Topatu.- Hendaitz gazte asanbladako kideek eta Herriko Etxeak bi urteko lagapena sinatu dute Kaneta auzoko Mediku-Etxe zaharra gaztetxe moduan erabiltzeko.
Abuztuan utzi zuten gazte sanbldako kideek Sasiko gaztetxea eta Hendaiako Suhiltzaileen Kaxerna zaharra okupatu zuten. Horren ostean, Herriko Etxeak gaztetxea aterpetzeko toki bat bilatzeko konpromisoa hartu zuen eta azken hilabeteetan negoziaketa prozesuan murgilduak ibili dira bi aldeak.
Gaur sinatu dute Mediku-Etxe zaharrean gaztetxea kokatzeko akordioa. Hala ere, behin-behineko kokalekua izango da; hemendik bi urtetara eraikina eraitsi egingo baita higiezin promozio bat dela-eta. Behin-betiko irtenbide bat lortzeko negoziaketetan jarraituko dute Hendaitz gazte asanbladak eta Herriko Etxeak.