Maiatzaren 5ean, Kabigorriko bertso-gaua‏

Irunabar.- Hilaren bostean izango da 2016ko maiatzeko bertso gaua. Beti bezala, 19:30etatik aurrera, Peña kaleko lehendabizikoan.

Honako honetan, bertso jarriak Abel Zabala irundarrak kantatuko ditu, eta oholtza gainean Urko Casado astigartarra, Manu Goiogana irundarra, eta Lesakatik Manolo Arozena eta Juan Mari Lopez izango ditugu (Goizuetako eta Oiartzungo semeak, azken bi hauek, baina Lesakara ezkonduak eta aspaldi luzean bertan bizi direnak). Lau bertsolari hauei gaiak jartzen Karlos Aizpurua oiartzuarra ariko da. Punta-puntakoa maiatzeko bertso-gaua ere, beraz!

Gogoan izan saioa eta gero Kabigorrik bertan afaltzen geratzeko aukera paregabea eskaintzen digula denoi.

Etiquetas: