Ardura politikoak exijitzen ditugu orain, heriotz bat gehiagorik ez!!!

Konzentrazioaren argazkia

Bidasoako Stop Kaleratzeak.- Atzo Asteazkena Bilbon 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen errentan zuen etxebizitzatik kaleratua izan behar zuenean. Nazkaturik gaude!

 Joan den Azarotik, 13 pertsonek egin dute bere buruaz beste, kaleratze aginduen ondorioz estatu espainiarrean, horietako 5 errentan zeuden etxebizitzenak izanik. Hala ere, botere publikoek ez dute nahikoa egiten. Ez ditugu hitzak nahi, ekintzak baizik, hemendik gure herri eta hirietan KALEAN GELDITZEN ARI DEN JENDEA BIZI DELA, ETXERIK GABE GELDITZEN ARI DEN JENDEA HILTZEN ARI DELA gogorarazi nahi dizuegu, eta horrexegatik, neurri eta irtenbide eraginkorrak hartu behar dira, ORAIN!

Amaia Egainaren heriotzaren ondoren PP eta PSOEk egindako itxurak ez dira gizarte drama hau ixilarazteko ahalegin bat besterik izan eta herritarrek, herri-mugimendu eta HELko sinadurak biltze prozesuen bidez eskatzen duten irtenbide argi eta sendoak ez emateko aitzakia.

Gure herriaren egoera ez da estatu espainiarreko beste edozein herriren ezberdin, bidegabeko legeen menpe bait gaude, sistema finantzarioari eta botere ekonomikoei gomeni zaienean betearazten diguten europako legedia ere betetzen ez bait dute, pertsoenen aldeko legedia delako kasu hontan.

Irunen 119 jaurtiketa eskaera egon dira zerbitzu komun eta bahituren artean epaitegietan joan den urtean. Hauetatik, 99 konplitu egin dira, hau da, egindako eskaera hoietatik 99 kaleratze egon dira Botere judizialaren Kontseilu Orokoarraren arabera.

Iruneko Udaltxea oinarrizko beharren betetzea bermatzen duen hartu beharreko neurriak hartzera premiatzen dugu, Irunen bizi garen pertsonen bai etxebizitzari , janariari edo oinarrizko zerbitzuei dogokiena, ezbehar hau behinik behin gelditzeko. Gaur egun, gizarte zerbitzuetatik eskaerak ez direla behar den bazala erantzuten badakigu.

 ETXEBIZITZARI BURUZKO LARRIALDI EGOERA AITORTZEA exijitzen dugu, LEHENENGO ETXEBIZITZEN DASJABETZE GUZIAK GELDI DAITEZEN ETA KRISI HAU SUFRITZEN ARI DIREN PERTSONA GUZTIEN OHINARRIZKO BEHARRAK BETE DAITEZEN, GAUR EGUNGO EGOERA HAU HONDAMENDI NATURAL BATEKIN PAREKATZEN AHAL BAIT DA.

EZ GAUDE PREST JENDE GEHIAGO HIL DADIN!!!

Konzentrazioaren argazkia

Etiquetas: