Bertso saioa uztailaren 1ean

kartelaIRUNABAR Irungo bertsoaren Bilgunea.- Udan sartu berri garen honetan, San Martzialak ere ate joka ditugu, eta Irungo jaien aitzakian antolatutako bertso saioaren berri ematera gatozkizue.

Bertso saioa, urtero bezala, uztailaren 1ean izango da. Aurten Amets Arzallus hendaiarra, Alaia Martin oiartzuarra, Jon Maia zumaiarra eta Aitor Errazkin irundarra izango dira Peña kalean kokatuko den saioko protagonistak, eta Zuhaitz Olazabalek egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Besterik gabe, atxikita doakizue bertso saioko kartela, eta eskertuko genizueke saioaren berri zabaltzen lagunduko bazenigute.

Ongi pasa San Martzialetan, eta ea uztailaren batean Peña kalean elkar ikus dezakegun.

Etiquetas: