Hondarribiko pintaketez

Abotsanitz egoitza

Bart gauean Hondarribiko Alde Zaharrean egin ziren pintaketen aurrean, Abotsanitz Herri Batzarrak honakoa adierazi nahi du

  • Asmo gaiztoz egindako erasoak dira. Egiteko modua, erabilitako grafia, eta aukeratutako guneak ikusita, pintaketen atzean asmo ilunak daudenaren susmoa daukagu. Izan ere, gertakizun hau ez da ekintza isolatu bat, azken asteetan Euskal Herrian bizi dugun tentsio gorakadarekin harreman zuzena du, zalantzarik gabe.
  • Bizikidetzaren kontrako erasoak dira. Gizarte kohesioa sendotu nahi badugu, horrelako ekintzak baztertu behar dira, ez dutelako norabide horretan jardutea laguntzen.
  • Euskararen kontrako eraso ere badira. Ez dakigu ezjakintasunez edo axolagabekeriaz egin diren pintaketak, baina euskarak eta euskaldunok ez dugu halakorik merezi.

Etiquetas: