2012an 509 langabe gehiago Irunen

Irunen, abenduan 47 langabe gutxiago izan arren, iazko abendutik aurtengora 509 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 5229 irundar daude Lanbide zerrendetan.

Hondarribian, azken hilabetean 14 pertsona gelditu dira lanik gabe, iazko abenduko hilabetearekin konparatua 110 gehiago eta 958 langabe daude orain.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16koa da (% 17,1 Irungoa eta % 11,9  Hondarribikoa), % 13,6 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,6 da .

Abenduan, zerbitzuen sektoreak eta nekazaritza eta arrantzak eragin dute langabe kopuruaren beherakada. Aldiz, industrian eta eraikuntzan egin zuen gora lanik ez duten beharginen kopuruak.

Adinaren arabera, 25 urtetik beherako tartean jaitsi da langabezia azken hilabetean.

Etiquetas: