EH Bildu: Lehen sektorea

IMG_4772EH Bilduk, elikadura burujabetza dauka helburu. Zaila da herritikherrirako ekoizpena lortzea baina poliki poliki hasteko garaia da. Urte pila diralehen sektorea alde batera utzi zela baina gure ustetan bizirauteko beharditugun jakiak ekoiztea garrantzitsua dela.

Gaur egun Irun sektore honetan dabiltzan ekoizleek beraiek diote egoera oso larri batean gaudela eta bide horretan lanean jarraitzea kasik ezinezkoa dela.

EH bildutik argi daukagu egoera honetara sistemak berak ekarri gaituela, kontsumitzera bultzatzen gaituzte baina ez bertako produktua kontsumitzera.

Horretarako, Irungo EH Bilduk hurrengo proposamenak egiten ditu:

  • Lur banku publiko batean sorrera, baratzagintzaz bizi nahi duten pertsonek ofizio hori aurrera eraman ahal izateko aukera eskaintzeko.
  • Pribatuak diren baina nekazaritzarako bideratuak dauden lurrak alokairuan jartzea horiek ustiatzeko.
  • Bertako produktuak saltzeko azoka gune gehiago jartze Irungo auzo ezberdinetan
  • Udalak egiten dituen kontratazioetan bertako produktua erabiltzeko eskaerak egitea
  • Bidasoa Bizirik bitartekari modura eginda, ekoizleen eta taberna edo jatetxeen arteko elkarlana bultzatzea, helburu bezala bertako produktua erabiltzeko.
  • Nekazaritza eskola baten sorrera bultzatu nahi dugu, gure inguruan bizimodu bezala nekazaritza eduki nahi duten horiek ikasketak egin ahal izateko.

Etiquetas: