EUSKAL HERRIAN, TTIPI EZ!

PERTSONAK, INGURUMENA ETA HERRIEN DEMOKRAZIAKORPORAZIO TRANSNAZIONALEN ONUREN ETA ESKUBIDEEN GAINETIK.

Hego Euskal Herrian prekarietatea, pobrezia eta iraunaldiko luzeko langabezia handitzen ari dira; sektore publikoa pribatizatzearen alde egin da; lan-baldintzak desregularizatu egin dira; eta gizarte eskubideak, murriztu. Eskubide zibilak mugatu egin dira, eta abar. Gizarte zibilaren hainbat erakunde eta hainbat pertsona erabat kezkatuta gaude, badakigulako Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertso Hitzarmenak (Transatlantic Trade and Investment Partnership – TTIP, ingeleseko laburtzapenean, edo Atlantikoz gaindiko Merkataritza Librearen Hitzarmena izenekoa edo TAFTA), Kanadarekiko Akordioak (Comprehensive Economic and Trade Agreement – CETA) eta TISA-k (Trade in Services Agreement) eragin negatibo handia izango dutela. Oso interes publiko anitzen alde egiten dugu lan, hala nola, hurrengoen alde: ingurumenaren babesa, frackinga, elkartasun internazionalista, osasun publikoa, nekazaritza, kontsumitzaileen eskubideak, elikagaien eta nekazaritzaren arauen babesa, gizarte eta lan arauak, langileen eskubideak, emakumeen eskubideak –zapalkuntza patriarkalaren aurka-, informaziorako sarbide publikoa, eskubide digitalak eta oinarrizko zerbitzu publikoak, hezkuntza, finantza sistemen kontrol publikoa eta soziala eta animalien ongizatea.

TTIPen gaineko gaur egungo negoziazioei aurre egiteko konpromiso sendoa dugu guztiok, eztabaida politiko gardena eta demokratikoa bermatze aldera. Akordio guztiek interes publikoa eta guztion onura etorkizunekoa izan behar dute xede.

http://www.ttipez.eus/

SINDIKATUAK
CCOO Euskadi, LSB-USO, UGT, LAB, ELA, ESK, EHNE, STEE-EILAS, CNT, CGT.


ALDERDIAK
EH Bildu, Ezker Anitza-IU, Podemos-ahal dugu, EQUO Euskadi, Ezkerra-Berdeak, M+J.


ERAGILEA SOZIALAK

Cumbre Social Vasca, Federación Republicanos RPS, Gure Energi­a, Ekologistak Martxan, ATTAC, AHT Gelditu Elkarlana, Auditoria Ciudadana de la Deuda Bizkaina, Desazkundea, Askapena, Asamblea de mujeres de Bizkaia, Basherriak, Fracking Ez, P.A.H., Antikapitalistak, Komite Intenacionalista, Coordinadora ONG, Economistas sin Fronteras, M15M, REAS Euskadi, EBC Euskadi (Economía del Bien Común), SETEM HEGO HAIZEA, Coordinadora de ONGD de Euskadi-Euskadiko GGKEen Koordinakundea.

Etiquetas: