Sortu.- Sorturen III. Kongresua abian da: irailaren 29an aurkeztu genuen Herrigaia ponentzia, hilabeteotako prozesu kolektiboaren emaitza. Orain, edukien gainean eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko aldia da. Horretarako, aste hauetan herri batzarrak egiten ari gara herriz herri, ponentzia aurkeztu eta eztabaidatzeko.
Sortu Irun.- Denak ei gara orain “gay friendly”. Azaletik bederen. Autobusak edota plazak ortzadarrez pintatzen ibiltzea bilakatu da adeitasun hori erakusteko metodo ohikoena. Bitartean, egunez egun, belaunaldiz belaunaldi hetero-araua bir-sortzea eragiten duten egiturazko aldaketez hitzik ez. Eta okerragoa dena, ekinik ez. Izatekotan kontrako ekinak.