Datorren ekintzak

Cáritas-en Erakusketa: Aparkatu zure axolagabetasuna

Data: 
Asteartea, Martxoa 14, 2017 - 10:00 -tik Ostirala, Martxoa 24, 2017 - 19:55 -ra
Non: 
Colon pasealekuko parking-ean
Antolatzen du : 
Caritas Gipuzkoak

300x300 antideslizante.jpgCARITAS GIPUZKOAk, Ficoban, ‘Gizarte ekintzaren erronkak’ izenburupean ospatuko duen Batzarra baliatuz, gaurtik, martxoak 13tik, martxoak 26ra arte, ‘Aparkatu zure axolagabetasuna’ erakusketaren eskutik, gizarte bazterkeria egoerak era ezberdin batean ezagutaraziko ditugu Bidasoa eskualdean.
 
Eta non egongo da ikusgai erakusketa? Colon pasealekuko parking-ean. Nola? Bai, bai, parking-ean bertan.

Antzerkia: 'La Jaula Invisible' Lakaxitan

Data: 
Igandea, Martxoa 12, 2017 - 18:00 -tik Astelehena, Martxoa 13, 2017 - 17:55 -ra
Non: 
Lakaxita

Martxoaren 8aren harira, 'La Jaula Invisible' antzezlana ikusi ahalko da igandean Lakaxitan. 18:00etan pintxo potea izango da eta 19:00etan antzezlana.

'La Jaula Invisible' El Escondite antzerki taldearen lana da. Mundu hobe baten alde Lilithek historian zehar izandako emakumeen bihotzetatik bidaiatzen du, bakoitzaren ahuldade eta gaitasunak erabiliz emakumeak nola ahaldundu erakutsi nahiaz.

 

 

 

 

 

Larunbatean MAILU FEST Lakaxitan: PANIKO, HOLY NUNS, MALOS TIEMPOS BASTARDOS, T.A.D. eta KAOS KOOPERATIV taldeen kontzertua

Data: 
Larunbata, Martxoa 11, 2017 - 19:00 -tik Igandea, Martxoa 12, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Lakaxita

PANIKO (Orereta- Zarautz HC-Punk)
HOLY NUNS (Orereta Punk-R'n'R)
MALOS TIEMPOS BASTARDOS (Donostia Real Punk)
T.A.D. (Irun Punk-Trash, 90. hamarkadako taldearen itzulera puntuala)
KAOS KOOPERATIV (Irun-Hendaia Punk-HC Lokomotora)

Sarrera borondatezkoa, baina beharrezkoa. Bildutako dirua Lakaxitako konponketa lanentzat izango da.

19:00 Ate irekiera

Ipuin Errepublikanoak

Data: 
Osteguna, Martxoa 9, 2017 - 19:00 -tik Ostirala, Martxoa 10, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak

fotoIpuin tradizionalek begirada susmagarri osasuntsua dute sarritan boterea bidegabe daukan edozein aurrean: erregeak, koerrejidoreak, apaizak...

Saio hau tradizioko ipuinak osatzen dute ( Píncipe txerria, Bi hartz...) eta berezko sorrerako ipuinak (Chapa printzeak, Botijo printzea)...