Inoiz baino ozenago diogu: internazionalistak gara, feministak garelako!

Aurtengo Martxoaren 8a ez da inolaz ere oharkabean pasako den emakume borrokalariaren beste edozein egun bat. Aurten Askapenako emakumeok, gogor salatu nahiko genuke azken bost urteetan jasan behar izan dugun ezinegona, baita ozen esan ere, gure militantzia kriminalizatu nahi izan duten horiei, Euskal herri feminista eta internazionalista eraikitzen jarraituko dugula eta edozein erasoren aurrean emakume internazionalistak prest egongo garela erantzuteko.

Honekin batera, dei egin nahi diegu, Euskal herriko emakume zein munduko emakume guztiei, lanean gogor eta tinko jarraitzeko, ez dagoelako antolatutako emakumerik gabeko herri askerik. Hori dela eta, jarrai dezagun lanean bide luzea baitugu aurrean. Hari beretik, aipamen berezia egin nahiko genioke eguneroko lanean borroka etengabean ari diren kurdistango emakume borrokalariei eta baita KJA antolakundeko burkideei ere, bejondeizuela! Emakume iraultzaileok hainbeste amesten dugun emakume askeez osaturiko jendarte parekide hori gero eta gertuago dago eta ezinbestean emakumeek sortutako baldintzen ondorio izango da.

Gora munduko emakumeen borroka!

Etiquetas: