IRUNGO GAZTEOK ERE MARTXAN!!!

Aitzina eta Ernai, bidasoaren bi aldetako gazte antolakundeok, aurtengo udaberriko oporretan Lekunberritik Berriozarrera mendi martxa antolatu dugu. Apirilaren 3tik 5era Euskal Herriko txoko guztietako gazteak batu eta mendian gora abiatuko gara eta tartean hitzaldiez, jolasez, kontzertuez, bertsoez, tailerrez eta giro apartaz gozatzeko aukera izango dugu. Apirilaren 3an goizean Lekunberrin irten, Irurtzunen gaua pasa eta apirilaren 4ean Berriozarrera iritsiko gara. Apirilaren 5ean Iruñan ospatuko den Aberri Egunera egingo dugu martxa kalejiran guztiok batera, hiru egunetako gazte martxari amaiera emanez. Hiru egun hauetan zehar geure esperientziak elkartrukatzeko eta harremantzeko aukera paregabea izango dugu, geure kezka eta nahien inguruan hitz egin eta pertsona askez osatutako Euskal Herri aske baterako bideari ekitekoa. Aurtengo udaberriko oporretan bada, gazteok martxan abiatuko gara maldan gora eta behera herria mugarri dugula geure oraina eta geroa gaurdanik eraiki eta erabakitzeko. Gazteok martxan gara, herri berri baterantz!

Gazte Martxara joan nahi baduzu, bonoak eskuragarri daude 25€ren truke Hazia Kultur Elkartean martxoaren 28ra arte. Bono horrekin hiru egunetarako jana izango duzu, lehen eguneko bazkaria eta azken eguneko bazkaria izan ezik. Autobusez joateko aukera ere badago. Horretarako, Hazian bertan izen eman. ANIMATU ZAITEZ GAZTE!

Informazio gehiagorako: 

http://www.gazteokmartxan.info/

irunernai@riseup.net



Etiquetas: