Berriak

Beste bi brigadista kanporatuta!!

Saharara joandako brigadako beste bi kideak kanporatu zituen Marokoko poliziak. El Aaiunen aurkitzen ziren, sahararren etxean polizia bortizki sartu eta beraien borondatearen aurka atera zituzten indarrez. Mugikorra kendu eta bi orduz kontrol batean izan zituzten atxikita brigada kideak eta jarraian autobus batean sartu Agadirrera bidean.

Mugitu!k AHTren zulo beltza salatzeko protesta-martxa deitu du abuztuaren 28an Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseilura

Mugitu Mugimendua.- Abuztuak 28 ostiralean, Mugitu! mugimenduak AHTren proiektuaren zulo beltza salatzeko protesta-martxa deitu du Donostian, egun horretan Eusko Jaurlaritzak Miramar Jauregian ospatuko duen ikasturteko lehen gobernu-kontseilua dela eta.

Marokoko polizia Sahara joandako brigada kideak kanporatzen ari da!!!

Arratsaldean jakin berri dugu El Aaiunnen aurkitzen ziren brigadako kideak kanporatuak izaten ari direla. 24 ordu ere ez dituzte bertan egin eta gaur arratsaldean, aurkitzen ziren  sahararren etxera polizia sartu eta beraien borondatearen aurka atera dituzte. Kontrol batera eraman dituzte jarraian.

Irungo EH Bilduren zehaztasunak Santanoren soldataren blindaiari buruzko informazioari

EH Bildutik jakinarazi nahi dizuegu, Santanoren soldataren blindaiari buruzko informazioa ez dela zehatza, akats hori iturri oker bat erabiltzeagatik dator, non agertzen ziren datuak ez ziren egokienak. Datu zehatzak honako hauek dira:

Orriak