¿Os venís al día más importante de los PaÏsos Catalans de los últimos tiempos?

Independencia-Aquest-Barcelona-CUP-independentista_ARAIMA20131020_0100_4.jpgEzker Gantxoa Angula Berrirako, 1.go Kronika. Renfeko trenean 2015/09/24

Iragorri.- Eguzkiak oraindik ez ditu nagiak atera, baina martxan gara iada. Gosari arin bat nahikoa izan dugu pilak jartzeko, irrikak eta ezinegonak egingo bait dute oraingoz erregaiaren funtzioa. 07:05ak dira eta Irungo Renfeko estazioan ilara egiten gaudela Herrialde Katalanetan dugu gogoa jarritan. Beste behin ere, gure herrian arrotz izatearen sentsazioa, gaztelerak euskara zokoratzen kartel eta langileen ahotan, trenean idada espaiñiako selekzioen konkistak erakusgai, San Sebastia,... Munduaren ikuskera bat, errealitatea ulertzeko kategoria batzuk inposatzeko ahalmen bezala definitu zuen Pierre Bourdieu soziologoak indarkeria sinbolikoa. Gehienetan Estatu egituretatik hasi eta errealitate ezberdinetan erroturiko bizitza proiektu eta ikusmirak gauzatu nahi dituzten kolektiboen gain ezartzen dena. Hemen eta orain, senti daiteke beti ekinean dabilen arren -edo horregatik akaso- askotan ikustezina egiten zaigun indarkeria hori, eta uste dut, zentzu batean bidai kronikatu honen atzeko paisai lanak egingo dituela. Guk aukeratu ez dugun arren, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen artean hamarkadetan eraiki ditugun zubietako osagai garrantzitsu bat ere badelako Estatu indarkeria.

Trenean iada, eserleku harturik martxan gara, Herrialde Katalanak helburu, ez bakarrik espazio bezala, denbora konkretu bat ere dugu xede. Irailak 27an herrialde Katalanetan egon nahi dugu, egun hori han bizi, egi egingo dutenen gertu egon, beraien irrikak sentitu, eta baita agerikoak izango diren ilusio, urduritasun, poz edo goibeltasun momentuak gure egin. Dena delakoa dena, lagun dugun kataluniar muguimendu independentista, sozialista eta feministarekin egun hau bizitzeko irrikitan gaude. Zer dago baina Irailak 27 mahai gainean?

Trena Donostiara baino ez da iritsi, eta oraindik herri lagunean ematen ari den errealitatea bertatik ezagutzerik ez dugun arren, distantziara antzemandakoak jarriko ditugu, ea han biziko dugunarekin bat datozen gero. Autodeterminazio, edo herri demokrazia hitzak entzuteaz batera dar-darka hasten diren unionistek, egin ahalak egin dituzte igandean burutuko diren bozken izaera plebiszitarioa ukatzeko. Ostera, herri oso baten bultzadak eta independentzia helburutzat hartu duten indar politikoen jarrerak, -ikusiko dugun bezala ñabardura handiekin-, ezinezkoa egin dute indar konstituzionalistek inmobilismoari eustea, eta beraien praktikarekin hauteskunde hauen berezitasuna baino ez dute baieztatu. Estatu aparatuak CDC ustelduaren egoitzan kanpaina egiten, Felipe Gonzalezen bolaluma exkaxa hautsak harrotzen, Banka handiaren patronalaren mehatxuak, Solanas -NATOren zuzendari ohia- adierazpenak, Junckeren -europako komisioko buru- gutunaren itzulepen asmatua, mass medien propaganda unionista etengabea, etb. Independentziaren egikaritzea aukera bat dela ikusarazi du Kataluniak eta independentismoak markaturiko terminoetan eztabaidatzera eraman ditu Estatuaren batasunaren defendatzaile sutsuenak ere. Honen adibide garbi, atzo Margallo espainiako kanpo ministroak eta Oriol Junqueras ERCko buruak telebistan eman zuten diskurtso talka, Hiritartasuna ahotan, unionistek beti ahotan darabilten legedia sakrosantua ere apurtzeko prest daude hiritartasun eskubidea ukatuz. Estatu espaiñolako independentziaren aukera onartuta, egingo lukeenaren mehatxua baina ez du. sedukzio gaitasun gutxi eta sasi-indar eta handikeria erakustaldi asko. Berririk ez Borbondarren lurretan.

si que es pOT.jpg2010ean Espainiar Estatuko auzitegi konstituzionalak, 2006ean bozka bidez Kataluniako jendarteak onarturiko estutu berria desitxuratu zuenetik hona, aldaketa sakonak egon dira mugimendu independentsitaren baitan. Lehen bistaraketa batek, CUP bezlakao indar iarultzaile baten sorrera eta indartzea erakusten du, baita ERCren gorakada eta CIU koalizioa zenaren desegitea -CDC eta Unió-. Dudarik gabe, gure bidaiaren helburuetako bat, hau bertatik bertara ezagutzea da, eta hortaz ez gara orain hau aztertzera sartuko. Nabarmentzern dena dena da, Estatu Espaiñiarraren berezko nazionalismo espansibo horrek, eta esplotazio sistema kapitalista orekatzeko ondo datorkion zentralismoak, nazkatu egin dituela mediterraneo kostako hainbat sektore. Nekeak haserrea, haserreak mugimendua eta mugimenduak ilusioa. Horrela asko indartu diren ANC eta Ómnium-ekin batera, bokazio instituzionala duten indarren artean, Junts Pel si -ANC, CDC,ERC eta Omnium.- oso dudakoa duen gehiengo absolutuaren bila eta CUP ditugu indartsu. Bien emaitzek asko markatuko dute harremana eta honek independentzia eta eraldaketa sozialerako aukerak.

Tartean beti bezala, irtenbide demokratiko erraza duen auzi baten aurrean hirugarren bideak planteatzen dituztenak. Euren burua aurrerakoiago eta demokratikotzat jo arren, izkutatu ezin duten zentralismo baten usaia dute inguruan. Kataluniaren etorkizuna eta eskubideak, Estatu espaiñolaren interesen baitan irakurtzen dituzten indarrak. Kosmopolitismo perfume merke batez estali nahirik, baturik=indartsuak ekuazioa defendatzen jarraitzen dute. Alde batetik zertarako eta zeinen onurarako nahi duten batasun hori zehaztu gabe eta larriagoa dena, batasuna berdinen artekoa beharko lukeela onartu ez eta sumisioarekin nahastuz.  Hala ere, hau ere eremu banatua da. Alde batetik generalitateko gobernuburu izan zen PSC -Maragallekin 2003/06-, autodeterminazioaren eta federalismoaren esanahiak oraindik topatu ezinik, barne kontraesanetan itota. Bestetik Podemos-en bultzada jasotzea espero duen Catalunya si que es Pot. Aspektu soziala independentziaren auziari kontrajarriaz -konexio gabeko bi prozesu balira bezala- autodeterminazioa eskubidearen aukera zehaztugabea saltzea dute xede. Beti ere, Katalunian eman daitekeen prozesu eratzailea, aldarrikatzen duten Estatuaren birfundazio prozesuaren -honen aukera inoiz egon bada agortzen ari da-  martxari lotuaraziz. Estatalismo sasi ezkertiarraren betiko eskeintza auzi nazionalak sakontzen diren garaietan.

Beraz, igandean jokoan dagoena ez dira hauteskunde autonomiko soil batzuk ezta gutxiagorik ere. Tesi horretan tematu direnak ere, kontraesanean erori dira, ohiko hauteskunde batzuen aurrean erakutsiko ez luketen jarrera oldarkorra erakutsiz. Prozesu soberanista bezala deitua izan denaren inflexio puntu batean gaude beraz, eta igandean gertatzen denak, bere biziko garrantzia edukiko du independentziaren bidean aurrera jarraitzeko.

nacionalismo crazy.jpg¿O venís al día más importante de los paisos catalans de los últimos tiempos? Izan zen CUPeko lagun batek bota ziguna, bidai honen aukerari ateak irekiz, eta ikustaraziz zer nolako ilusioarekin bizitzen ari diren herri sektore askok prozesu hau. Noski, Ezker Gantxoko internazionalistok nola uko egin Euskal Herriari elkartasun etengabea adierazi dion herriaren deiari.

Burua bueltaka dugu, Renfeko bolidoa Nafarroatik ateratzekotan dagoen honetan. Ez dakigu gogoan dugun egoeraren argazkia errealitatearekin bat datorren, baina ez zaigu axola oraingoz, ordu guttiren ostean, han izango bait gara gure begiekin ikusteko. Bitartean gu kafetxo bat hartzera goaz. Hortaz hemen utziko dugu oraingoz gure konexioa...

Etiquetas: