Gaur egungo Irungo egoera soziala erreparatuz gero, egoera korapilatsu baten aurrean dagoela esan daiteke, trantsitoko migratzaileei dagokienez. Su Txikianetik gure herrira iristen diren eta migratzen dabiltzan emakumeen* errealitatea salatu eta nabarmendu nahi dugu.
Pasa den igande gauean, bost emakume* (horietako bat haurdun) eta lau urte inguruko haur bat Gurutze Gorriak Irunen daukan aterpetxera joan ziren. Aterpetxe hori migratzen dabiltzan pertsonentzat egokituta baitago. Orduan, Gurutze Gorriak egoera dikotomiko baten aurrean jarri zien aipatutakoei:
- Bilboko aterpetxera itzultzea, era honetan beraien migrazioan atzera eginez. Bilboko aterpetxea eskaini zitzaien argudiatuz Irungoa gizonentzat bakarrik zela. Egoera honen aurrean emakumeek* eta haurrek estatu politika kontuan hartuz gero, instituzioen aldetik ez dute mugan babesteko aukerarik.
- Gurutze Gorriaren trantsitoan dauden migratzaileentzako programari “borondatez” uko egitea orri bat sinatuz. Era honetan, beraien bidean atzera ez egitea erabakitzen duten emakumeak* ahultasun egoera handiago batean geratzen dira.
Jakin badakigu Gurutze Gorriak mahai intesinstituzionalak hartzen dituen erabakiei kasu egiten diela eta erabaki horiek agindu gisa interpretatzen dituela. Hartutako erabakien artean Irungo aterpetxea gizonentzako bakarrik izatea dago, arestian aipatu bezala.
Gurutze Gorriak dio ahultasun egoeran gehien dauden pertsonei lehentasuna ematen zaiela. Ez al da egia emakumeak* eta haurrak uneoro ahultasun egoeran daudela?
Aurretik aipatutako bost emakumeen* artean, bik “borondatez” Bilboko aterpetxera joatea erabaki zuten. Gaua zelarik bakarrik joan behar izan zuten Bilbora, nahiz eta Gurutze Gorriak bertara joateko autobuseko tiketa ordaindu. Hiriburura iristerakoan, bertako lorategi batzuetan lo egiten bukatu zuten bi emakumeek*.
Bilbora ez joatea erabaki zuten beste hiru emakumeek. Ama-alabak Irungo aterpetxean gau bat igaro ahal izan zuten eta hurrengo goizean “borondatez” sinatu zuten Gurutze Gorriaren programari uko egitea. Honek esan nahi duena da, beste herrialde batean egonez gero eta berriz Irunera itzuliz gero, ez dutela gutxieneko laguntzarik jasoko.- Egoera honen aurrean emakumeek* eta haurrek kalean gertatu daitezkeen arriskuak bizi ditzakete: emakumezkoen salerosketa, iruzurrak, prostituzioa etab.
Egun bat beranduago Irungo udalak aterpetxea eskaini zien emakume* hauei. Konponbidea berandu iritsi eta ez zuen ezertarako balio izan, irtenbidea iritsi zenerako emakumeak* abandonatuta sentitu ziren instituzioen laguntzengatik eta inork ez zekien non zeuden.
Su Txikianetik instituzioen arteko komunikazio eta koordinazio falta salatu nahi dugu izan ere, onartezina da igande gauean gertatutakoa.
Igandeko gertakizunak pasa ostean, Eusko Jaurlaritzarentzat egindako artikulu batean, Gizarte Politiketako sailburuordea den Libe Amilibiak esan zuen baliabidea bereziki ahultasun egoeran dauden pertsonentzako dela:
“...se ofrece alojamiento mientras estas personas realizan el restablecimiento de su proceso migratorio. Muchas de las personas que han llegado a Euskadi pasa solamente una noche en el recurso. Siendo conscientes que existen colectivos de especial vulnerabilidad como pueden ser las mujeres con menores a cargo, o personas convalecientes, son atendidas en estos recursos el tiempo necesario”
Gure salaketa publiko egin nahi dugu arrazoituz batez ere ahultasun egoeran dauden pertsona migranteak kalean utzi zirela, beraien ahultasuna areagotuz eta aurretik azaldutako arriskuei aurre eginez. Beste behin ere, argi eta garbi geratu da instituzioentzat ahultasun egoeran dauden pertsonek lehentasuna eduki arren, (emakumeak* eta haurrak esate baterako), baldintza desberdinetan daudela Irungo baliabideak erabiltzeko. Kontuan hartuta, muga igarotzeko leku esanguratsua dela Irun.
Jose Antonio Santano Irungo alkateak Cadena SER-ri astelehen goizean eginiko elkarrizketan, baieztatu zuen Irunen baliabideekin ematen ari diren erantzunak guztiz asetuta daudela. Su Txikianetik salatu nahi dugu, igande gauean gertatutakoari ez ikusiarena egin ziola eta ikusezintasuna adierazi zuela.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1302 irakurketak
- Castellano