6an ikasturteko lehen bertso-gaua

2016-2017 ikasturtean ere, eta laugarren urtez jarraian, Kabigorriko bertso-gauak izango ditugu urrian hasi eta ekaina bitarte. Antolatzaileak, aurreko edizioetan bezalaxe, Irunabar (Irungo bertsoaren bilgunea) eta Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa izango dira. Urriko saioa, hilaren 6an izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Kabigorrin. Lehendabiziko saio honetarako “Ka2show” saio berezia izango dugu (“Bershow” ezagunaren bertsio moldatua).

Saioaren gidaritzan eta gai jartzaile lanetan Haritz Casaval pasaitarra ariko da. Bertsolariak Maialen Akizu urretxuarra, Beñat Gaztelumendi añorgarra, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra izango dira. Musikari lanetan, aldiz, Antton Aranburuk, Gari Otamendik eta Beñat Urteagak osatutako hirukoa.

Etiquetas: