Berriak

Osteguna, Urtarrila 3, 2013 - 22:35

2012an 509 langabe gehiago Irunen

Irunen, abenduan 47 langabe gutxiago izan arren, iazko abendutik aurtengora 509 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 5229 irundar daude Lanbide zerrendetan.

Hondarribian, azken hilabetean 14 pertsona gelditu dira lanik gabe, iazko abenduko hilabetearekin konparatua 110 gehiago eta 958 langabe daude orain.

1.320 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano
Osteguna, Urtarrila 3, 2013 - 12:38

Mugikortasuna eta hondakinak

Datorren larunbata, hilak 5, mugikortasuna eta hondakinak gai bezela hartuta Irungo Bilduk bilera bat antolatu du. Bertan, udal gobernuak gai hauetan dituen proposamenen aurrean Biduren posizioa finkatzera doaz eta hau ahalik eta jende gehienarekin egin nahi dute.

Bilera goizeko 9,00etatik eguerdiko 12,15ak bitartean burutuko da Irungo Alkartetxean.


1.164 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano
Igandea, Abendua 30, 2012 - 20:06

Bizi osorako espetxe zigorra salatzeko manifestazioa Irunen

Ostiral arratsaldean Irunen bizi osorako espetxe zigorra salatzeko eta Juanra eta Gabrielen (197/2006 doktrina aplitatu zaien irungo preso politikoak) askatasuna eskatzeko manifestazioa burutu zen.

1.802 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano
Ostirala, Abendua 28, 2012 - 11:08

MOSKU-JIRA urtezaharreko herri-martxa

cartel

Datorren astelehenean ospatuko dugun ekimen berezi batetan partehartzeko gonbidatu nahi zaituztegu. Ekimen hau Bidasoaldeko arlo guztietako eragile sozialentzako zuzendua da, zuen nahi dituzuen aldarrikapenak azaltzeko jai giro era batean.

31an 17:00tan, urtezaharreko herri-martxa Moskutik Moskura (5km lauak) + kantak + pintxo-pote herrikoia ;) (Zuen ekarpenak ongietorriak izango dira: patata tortila, sagardoa, ea edo auzoko tabernetan hartu dezakegu potea ;-)

animatu zaitez eta parte hartu!!

Ibilbidea

enekenbat Taldea

Jar ezazu kartela zure auzoan

Proposatu zure aldarrikapen koplak 

1.691 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano

Orriak