATZEGI fundazioak bere aurtengo kanpaina

Or, 10/04/2019 - 13:55

Gizartea eraldatzeko asmotan, adimen desgaitasuna duten pertsonek jendarteari euren lekuan jartzera gonbidatzeko xedez. Irisgarritasun kognitiboaren gaian indarra egin nahi dute. Kanpainaren bidez, desgaitasun intelektualaren "betaurrekoak" jartzera gonbidatu eta gizarte inklusiboago bat eraikitzeko beharraz sentsibilizatzeko. ATZEGI fundazioak 2.188 familia biltzen ditu gaur egun Gipuzkoan, 2.279 adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntza eskainiz. Adimen urritasuna duten pertsonei egunerokoan laguntzeko prest diren, euren burua atzegizale izendatu duten 15.223 pertsona daudela kontuan hartuta, orotara 15.200 pertsona baino gehiago dira elkartearen oinarri soziala osatzen dutenak. Gure eskualdean, 217 familia dira, eta 649 atzegizale. Hortaz,  egunerokoan, kalean, zailtasunetan diren adimen urriko pertsonei esku bat botatzeko prest diren orori, atzegizale egin daitezela galdegin dute. 

 

Aloña Agirrerekin hitz egin dugu

Gonzalo Carrion 'Txalo': "Kasualitatez hasi nintzen arraunketan, baina probatu nun, sartu nintzen ate batetik eta kostatu zait atetzea"

Or, 10/04/2019 - 13:42

Hondarribia Arraun Elkarteak 50 urte bete dituen ikasturte honen erdia eman du Gonzalo Carrion "Txalo"-k arraunketan bere herriaren alde. 20 urte lehen traineruan lehiatzen aritu ondotik, eta azken hamarkadan inoiz amestutako sari guztiak eskuratu eta gero, arraunak lehorrean uzteko erabakia hartu zuen joan den irailaren 8an Kontxako Bandera irabazi ondotik. Erabakiaren zergatiak eta arraunketari emandako bizi oso bati buruz mintzatzeko aukera izan dugu berarekin Antxeta Irratiko Kiroletik irratsaioan (ostegunero 13:00ean)

Aitortu digunez, arraunketaren munduari lotuta jarraituko du halabeharrez, "izan entrenatzaile lanetan ala traineruen erremolkea gidatzen, behar izanez gero ere". Gaztetan "kasualitatez hasi nintzen arraunketan, baina probatu nun, sartu nintzen ate batetik eta kostatu zait atetzea", dio, gazte garaietan Benta Zaharrean koadrilarekin arratsaldeak pasatzetik, traineruko eskifaian betirako familia topatzera iragan zen garaiak gogoratzerakoan. 

Urte luzeetan zehar paladak ematen zituen herriko semeetako bat izatetik, orain trainerua espigoitik edo kai berritik ikustera ohitu beharko duela esan digu. Baina Hondarribiko arraunketaren historian bere izena urrez idatzirik utzia du "Txalok" dagoeneko, zale amorratu bat gehiago izango bada ere.

Nolanahi ere, erretiroa hartzearena, denboraldi hasieratik hartua zuen erabaki bat zen.

Gonzalo Carrion (ELK.)

 

15 urteren ostean, aurrera segitzen du Hondarribiako irakurle talde euskaldunak

Og, 10/03/2019 - 14:15

Euskaraz irakurtzeko aukera ez ezik, irakurritakoaz eztabaidatu eta bigarren irakurkteta bat egiteko aukera emango dute Hondarribian, Udal Liburutegitik antolatzen dituzten Literatur Tailerretan aurten ere. Badira 15 urte ekimen hauekin hasi zirela, eta zenbait irakurle taldeetan kopuruak mugatu behar izan dituzte. Heldu den larunbatean hasiko dira "Larunbata bat, liburu bat" izeneko jarduerarekin, eta euskarazko irakurle taldeak urriaren 17an ekingo dio ikasturte berriari. 

Maite Gonzalez Esnal idazleak gidatutako taldeak dira. Eta aipatu digunez, emakumeek gehiago irakurtzen dutelako izango da, baina gizonezko gutxik parte hartzen dute halako taldeetan. 

(SOINUA)

Urriaren 17an ekingo diote Zuloaga Etxean irakurle taldeari. Eta izena emateko udal liburutegira jo baino ez duzute egin beharrik. 

943 11 12 85

J. Antonio Loidi bekaren irabazleek, Unai eta Maddalen Oiartzunek, saio parte-hartzaile batean iragarriko dute CBA kulturgunean urrian

Og, 10/03/2019 - 13:59

Hilaren 8an, arratsaldeko 19:00retan da hitzordua. "Euskarazko irakurzaletasuna Irungo Udal Liburutegian" izeneko ikerketa lana osatzen ari dira, eta orain artean azterlanak utzitako hainbat datu esanguratsu aurkeztuko dituzte Oiartzun anai-arrebek, parte-hartzaileei hitza eman aurretik. 

Izan ere, proiektuaren hirugarren fasean, bilera irekietan herritarren, irakurleen iritziak biltzean oinarrituko bada ere, lan eskerga egin dute dagoeneko, euskaldunok, euskaraz bizi arren, irakurtzerako garaian gehienetan gaztelera aukeratzen dugun zergatia argitu nahian. Heldu den asteartean, beraz, saio parte-hartzailea deitu dute CBA Kulturguneko Loidi gelan.

Maddalen eta Unai Oiartzun 

IrungoUdal Euskaltegiak asteartean ekin zion ikasturte berriari, orotara 136 ikasle jasoko dituzte lehen hiruhilekoan.

Og, 10/03/2019 - 13:56

Eta klaseetan euskara ikasten duten horientzat, edota euren sare sozialean euskaraz mintzatzeko zailtasunak eukita,  euskarari astindu bat eman eta kalean praktikatu nahi duten horientzat ere, euskaltegitik Mintzalaguna eta Elkarrizketariak programak abian jarriko dituzte. 

Euskararen erabilera sustatu, eta ikasten ari direnek praktika dezaten helburua izanik, Mintzalaguna programan parte hartzeko B1 mailatik gorako euskal hiztunak behar dira. Elkarrizketariak programaren kasuan, aldiz, maila apalagoa dutenei zuzenduta dago, eta euskaltegiak berak gidatutakoa da. Iaz, zazpi talde osatu zituzten Irungo Mintzalaguna programan, 53 mintzakide eta zazpi mintzalagunekin.  Urriaren 7tik 15era izena eman daiteke www.irun.eus/euskara atarian. Euskara ikasten ari diren hasiberriak, maila bat dutenak eta euskaldun-zaharrak ere beharrezkoak dituzte. Bestalde, Hondarribian gaur egingo dute Mintzalaguna programaren aurkezpen ofiziala, San Pedro kalean, pintxo-pote batekin, arratsaldeko 19:00retan jende orori irekia.  

Miren Tolosa, Udal Euskaltegiko zuzendaria 

2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du dagoeneko Biriatuko Ikastolak

Og, 10/03/2019 - 13:49

Eskualdeko ikastolarik gazteenak, Biriatuko Ikastolak, garapen azkarra izan du. 2014. urtean sortua, bosgarren ikasturtea abiatu berri egin ez badu ere, 2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du dagoeneko. Prebisio nahikoarekin lan egin nahi dute, jakinik, Biriatuko bihotz-bihotzean duten ikastola ttipi geratu zailela, eta aterabideak bilatu beharko dituztela. Izan ere, bost urtetan, bost aldiz biderkatu dute ikasle kopurua. Azaroa bukaera bitartean eman dute epea, heldu den ikasturterako matrikulatu ahal izateko. Horretarako, informazio guzia posta elektronikoz biriatukoikastolairakasle@gmail.com, edota Biriatuko Frantxa Baitako egoitzan, Xoldo parean galdetuz egin daiteke. 

Seaskako proiekturik gazteenetakoa izanik, epe labur batean, mila biztanle eskax dituen Biriatuko herrian behar bat asetzera etorri dela agerian utzi du Biriatuko Ikastola. Baina euren lana baldintza duinetan egiteko, beharrak dituzte. Ekonomikoak eta espazio aldetik ere.  Ikasgela berriak ezinbestekoak dituzte, eta gaur egun jolas garaia mugatua izateaz gain, herriko eremuak erabiliz, jantegi propiorik ere ez dute, eta eskola publikoarekin moldatzen dira han bazkaldu ahal izateko.

 

Edurne, bertako irakasle bakarra da 

Bertako ekoizleen merkatua eginen da larunbata honetan Beran.

Og, 10/03/2019 - 13:33

Urriaren 12a egutegian jai eguna dela eta aintzindu dute hitzordua
 

Berako bi bertsolari ariko dira bihar hasiko den Bertsokabi binakako lehiaketan

Az, 10/02/2019 - 13:36

Eta horrez gain, La trokoloa taldearen ikuskizuna izanen da larunbata arratsaldean Berako kultur etxean

Espazioak ekartzen dizkigun meteoritoak ezagutzeko parada izango duzue Landetxan aste honetan.

Ar, 10/01/2019 - 20:28

Auzo Elkarteak antolatutako 26. Aste Kulturalaren baitan, urriaren 2tik 6ra bitartean, Arbiun Plazatxoko lokalean Meteorito Erakusketa izango da. 

Erakusketa Rafael Citores-ek duen bilduma pertsonalak osatzen du, 150 pieza inguru ditu Palentziako Cobos de Cerrato-n duen erakusketatik ekarriak. Kondritak, akuaridoak, meteorito martzianoak edota ilargiko piezak, besteak beste. 

Bihartik aurrera, egunero bisitatu ahalko duzute goizez, 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara astegunetan. Larunbatean ordutegia zabalagoa izango da goizez, eta igandean soilik 11:00etatik 13:30era. 

Maider Martiarenak esplikatu digu ekimen bitxi honen nondik norakoa. 

Jaizkibel konpainiako kideak Batzar Nagusietan izan ziren atzo, eta argi utzi dute konponbidearen alde lanean jarraituko dutela, Alarde publiko eta parekidea lortu arte.

Ar, 10/01/2019 - 20:23

Berdintasun Legea aplikatzeko beharra nabarmendu dute, eta Hondarribiko alardearen gatazka, ez dela bizikidetza arazoa, berdintasun arazoa baizik. Izaskun Larruskain eta Ana Mari Aristondo kideek parte hartu zuten batzar nagusietako solasaldian. Eta onartu egin dute lortu dutela Kale Nagusian jaiaren hautu parekidearen kontrakoek egiten dituzten keinu itsusiak gutxitzea, eta, ororen gainetik, aldekoak gailentzea. Bide hori sendotze aldera, "elkarrizketa" sustatzen jarraitzea ezinbestekoa dela esan dute, eta instituzioak ondoan behar dituztela horretan. Erakunde publikoen laguntza behar dutela.  Baina, oraindik ere, emakumeek baztertuta jarraitzen dutela Hondarribiko festetan. 

Aurten "elkarrizketarako" bidean hainbat urrats egin direla onartu dute. Hain justu, diputazioak sustatuta elkarrizketak bideratzeko prozesu bat hasi zen aurrena, desfile ez-parekidearen antolatzaile Alarde Fundazioak mahai baten bueltan esertzeko prest zegoela adierazi zuen gero, eta justu uda partean Jenny Pearce bitartekaria ahalegindu da estreinako bilera batean elkartzen alde guztiak. Ez zen bilera hori egin, azkenean. 

Baina urrats horiei segida emateko borondatea agertu du Jaizkibel konpainiak. 

Aldiz, elkarrizketa prozesu horretan zenbaitetan informazio falta izan dutela diote, adibidez, Markel Olano diputatu nagusiari deitzen diotela, eta ez dutela erantzunik jasotzen. Hitz politiak bai, momentuz, urrats zenbaitzuk ere, baina asko falta da oraindik. 

Izaskun Larruskain kapitain ohhia eta egungo bozeramaleak hartu zuen hitza Batzar Nagusietan. 

Azken urtebetean Martindozeneako udal aterpetxea itxita zegoela aprobetxatuz, Gurutze Gorriak bertan eman die aterpe Irunera heltzen ziren trantsitzozko migranteei

Ar, 10/01/2019 - 19:03

Hauek bertara bideratzeko ardura, kasu gehienetan, Irungo Harrera Sareak hartu du bolondreski. Eta urtebetean, 6.000 lagun inguru lagundu ditu bertaratzen. 

Aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak uda bukaeran iragarritako harrera zentro berriak, gaur ireki behar zituen ateak Arretxe-Gainan. Bere garaian Opel auto-salmenta kontzesionarioa zena alokatu du aldundiak horretarako. Baita egokitu ere. 

Gaur iritsi diren migranteak, aldiz, Martindozenearen bideratu ditu Harrera Sareak oraindik. Baina zentro berria bisitatzeko aukera izan zuten joan den ostegunean. Eta kokagunea desegokia izan arren, migranteak baldintza duinetan egongo direlako baikorki baloratu du Harrera Sareak dispositibo berria. 

Koldo Nausia lankidea mintzatu da, bisita egin zuen Harrera Sareko kidearekin. 

220 lagunek hartu zuten parte joan den iganden burutu zen 27.BTT proban

Ar, 10/01/2019 - 18:54

Horrez gain, azaroan, Lizarrara eta Lodosara txangoa antolatu du Arkupeak jubilatu elkarteak. Gaur eta bihar eman daiteke izena herriko delegatuari erranez

Urriaren 1ean Nazioarteko Adinekoen Eguna izango da

Al, 09/30/2019 - 16:05
Irungo Udalak urtero hirian bolondreski lan egiten duten bost adinekoen elkarteekin bat egiten du adinekoei zuzendutako jarduera programa zehatz batekin. Aurtengoan, aldiz, adinekoen egunak adine guzietako irundarrak bildu nahi ditu, belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko erronka markatu baitira antolatutako ekintzekin.

Gainera, egun bakar bat izan ohi dena, aurtengoan, lau eguneko programazioa izango da Makila, Izarbide, Soroxarta, Gure Altxor eta Nagusilan adinekoen elkarteei esker.

Koldo Nausia lankideak bildu dizkigu xehetasun gehiago, Udaleko Ongizate arloko adinekoe zerbitzuetarako teknikariaren eskutik.

 

Ikasturtea abiatzeko prest dago Irunabar

Al, 09/30/2019 - 15:46

Taldeko kide diren Adrian Arruti eta Egoitz Zelaiarekin mintzatu gara Txingudiko bertso eskolaren ikasturte berriaz.

Kike Amonarriz izendatu dute Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari

La, 09/28/2019 - 08:35

Andoain, 2019-09-27 Ez-Ohiko Batzar Nagusia egin dute Euskaltzaleen Topaguneko bazkideek gaur arratsaldean Andoainen. 2014tik Topaguneko lehendakari izan den Elena Lakak Tolosaldeko Galtzaundi elkarteko kide den Kike Amonarrizi eman dio lekukoa, bertaratutako bazkideek ahobatez izendatu ondoren. Amonarrizek emandako konfidantza eskertu die euskaltzaleen mugimenduko kideei. Euskaltzaleen mugimenduko kide aspaldi da eta Topagunearen sorreran parte hartu zuen Kike Amonarrizek eta gerora lotura estua izan du federazioarekin. Gaur egun Tolosaldeko Galtzaundi euskara taldeko lehendakari ere bada. Topagunearen 22 urtetako historian izan diren lehendakarien ekarpena gogora ekarriz, kargua ilusioz eta erantzukizunez hartu duela azpimarratu du. 

Bost helburu nagusi zehaztu ditu bere kargu hartze ekitaldian lehendakari berriak: 

Euskaltzaleen mugimendua salto kualitatibo berri bat emateko prestatzea, kide diren elkarteak indartu eta elkarte berrien sorrera bultzatuz. Horretarako funtsezkoak izango dira antolaketa-eredu berri eta malguen alde egitea, aktibazio soziala bultzatu eta boluntarioen partaidetza areagotzea eta euskaltzaleen mugimenduak presentzia urriagoa duen guneetara heltzea. 

Euskara bizitza sozio-politikoaren erdigunera eramateko herri akordioak bultzatzea.

Euskaraldiaren hurrengo edizioetan euskararen normalizazioan eragiteko erronka eta aukera berriak lantzea, era guztietako entitateetan eraginez eta euskararen erabilera zabaltzeko urrats praktikoak proposatuz.

Euskararen erabilera bultzatzea, euskararen normalizaziorako giltzarri diren bi eremutan eraginez: lan munduan eta aisialdian.

Euskalgintza indartu eta adostasun sozio-politikoak bultzatzea, Kontseilutik. 

Horiez gain, Euskaltzaleen Topaguneak azken urteotan indartu dituen eremuetan (hizkuntza eta kultur aniztasunean, aisialdian, kulturgintzan, mintzapraktikatan, sentsibilizazio ekintzetan eta gogoetan) sakondu eta mugimenduaren eragina handitzen jarraitzea ere markatu du Amonarrizek hurrengo urteetarako erronka modura.  

Izan ere, Elena Lakak gogora ekarri duenez, azken urteetan garapen handia izan du euskaltzaleen mugimenduak eta asko izan dira Euskaltzaleen Topaguneak eman dituen urratsak. 2014tik hona Euskaltzaleen Topagunea hazteaz batera Euskaltzaleen Mugimendua hazi eta zabaldu egin da Euskal Herri osoan. Topagunean euskalgintzako sektore guztiekin eta erakundeekin elkarlana lantzeko egin den apustua azpimarratu du orain arte lehendakari izan denak, eta horren fruitu izan dela, besteak beste, Euskaraldia. Aktibazioan egindako aurrerapausoa handia izan da, baina oraindik asko dago euskararen erabileran aurrera egiteko asko dagoela gogora ekarri du Lakak, bere agurrean.

Euskaltzaleen aktibazioan emandako urratsez gain, Elena Lakak azken urteetan Euskaltzaleen Topagunean landutakoak garrantzitsuak izan direla aipatu du: hizkuntz aniztasunaren inguruan egindako urratsak, toki komunikabideen garapena Tokikomen eskutik, kultur eta aisialdiaren arloan egiten ari direnak edo euskara praktikatzeko aukera jendetsua Mintzalagun proiektuaren bitartez, besteak beste.

Batzarrean Euskaltzaleen Topaguneko bazkideek datozen urtetarako lan-ildo nagusiak zehazteko tartea ere egon da. 

Hendaian, CPIE euskal Itsasbazterra erakundeak sagarraren festa ospatuko urriaren 5 eta 6ko asteburuan, Nekatoenea etxaldearen inguruan

Og, 09/26/2019 - 15:13

 

Berez, 10 bat eskola iragango dira datozen egunetan Abadia Eremuko zelaietan dituzten 150 bat espezieetako 500 sagarrondoetako fruituak biltzeko lanetan. Baina nahi duen orok parte har dezake.  Abadiako sagarnoaren sormarka "Bixkiak" du izena, eta oso ekoizpen mugatukoa da. Baina Abadia eremuko sagardiak ez dira ekoizpenera bideratuak, kontserbazioa eta pedagogia egitera baizik. Helburu kasik zientzifikoa du. Urriaren 5 eta 6an beraz, Sagarraren Prentsaketa Besta ospatuko dute Nekatoenean.

Jon Frahier, CPIEko ingurumen animatzailearekin hitz egin dugu  

 

Orriak