TEF.- TEFek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, ostegun honetan, otsailaren 15ean, 18:00etan, Irungo Palmera Montero espazioan, Sandra Piñeiroren hitzaldia antolatuko du, elikagaei buruzko nahasmenduez hitz egingo diguna bere esperientziatik.
EH Bildu Irun.- EH Bilduren arabera egungo osasun etxeen banaketak ez du herritarren bizitza naturala aintzat hartzen, ezta eremu bakoitzak dituen garraio bideak ere; adibidez, zentroan bizi den irundar batentzako Dunboako osasun etxeraino mugitu behar izatea naturala ez dela adierazten dute, are gehiago, zentroan beste osasun etxe bat dagoenenean.
Irungo Euskal Jira antolatzen duen Batzordea.-Komunikatu honen bidez, Irungo Euskal Jira antolatzen duen Batzordeak Irungo herritarrei bizi duen egoera ekonomiko zailaren berri eman nahi die, eta egoera honek Irungo Euskal Jira ospatzeko sor dezakeen arriskuaz.
Osaun Bidasoa Herri Plataforma.- Bidasoaldean duela 30 urte baino gehiagotik osasun-inbertsio nahikorik egin ez denez, Irungo Eskualdeko Ospitalean eta anbulatorioetan kalitatezko osasun-arreta emateko kontsulta-gune egokiak falta dira.
Bagera, nous sommes.- Emaztea zara eta espazio publikoan seguruago sentitu nahi duzu, eraso bati aurre egiten ikasi?
Irunen izanen da txapelketa, martxoaren 2an. 2007tik 2014ra artean Luma aldizkariak antolatu zuen, zortzigarren edizioan eten zutelarik dinamika. Hitz-gurutzatuetan espezializatutako Luma aldizkariaren urteroko hitzordua zen Euskal Herri osoko zaleak eta adituak Irunen elkartzen zituen txapelketa. 2007tik 2014ra iraun zuen, zortzigarren edizioa azkena izanen zela iragarri zuten arte. Arnasberriturik dator aurten, bederatzi urteko hutsunearen ondotik; Aitzondo euskara elkarteak eta Irungo AEKk hartu dute antolatzeko ardura, Korrika Kulturala aitzakia harturik.
Kurdistan 5 herrialdetan banatuta dagoen lurraldea da: Iran, Irak, Armenia, Siria eta Turkia. Kurduak Ekialde Hurbileko laugarren talde etniko handiena dira eta ez dute ordezkatzen dituen Estaturik. Kurduak Mesopotamiako lautada eta mendietan bizi diren talde etniko bat dira, gaur egun Turkiako hego-ekialdean, Siriako ipar-ekialdean, Irakeko iparraldean, Irango ipar-mendebaldean eta Armeniako hego-mendebaldean daudenak. Ekialde Erdiko laugarren talderik handiena da.