Munduko edozein injustizia, geure erraietan sentitzeko gai izan arte...

    Bost urte pasa dira kasik, irailak 28 hartan Askapenako 7 kide bahituak izan zirenetik. Aurretik martxan jarritako intoxikazio kanpaina baten errepresio kolpe gordinena izan zen hura, eta momentuan bertan Askapenak zabalduriko manifestuak zion bezala; Internazionalismoa kriminalizatzeko pausu kualitatibo bat izan zen ezbairik gabe. Euskal Herrian ireki nahi zen -eta nahi den- eszenatoki berria zapuzteko beste kolpe bat sarekada hura, baina fiskaltzaren eskaera ikusita -erakundearen ilegalizazioa besteak beste-, haratago doan estrategia baten pasarte bat izan zela agerian geratu da.

    Askapenak 28 daramatza internazionalismoaren garrantzia aldarrikatzen. Euskal Herriak independentziaren, sozialismoaren eta feminismoaren bidean urte asko daramatza borrokan, baina bide horretan aspaldi ikasi zuen bere etsaiek, nahiz eta askotan piper potoan gorde beren buruak, Estatu faxista hontatik haratago zihoazten lagun ugari zituztela . Estatu espaiñola, lurraldean Kapitalismoak hartzen duen egitura politikoa da, barnean taupadaka dituen herrialdeak makurrarazteko helburu historikoa duena, bertan kapitalaren berbalorizazioa bermatuko duen sistema esplotatzaile bat iraunarazteko. Beste kontu bat da porrot egin duen Estatu bat den hala ez. Horregatik, esan dugu eta esaten dugu, gure borroka kapitalismoaren kontra eta sozialismoaren bidean diharduten herriekin bat dohala, imperialismoak -kapitalismoak hartzen duen forma gorena, munduan barreiatua- dituen katebegietako bat apurtzen denean, katea ahultzen delako. Munduko edozein tokitan imperialismoaren porrot bat, munduko herri guztientzako garaipen bat delako. Eta guk, Euskal Herriko herritarrak zapaltzen, makurtarazten dituen kate horren katebegi bat deuseztea dugula helburu. Geure errealitatetik, geure berezitasun kulturalei muzin egin gabe, ezberdinatasuna aberastasuna delako kasu honetan, Euskal Herrian eta Euskal Herritik pentsatzen dugu geure burua, mundua eta klaseen arteko borroka, eta hori gure zelai joko nagusi izanda, egunero saiatzen gara aurre egiten hemen kapitalismoaren zaindari gorena den egiturari: Estatu espaiñola.

    Aurpegirik gabeko globalizazioaz hitzegiten dutenei, kapitala horren trans-nazionalizatua dagoenez inperioetaz hitzegitea zaila dela estan duten ahotsei, Estatuak botere gabeko egiturak bihurtzen ari direla diotenei, eta finean etsaia identifikatu ezin denez, borroka uzteko aholkua ematen dutenei errealitate hau kotrajartzen diegu... Ez al ditu ba Estatu espaiñolak bere legedi eta jokun zikin guztiekin Repsolen, Telefonikaren, Santanderren, negozio handi, zikin eta odoltsuak defenditu Abya Yalan? Eta Sahara, Estatu espaiñiarrak erantzunkizunik ez duen gatazka batean al dago sartuta? Ahaztu ahal daiteke, Estatuak duen erantzunkizuna NATOko partaide moduan, Yugoslavia ohiaren bonbardaketan eraginadako milaka hildakoekiko? Norbait hausartuko al da, Euskal Herrira etorri, eta herri harresi batean Polizia Nazionalaren porra kolpeen ostean, Estatuen desagerpenaz hitzegitera? Ez dugu uste, herri borrokan parte hartzera salto egiten duen horrek, bere esperientziaz abstarkzio horiek babestuko dituenik, eta guk ere ez ditugu konpartitzen. Inperialismoa ez da iraganeko kontu bat, inola ere ez, existitzen da, nahiz eta potentzia ekonomiko berriak agertu mundua, zentroko herrialdeek botere ekonomiko, teknologiko, legal eta militarra mantentzen jarraitzen dute periferiako herrialdeetako baliabide eta aberastasunak xurgatzen jarraitzeko. Mundu mailako kontestu aldagarri batean gainera, inperioak desagertzetik hurrun, handitzen doaz, munduan duten hegemonia ez galtzeko bere kideekin bloke handiagoak sortuz. Horrela, itzalpean, inork ezagutzen ez dituen hitzarmenak sinatzen jarraitzen dute, herritarrei bizkarra emanez, inoiz defenditu ez duten demokrazia horren gainean lotsarik gabe pixa eginez. Zer da ba TTIP bestela?. Inperialismoaren egitura konplexutzen dihoa, eta Europar Kapitalaren Batasuna eta EEUU erregimenaren arteko hurbilketak hori erakusten du, imperialismoaren katearen indartze saiakera bat, herrion eskubide eta ongi izatearen kontura. Eta Estatuak? Ba subirautza politikoa galdu dezaketen arren, eta ekonomia nazional baten begirale nagusiak izateari utziko dioten arren; funtsean beti izan direna izaten jarraituko dute; Klase kapitalista zapaltzailearen interesen defentsarako erakunde armatua. Ber-antolatzen ari den mundu mailako kate konplexu horren katebegi fidelak. Eta hori, tamalez, ondotxo dakigu hemen Euskal Herrian.

    Makinaria mediatiko guztia erabiliz estali nahi arren, herrien borrokalarien ahotsa etengabe iritsi da gure herri txiki hontara. Konpromezuz Abya Yala, Sahara, Kurdistan, Herrialde Katalanak eta  besteak beste Gaztelan egondako kideen kotakizunek apurtu dute Vocento edo Prisaren Monopolio komunikatiboa. Urteetako elkarlanaren ondoren, munduan zehar ezagututako militanteek ere, zuzenean eman dute Euskal Herrian parte hartzen duten prozesu iraultazilearen testigantza, Venezuela Bolibariarreko militanteak kasu. Urteen joanean, euskla militante ugari izan da munduko txoko ezberdinetan Euskal Herriko Askapen Mugimenduak burutu duen borrokaz berri ematen, brigadista izatearen plazerra euren gorputzean sentitzen eta internazionalismoa herrien arteko samurtasuna dela lehen pertsonan bizitzen.

    Horregatik nahi gaituzte legez kanpo utzi, gu baino askoz zabalagoa den herri mugimendua anti-kapitalista baten kontzientzia internazionalista garelako, mugimendu horri proiekzio internazionala ematen diogulako, eta etengabe saitazen garelako herri mugimenduko partaideei munduko txokorik izkutuenean ere inperialismoaren kontra eman den borrokatik irakaspenak eskaintzen. Horregatik bahitu nahi dituzte gure 5 kide 6 urtetan zehar etxetik zeinek daki zenbat kilometrotara. Horrexegatik legezkanporatu Askapeña konpartsa, Elkartruke, eta Herriak Aske!, herri mugimenduan txertatuak dauden egitasmoak direlako, eta kontzientzia internazionalista iada borrokalaria den sare sozial zabal batean zabaltzen dutelako.

    Baina ez daitezela erratu. Badakigu zeinen kontra jokatzen dugun partida hau, ezagutzen ditugu munduan zehar urteen poderioz egindako lagunak eta are gehiago ezagutzen ditugu gure etsaiak. Badakigu gure bermea ez dagoela zuzenbide estatuko legedien barnean, gu zapaltzeko burgesiak garaturiko beste herraminta bat baino ez direla Auzitegi Nazionala bezalako salbuespen epaitegiak, eta gure esperantza Madriltik urruti dagoela. Berau, gure lantokietan, gure eskoletan, gure auzoan, gure herrian bizi dela. Horregatik egiten dugu dei, Estatu Espaiñiar faxistak Euskal Herriko erakunde internazionalista epaitu nahi duen hontan, bere bost kide Estatuko espetxeetatik barreiatu nahi dituen hontan, eta Elkartruke eta Askapeña herri egitasmoak ito nahi dituen hontan, aktibatzera. Altxatzera, elkartasun internazionalistaren garrantziaz kontzientzia hartzera, eta berau aurrera eramaten duten egiturak babestera. Esaerak dioen bezala, dabilen harriari goroldiorik ez! Eta guk iada mugitzeko premia dugu kapitalsimo patriarkala hegemonikoa den Estatu faxista batean goroldioak janiko gizarte ustel bat bilakatu nahi ez badugu.

    Internazionalistak garelako....Askapena aurrera!

                                    Pakito Shankara
                                    Txabi Sendic
                                    Fidel Ordeñana
                                    Vladimir Illich Iparragirre

Etiquetas: