Noticias

AHT eta etxebizitza

Concentración en Iruña

AHT Gelditu Nafarroa eta Etxebizitza Sindikatua Haritu.- AHT-ak, gainerako garraio makro azpiegiturak bezala (autobideak, aireportuak...), hiri handien hazkundea sustatzen du, landa eremuen kaltetan. Azken hauek dira desarrollismo kapitalistaren pagaburua, horiek baitira hazkunde errukigabearen ondorioak pairatzen dituztenak. Horrela, hirien zerbitzura dauden azpiegitura handien euskarri fisiko huts bihurtzen dira (garraioa, energia, baliabide hidraulikoak, datu-zentroak...) eta beren zaborren kokaleku.

Estatuan hauteskundeak deitzeak konkistatutako eskubideak inboluziorako arrisku larrian jartzen gaitu, VOXek eta PPk gobernua osatzea lortzen badute

Rueda prensa MPEH

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Komunikatu honekin argi eta garbi utzi nahi dugu; gobernua osatzeko alternatiba pentsioen murrizketa berriena bada, %0,25era itzultzea edo banaketa eredu publikoa kapitalizazio sistema indibidual batengatik aldatzea, alternatiba konkistatutako eskubide demokratiko, sozial eta laboralak indargabetzea bada, hau bada VOX eta PPren alternatiba, ez dugu nahi. 2018an ez ziren pasatu eta 2026an ez dira pasatuko.

Erakusketa: "Memoria historikoa gazteen begiradatik"

Data: 
Asteazkena, Urria 14, 2026 - 10:00 -tik Igandea, Urria 25, 2026 - 19:00 -ra
Non: 
4. lokala, Palmera-Montero, Irun
Antolatzen du : 
"Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

CARTEL exposicion 2026

II. Errepublika, kolpe militar faxista, gerra eta Frankoren diktadurari buruzko Azal eta Komikiak.

"Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- "Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak ohore eta poz handiz aurkeztu du "La memoria histórica desde una mirada juvenil" erakusketa berria, Irungo Eguzkitza ikastetxe publikoko 2025-26 ikasturteko DBHko 4ko ikasleek egindako lan ugarietako bat biltzen duena.

Abotsanitzek erantzukizun politikoak eta penalak eskatzen ditu, Zaldunbordako "pelotazoan" 10 milioi euro baino gehiago lapurtzeko saiakeraren aurrean

Zaldunborda Gelditu

Abotsanitz.- Zaldunborda pelotazo bat zela denok susmatzen genuen, eta orain, auditoria independente batek berretsi du delitu penalak egon daitezkeela, hala nola iruzur edo estafa prozesala eta dokumentufaltsutzea.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin