Txingudiko bertso-eskolan 2019-2020 ikasturteko izen ematea zabalik

Kaixo bertsozale:

Txingudiko bertso-eskolan izena eman nahi baduzu, oraintxe duzu aukera, hastear baita 2019-2020 ikasturtea. Jarraian duzu ikasturte honetarako talde-eskaintza.

Galdera edo zalantzarik baldin baduzu edo izena eman nahi baduzu, irunabar@gmail.com posta helbidera idatz dezakezu lasai asko, edo taldeetako arduradunen baten telefono zenbakira hots egin.

TALDEAK:

    1.- GAZTETXOEN TALDEA: astelehenero, 17:00-18:00; Bidasoko AEK Irungo Euskaltegian. Harremanetarako: (0034) 669 366 589 -Egoitz-.

    2.- BAT-BATEAN I taldea: astelehenero, 19:00-21:00; (bilgunea zehaztu gabe dago oraindik). Harremanetarako: (0034) 669 366 589 -Egoitz-.

    3.- BAT-BATEKORAKO HASTAPENAK taldea: asteazkenero, 19:00-21:00; (bilgunea zehaztu gabe dago oraindik). Harremanetarako: (0034) 669 366 589 -Egoitz-.

    4.- BAT-BATEAN II taldea: ostegunero, 19:30-21:30; Hondarribiko Jaizubia auzoko auzo-elkartean. Harremanetarako: (0034) 690 06 58 26 -Abel-.

    5.- BERTSO TAILERRA: hamabostean behin, 19:00-20:30; Bidasoko AEK Irungo Euskaltegian. Harremanetarako: (0034) 685 72 75 39 -Aitor- / (0034) 638 32 69 70 -Adrian-.

Besterik gabe, lagun iezaguzu interesik leukakeen edonori bidaliz, mesedez. Ez dadila inor bertsotarako gogoz geratu!

Ikasturte hasiera on!

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetas: