Bidasoa eskualdeko langabeen kopurua gora joan da azaroan. 6220 langabe daude Bidasoa eskualdean, urriaren bukaeran baino 120 gehiago. Irunen azken hilabetean 77 pertsona gelditu dira lanik gabe, eta Hondarribian , berriz, 43. Gaur egun Irunen 5276 pertsona daude langabezian eta 944 Hondarribian.
Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,1koa da (% 17,2 Irungoa eta % 11,8 Hondarribikoa), % 13,7 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,8 da .
Ekonomi jarduaren arabera,langabe berri gehienak zerbitzuen sektoreko langileak dira.
Iazko azaroko hilabetearekin konparatua, azken urtean 672 langabe gehiago daude gure eskualdean, 575 gehiago Irunen eta 97 gehiago Hondarribian.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano