Guerreron desagertutako ikaslen inguruko kronika Mexikotik

DSC_0012Duela hilabete bat, Mexikoko Guerrero Estatuko Ayotzinapa herrian, polizia munizipalak 43 ikasle desagertu eta beste lau tiroz zauritu zituen. Landa eremuko eskola profesional hauek, eskola Normalak, hezkuntza kritikoa eta eraikitzailea eskaintzen dute, baina Estatuak hauen kontrako jarrera irmoa du azken berrogei urteetan.

Azken eraso hau, gerra zikinaren azken punta izan da, Estatuak berak desagerrarazi eta hil ditu normalistak, inolako lotsa edo begirunerik gabe. Egun, normalistak, zein Mexiko osoko ikasleak altxatu dira egoeraren larritasuna salatzeko, bere herria hiltzen duen Estatua salatzeko eta kalitatezko eta doako hezkuntza duin eta publikoa aldarrikatzeko.

Gertaera triste honen testigu dugu Carlos. Ayotzinapako Normaleko ikaslea dugu. 20 urte ditu eta argi du bere etorkizuna lantzeko ezinbesteko tresna dela eskola. Hasieratik, landako eskola Normalen aldeko borrokan egon da, bai eta bere borrokarengatik errepresio bortitza jasan ere. Hala ere, ez du zalantzarik borrokan jarraituko duela, beste gizarte baten alde, errepresioaren kontra eta hezkuntza askatzaile baten alde. "Nekazarien seme-alabak gara, langileen seme-alabak, eta Normalak eskaintzen digun aukera bera da herriari itzuli behar dioguna." dio Carlos-ek. 

Etiquetas: