antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 4 ordu 22 min

Musika eta Dantza Eskolak ikasturte honetan abiatu duen lan dinamika berriaren baitan, Txiki Sinfonik Orkestra proiektua aurkeztu du

Al, 05/06/2019 - 19:55

Joan den larunbatean hasi zituzten entseguak, bertan parte hartzen duten 7 eta 11 urte arteko 65 ikaslek. Eta larunbatero ensaioak egingo dituzte maiatzan zehar, hilaren 25ean eskainiko duten kontzertu berezia prestatzeko. Hondarribiako Musika Eskolaren helburua da, haurrei ikasitakoa plazaratzeko aukera ematea, eta bertako ikasleak ez ezik, inguruko musika eskoletakoek ere parte hartzen dutenez, musika landu eta ikasteko beste modu batzuk ezagutzea. Izan ere, proiektuaren gidaritzapean, Irungo Kontserbatorioko Raffaela Accela musika zuzendaria dago.  Proiektua, esan bezala, Hondarribiko Musika Eskolatik abiatu duten lan dinamika berritik eratorritakoa da. Bertako irakasleetako batekin mintzatu gara. 

 

Josu Gonzalez-ek Irungo Martindozenea Gaztelekuan joan den larunbatean inauguratu zuen «Airetik».

Al, 05/06/2019 - 19:48

GazteArtean Expo izeneko programari esker, artista eta sortzaile gazteei euren lanak plazaratzeko erreferentziazko gune bilakatu da Martindozenea. Eta nahi duen orok, ikusi eta ikasi dezake. Horren harira, bihar, asteartearekin, artistarekin tailer bat egiteko aukera eskainiko dute 17:30etatik 20:00etara. 

Bidasoan Euskaraz giro ezin hobean ospatu dugu aurten

Al, 05/06/2019 - 19:45

Bidasoan euskaraz bestaren 14 edizioa giro ezin hobean iragan da asteburu hontan. Urtero bezala bidasoaren bi aldeetako bizilagunak Urruñako Pausu auzoan elkartu dira. Aurtengo Pintxo txapelketaren irabazlea Hendaiako Baleak kultur elkartea izan da.

Pintada arrazistak agertu dira goiz honetan Lakaxitan

Or, 05/03/2019 - 11:16

Egoera salatzeko Harrera Sareak elgarretaratzea deitu du, gaurko. 18:30etan jarri dute hitzordua San Juan plazan.

Orriak