Animo Alfon! No pasaran!!!

fotoPresoen aldeko mugimenduko kideen, abokatu eta preso ohien atxiloketak bizi izan ditugu azken egunetan gure herrian, eta testuinguru honetatik hain zuzen ere, indar politiko eta armatu berdinaren eskutik, errepresio gogorrena pairatzen ari den gaztelako herri mugimenduari elkartasun besarkada bat helarazi nahi diogu eta bereziki, Alfon kideari.

Alfon 2012ko greba orokorrean atxilotua izan zen gazte antifaxista madrildarra da. Urte eta erdi espetxean bahituta pasa ostean, 4 urteko espetxe zigorra ezarri diote inkongruentziaz betetako epaiketa batean eta froga moduan poliziaren deklarazioak bakarrik erabiliz. Zehazki, atxilotua izan ondoren topatu zuten lehergailuak zituen poltsa batengatik akusatu dute, nahiz eta poltsa horretan Alfonen hatz markarik topatu ez eta akusazioa baieztatuko lukeen bestelako datu objetiborik ez izan. Euskal Herrian ohituta gauden epaiketa fartxa eta montaje polizial baten adibide berri bat da.

Kasu hau ordea ez da bakarra, Gaztelako mugimendu aktiboen kontrako errepresioa zabalagoa baita. Horra hor Vallekaseko antifaxisten aurkako 81 urteko espetxe eskaera, epaiketa edo sententzia bete zain aurkitzen diren sindikalista eta aktibista sozialen egoera, manifestazio ezberdinetan bizi izandako karga polizial basatiak, Coordinadora 25S eginiko deialdietan bereziki, edo eta Gamonaleko auziperatuak. Eta orain 2012ko greba orokorrean parte hartzeagatik Alfon adiskideri ezarritako 4 urteko espetxe zigorra.

Udara honetan Gaztelara eginiko brigadan ikusi ahal izan genuen bezala, errepresio bortitzenak ere ez du suntsituko borrokalari antifaxista baten kontzientzia, ez du lortuko iraultzaitze antikapitalistok askatasuna, justizia soziala eta herrion autodeterminazioa lortzeko hartutako konpromisoa albo batera uztea.

Askapenatik, elkartasun besarkada iraultzaile bat helarazi nahi diogu egungo sistema aldatzeko borrokan eta lanean ari den gaztelako herri mugimenduari. Ozen entzun dadila Euskal Herrian, Gaztela komuneroan eta Madril errebeldean gure aldarria:

NO PASARAN, GORA GU TA GUTARRAK

Etiquetas: