KAMIXETAK "ASKAPENA IRABAZI ARTE"

Otsailean izan genuen eskaera fiskalaren berri. Bertan Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuen kontrako seina urteko espetxe zigorra eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eta disoluzioa eskatzen zen.

Ia 30 urteko ibilbide honetan herrion arteko xamurtasun sua elikatu eta elkartasun zubiak eraikitzen jardun dugu; brigaden bitartez, eskuhartze inperialistak salatuz edo beste herriekiko elkartasun ekimen eta kanpainak garatuz. Argi utzi genuen Donostiako Doka antzokian 28 urteetako militanteen babespean eginiko agerraldian, estatu espainiarrak ilegalizatu nahi duena internazionalismo iraultzailea, abertzalea eta herri mugimenduko kidea dela. Eta izaera horren erakusle da Euskal Herrian eta nazioartetik jasotzen ari garen babes eta elkartasun guztia.


Horregatik "Askapena irabazi arte" kamixetak atera ditugu, zuek elkartasuna adierazteko aukera izan dezazuten eta epaiketako gastuei aurre egiteko. Kamixetak Hazia Kultur Elkartean daude salgai 8€.

Internazionalismo ez da delitua!! Askapena aurrera!!

 

Etiquetas: