Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan.- Bidasoko Deportatuak | Erakusketa ibiltariaren baitan, Etxahun Galparsoro historialariak III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrei buruzko hitzaldia eskainiko du heldu den ostiralean, urtarrilak 29. Solasaldia Oiasso Museoan bertan eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.
Bidasoko M8 Asanblada Feministak erabateko gaitzespena adierazten du Aizarnazabalgo 32 urteko Aintzane Pujanaren hilketa dela eta. Ez ditugu hemen errepikatuko gertaeraren inguruabarrak Aintzaneren familiarekiko errespetuagatik, baina Aintzaneren bizitzarekin amaitu duen ekintza doilor eta nazkagarriarekiko gure errefusik sakonena adierazi nahi dugu.
Espero dugu legearen zama guztia gainera erortzea eta egindakoagatik ordaintzea.
Irungo EH Bildu.- Koronabirusaren pandemiak areagotu duen krisi garai honetan, inoiz baino ageriago geratu da herritarren beharrei erantzungo dien sistema publiko baten garrantzia. Inor atzean utziko ez bada, instituzioek beharrak dituzten herritar eta sektoreetatik gertu egon behar dute. Eta hauek izango dira, hain zuzen ere, Irungo EH Bilduren gutxieneko proposamenak 2021 urteko aurrekontuetarako.
Datorren astelehenean, abenduaren 28an, hileko azken astelehean egiten den bezala, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazio baterako de1aldia egin du. Manifestazioa 12:00etan abiatuko da San Juan plazatik eta Colon ibilbidetik, Luis Marianoko atzealdetik, Aldapeta kaletik, eta berriro Colon ibilbidetik pasa ondoren, San Juan plazara bueltatuko da.