EHBilduren II kongresua aurkezpena Hondarribian

Data: 
Osteguna, Otsaila 4, 2021 - 19:00
Antolatzen du : 
Hondarribiko EHBildu

II kongresua Hondarribia

Hondarribiko EHBildu.- Aurten 10 urte beteko dira EH Bildu sortu eta legeztatu zenetik. 10 urte Euskal Herrian aldaketa askorekin eta aldaketa sakonekin. 10 urte desberdinen arteko akordioa gauzatu zenetik, urte hauetan zehar helburuak eta indarrak gehitzen joan dira, guzti honekin lorpen garrantzitsuak erdietsiz.

10 urtetan zehar EH Bilduren garapena etengabea izan da, Euskal Herriak Euskal Errepublikarako bidean urratsak ematen jarraitzeko behar duen tresna politiko instituzionala bihurtzeko.

Baina hori baino ez dira izan; 10 urte. Gazteak gara, gure mugimendua den bezala, eta oraindik asko dugu egiteko, sortzeko, lortzeko eta gehitzeko mugimenduan dagoen EH Bildu koaliziori, batzen gaituen bidean aurrera egin ahal izateko. Eta EH Bilduk ekin zionetik 10 urte betetzen diren honetan, 2011n hasitako bidean sakontzen jarraitzeko aukera ezin hobe bat sortzen zaigu II. Kongresuaren bidez. Hori horrela, azken hamarkada honetan zehar ikasitakoak eta errotutakoak II. Kongresuak suposatuko duen erronka politikoari aurre egiteko oinarri izan behar du; datorren hamarkadan zehar mugimendu politiko gisa zein herri gisa aurre egin beharko diegun erronka politikoak zehaztea eta hauei modu eraginkorrean erantzuteko beharrezko erabaki politikoak eta antolaketakoak hartzea.

Hastear den prozesuaren berri emateko Hondarribiko kideentzako bilera telematiko bat prestatu dugu otsailaren 4ean, ostegunarekin, 19:00tan. Egiturako kide baten laguntzaz II. Kongresuaren nondik-norakoak aztertuko ditugu. Partu hartu nahi izanez gero herritarrak(Dehbilduhondarribia.eus emailera mezu bat bidali eta batzar telematikoaren esteka eduki bezain pronto bidaliko dizugu.

Egin dezagun guztion artean EHBildu indartsuago bat. Ostegunean elkar ikusiko dugu. Ordura arte.

Etiquetak: