Berriak

Osteguna, Abendua 27, 2012 - 11:07

Onartua Irunen frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko Mozioa

Irungo Errepublikarrak.- Irungo Udalak abenduaren 26an egin zuen osoko bilkuran onartu egin zen, Irungo Ezker Batua-Berdeak eta Bildu udal talde politikoek, gure elkartearen ekimenez, frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko aurkeztutako Mozioa.

Mozioa irakurri ondoren, EB-Berdeak, PP, Bildu eta PSEko ordezkariek hitz egin zuten.

Ondoren bozketa egin zen eta, bertan, EB-Berdeak, Bildu, PNV eta PSEko 19 zinegotziek alde bozkatu zuten eta PPko 4 kideak abstenitu egin ziren.

1.453 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano
Osteguna, Abendua 27, 2012 - 10:34

Zineforum: La Plataforma

cartelUrte honen azken zineforuma izango dugu, LA PLATAFORMA dokumentalarekin. Oraingoan, puri-purian dagoen gai bat aurkezten dizuegu, kaleratzeena eta etxe duin baten aldeko mugimenduarena

1.500 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano
Osteguna, Abendua 27, 2012 - 09:53

Denok batera kaleratzeen aurka

cartelBidasoako Stop Kaleratzeak.- Egun berezi hauetan, ehunka familia gipuzkoar beraien etxebizitza uztera behartuko dituen jakinarazpen baten zain daude, beraien maileguari aurre egin ezin diotelako. Geroz eta hiritar gehiagok, langabetu, autonomo, enpresario txiki, naiz pentsionista beraien lanpostu edo negozioaz gain, beraien etxebizitzak galduko dituzte edo baita haiekin abalatuak dituzten seme alaba edo senideen etxeak ere.

Orain dela aste batzuk, Barakaldon Amaia Egaña-k bere buruaz beste egin zuenean, Espainiar Gobernua, erakunde publikoak, epaileak eta entitate finantzieroen arduradunak komunikabide guztien aurrean azaldu ziren, kaleratzeen aurkako neurri ezberdinak hartuko  zituztenaren berri emateko. Behingoz, arazoari oinarritik heldu eta konponduko zela zirudien, baina tamalez ez da halakorik gertatu. Egunak joan eta egunak etorri, Espainiar Gobernuak ez du Lege Hipotekarioa aldatu eta entitate finantzarioek ere ez dituzte mailegu betearazpenak edota kaleratzeak geldiarazi, guztiz aurkakoa baizik.

1.397 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano
Larunbata, Abendua 22, 2012 - 11:26

Frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko mozioa

logotipo

Irungo Errepublicarrak.- Gasteizko udalak eguin duen bezala et agure elkarteak eskatuta, Irungo Ezker Batua-Berdeak eta Bildu udal taldeek Mozio bat aurkeztu dute Irungo Udalean Frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko.

Aipatutako mozioa eztabaidatuko da datorren asteazkenean, abenduak 26, 19:30ean Irungo Udaletxean egingo den osoko bilkuran.

1.437 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano

Orriak