YALLAH! Sionismorik gabeko Euskal Herria lortu arte!

YALLAH EGITASMOA

Mapa interaktibo bat sareratzen dugu, palestinar kausarekiko elkartasuna ikusgarri egiteko.
Nahi dugu hainbat arlotako, -gizarte, kultur, komertzial, etab.-eko, gero eta entitate gehiagok BDZ kanpainarekin konpromisoa hartzea.
Batu zaitez!
Sionismorik gabeko Euskal Herria lortu arte!

http://yallah-eh.org/?lang=es


Kanpainari atxikitzeko baldintzak
Eskatzen dizueguna da zuek BDZ kanpainari babesa ematea. Zuen babesa publikoa izango da, web honetan bertan ikusiko baita, zuen datuekin batera. Zuen jarrera publikoaz harago, zuen arloan BDZ-rekin duzuen konpromisoa gauzatu ahal dezazuen argibideak ere ematen dizkizuegu.
Hauexek dira argibideok arloka:

Instituzioak
Autonomia, diputazio, udal, mankomunitate, kuadrilla, kontzeju, kontseilu gobernuak, Udalbiltza... Eskatzen dizueguna hau da:

  •     ebazpen bat
  •     Israelgo estatuarekin inongo harremanik ez izatea
  •     Israeli zuzenki zein zeharka laguntzarik ez ematea, ez eta israeldar elkarte edo Euskal Herrian Israelekin lan egiten duten elkartei
  •     Elkarte sionistei esparru publikorik ez uztea


Komertzioak/enpresak
Enpresa txiki eta ertainei buruz ari gara, dendak, tabernak, etab. Eskatzen dizueguna da:

  •     Israelen eginiko produkturik ez saltzea (729 barra kodea, edo beste kode batekoa baina “Israelen egina” dioena)
  •     Israelekin salerosketarik ez egitea

Irakaskuntza
Ikasle kontseilu, departamendu, fakultate biltzar, klaustro, ikastola, instituto, haurreskola, hizkuntza-eskola eta euskaltegiez ari gara. Eskatzen dizueguna da:

  •     Israelekin harreman akademikorik ez izatea
  •     Israelen eginiko zerbitzu eta materialik ez izatea

Kultura
Dantza, musika, margolaritza, zinema, literatur talde eta elkartei buruz ari gara, bai eta jaialdiei buruz ere. Eskatzen dizueguna hau da:

  •     Israelera ez joatea inongo ekimenik egitera
  •     Euskal Herrira Israelgo estatuak finantziatu edo bultzaturiko inongo talde, artista edo produktirik ez ekartzea

Kirola
Talde, klub eta kirol elkartei buruz ari gara. Hauxe eskatzen dizuegu:

  •     Israelera inongo ekimenik egitera ez joatea
  •     Euskal Herrira Israelgo talderik edo elkarterik ez ekartzea

Elkarteak/erakundeak
Erakunde politiko, sozial, sindikalak eta enpresa komitei buruz ari gara. Eskatzen dizuegu:

  •     BDZ-aren aldeko adierazpena

Komunikabideak
Hedabide publiko, pribatu edo libreei buruz ari gara (papera, irratia, telebista, internet). Eskatzen dizuegu:

  •     BDZ-aren aldeko adierazpena

Etiquetas: