Askapena erakunde internazionalistaren 30 urteurrena dela baliatuz, izaera bereko ekintza ugariren topagune bihurtuko da Irungo herria.
Aipamen historiko gisa, Askapena munduko toki askotan bizitzen diren burujabetze borrokek duten elkartasun beharraren ondorioz sortu zela gogorarazi nahi da. Hastapeneko urteetan, iraultza sandinista, altxamendu zapatista eta amerikako lurraldean sortutako hamaika borrokek, bestelako mundu bat eraikitzea posiblea zela amestera eraman bagintuzten, denboran hurbilagoko ondorengo urteek lurralde europarrean kapitalismoari alternatibak sortzea bideragarria dela ere irakatsi ziguten. Inongo gupidarik gabe sistematikoki bonbardatuak diren ekialde hurbileko herriekin elkartasuna adieraztea ezinbestekoa dela ere ikasi genuen, maila humaritarioaz gain, ikuspegi politiko batetik.
Neoliberalismoa globalizatzen joan den heinean, gure erresistentzia eta elkartasun dinamikak ere globalizatzen joan dira. Askapenak, internazionalismoa joan-etorriko bidaia bezala ulertzen duenez, urte hauetan zehar igaro izan den herrialde guztietan Euskal Herriaren burujabetze borroka ere gizarteratu nahi izan du.
Efemeride hau oinarri gisa izanik, hauek dira datozen egunetarako Askapenak antolaturiko jarduerak:
Ekainak 13an, 18:30tan Hazian. Brigadista euskaldunek Palestinan egindako argazki erakusketa eta "Palestina, vidas al límite" dokumentalaren estreinaldia Aitor Txabarrirekin.
Ekainaren 16an, 18:30tan Moskuko plazan. Hitzaldia: "Kurdistango iraultza soziala"
Ekainaren 17an, Hazian:
- 12:00tan Euskal internazionalismoaren inguruko mahai-ingurua: "Askapena, 30 urte borrokak uztartzen".
- 14:00tan Bazkari nikaraguarra.
- 18:00 Triki-poteoa.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1454 irakurketak
- Castellano