Olentzeroa kantu kantari preso eta iheslarien senideei

Olentzero_ Abenduak 24 (1)2014. urteak argi utzi du euskal preso politikoen kartzela-bizi baldintzak gogortu egin direla, eta bide batez beraien senide eta lagunena Giza Eskubideak urratzen dituen sakabanaketak indarrean jarraitzen duelako. 1987an sakabanaketa politikak ezartzen hasi zirenetik, euskal preso politikoak beraien inguru familiarretik, kulturaletik eta sozialetik urrunen dauden espetxeetara sakabanatuak izan dira, bai estatu espainolean baita frantsesean ere. Gaur egun, euskal preso politikoen kolektiboa 463 pertsonez osatua dago, 76 espetxetan sakabanatuta.

Ehunka kilometro dira astero, urteetan eta urteetan zehar, bere senide edo laguna minutu batzuetan zehar soilik ikusteko egindakoak. Honek dakarren  gastu ekonomiko sinestezinaz gain,  higadura psikologiko eta fisiko itzela dakar, heriotza bezalako ondorio gogorrekin. 2014ko lehenengo sei hilabeteetan, 25 baino gehiago izan dira preso politikoen senide eta lagunak zaurituak bisitetara joan etorrian sufritutako 8 istripuen ondorioz (25 egunero istripu bat).

Guzti honi lekualdaketak, miaketak, senideen aurkako jazarpena, pairatutako isolamendua, eraso fisikoak, osasunerako eskubidearen urratzea (larri dauden preso gaixoekiko), heziketarako eskubidearen ukapena, etab. gehitu behar zaizkio. Eta 20 urte baina gehiago espetxean daramaten preso politikoei ezartzen zaien biziarteko kartzela zigorra, hots, kartzela baldintzak eragiten duen hondatze fisiko eta psikologikoak “de facto”ko biziarteko kartzela-zigor baten moduan eragiten du, baita hiltzerainoko zigorra zenbait kasuetan ere. Orain, 35 dira jada 20 urte espetxeraturik bete dituzten presoak.

Presoen aldeko kontzentra_ Abenduak 24 (5)Eta 2014ko otsailaren 5eko Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren erailketa ezin dugu ahaztu. Sakabanaketaren ondorioz Andaluzian zegoen etxetik 1000 kilometrotara eta nekez kartzelatik ateratzeko hilabete batzuk falta zitzaizkionean. Preso dauden gure senide eta lagunek pairatzen duten krudelkeriaren adibide ikaragarria.

Bestalde, urteetan zehar ihesean ibiltzera behartuak izan ondoren, iheslariek emandako aurrerapauso sendoa eta gatazkaren konponbidean euskal iheslariek erbesteratzea gainditzeko azaldutako ibilbide-orria dira urteko berririk baikorrenak. Honezkero, hamarnaka izan dira bere herrietara itzuli diren erbesteratuak.

Baina ez dugu euskal preso politikoei pairatzen dituzten Giza Eskubideen urratzea eta aplikatzen zaizkien salbuespen-espetxe-politikak salatzeari utzi behar, ezta ere oraindik etxera bueltatu ezin diren iheslari eta erbesteratuen egoera, ezta  senide eta lagunek sufritzen dituzten espainiar eta frantziar estatuen politika zapaltzaileak. Horregatik, abenduan zehar egingo diren ekintza desberdinen bitartez mobilizazioa deitzen dugu, etxean nahi ditugula aldarrikatzeko  guztien artean lortuko dugulako.

Etiquetas: