Berriak

Osteguna, Otsaila 18, 2021 - 10:59

Ostiralean Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko mobilizazioa Irunen

GKSk deituta, ostiralean, 20:00etan, Irungo San Juan plazan, Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko, "Pablo Hasel askatu - demokrazia burgesaren aurrean proletargoaren askatasunak defendatu" lemapean mobizizazioa burutuko da.

112 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano
Asteazkena, Otsaila 17, 2021 - 11:53

Fiskaltzak Hondarribiko irregulartasunak berretsi ditu, baina ez du deliturik antzeman

Abotsanitz Udal Taldea

Abotsanitz.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak baieztatu duenez, Hondarribiko Udalak irregulartasun sistematikoak egin ditu Montai taldeko enpresen jarraipenezko kontratazioan. Abotsanitz, Hondarribiko oposizioko talde nagusiak egindako kontsultari erantzunez, Fiskaltzak "Udalak kontratazio arauak betetzen ez dituela" egiaztatu du. Hala ere, praktika horiek ez salatzea erabaki du, "ez baita nahikoa frogatu Montai Taldeko enpresen kontratazioan egindako irregulartasunak delitu direnik".

90 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano
Asteazkena, Otsaila 17, 2021 - 11:42

12.000 lagun atera gara berriz ere Hego Euskal Herriko kaleetara pentsio publiko, duin eta nahikoen alde

Momento de la manifestación

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Joan den larunbatean, otsailaren 13an, 12.000 lagun atera gara berriz ere Hego Euskal Herriko kaleetara pentsio publiko, duin eta ahikoen alde 12.000 pentsiodun, langile, emakume, gazte... kalera atera gara, gaur otsailak13, prebentzio eta segurtasun sanitarioko neurri guztiak gordez, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta lau probintzietako 30 herri baino gehiagotan, beste behin ere pentsio publiko duin eta nahikoak eta horiek bermatuko dituen Sistema Publiko eta Unibertsala eskatzeko.

85 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano
Igandea, Otsaila 14, 2021 - 16:04

Irunen ere burgesiaren ofentsiba gelditu! oihukatu zen

Atzo larunbatean, GKSk deituta, 100 lagun Irungo San Juan plazan bildu ziren burgesiaren ofentsiba gelditu dadin eskatzeko.

Mobilizazioan "osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak" salatu zen. "Osasun-hondamendi" baten aurrean gaudela dio GKSk; seinalatu du "Frantziako nahiz Espainiako estatu kapitalistek eta politikari profesionalek" ez dutela gaitasunik "pandemia kontrolpean edukitzeko" eta, gainera, bankari eta enpresaburuek "negozioa egin dezaketen heinean soilik inbertitzen dutela". "Irabazirik sortzen ez dion gasturik egitekotan, nahiago dute puntako armagintza handitzea eta polizia-baliabideak indartzea", adierazi zuten GKSko kideek: "Neurri horiekin, gizartea birusetik babestu baino, badirudi enpresaburuek beren ordena soziala proletariotzaren balizko erantzunetatik babestu nahi dutela".

156 irakurketak - Irakurri gehiago - Castellano

Orriak