Cáritas Filipinekin. Larrialdia Filipinetan Haiyan tifoiaren ondorioz

cartelCáritas.- Bi egunez atertu ere egin gabe eta 230 km/h-ko baino gehiagoko urakan-haizeen ondoren, Haiyan tifoiak, bertakoek “Yolanda” esaten diotenak, izugarrizko sarraskia eragin du Filipinetan, batez ere Samar eta Leyte uharteetan, han izan baitira kalterik handienak. Tacloban Cityn, Leyteko probintziako hiriburuan, 10 metro igo zen itsasoa. 

Larrialdiaren zenbaterainokoa

Bertan dauden Nazio Batuen taldeek deskribatu dutenez, egoerak 2004an Indiako Ozeanoa astindu zuen tsunamiaren antza dauka. Ez dago datu ofizialik, baina tifoiak 9,5 milioi laguni eragin diela kalkulatzen da. Toki batzuetan hain da handia sarraskia, ezen herritarrek ez baitute ez edateko urik, ez argindarrik, ez aterperik, ez eta jatekorik ez. Komunikazio-bideak itxita daude, eta beraz, ez dakite zer gertatu den beste toki batzuetan, ezin izan baitira handik atera.

Filipinetako Caritasen lana

“CARITAS FILIPINEKIN” kanpaina Filipinetako Caritasek emergentziazko plan bat jarri du martxan larrialdi-egoerari erantzuteko. Horretarako, herrialdeko 96 elizbarrutietan lanari ekin diote berehalakoan. Filipinetako Caritas, Caritasen nazioarteko sareko kideekin batera, Leytera joan da, behar premiazkoenak ebaluatzeko. Bitartean, tokiko Caritasak antolaketa-lanetan ari dira, bertara jendea bidali eta kalteak neurtzeko.

foto

Caritasen nazioarteko sarea jada hasi da erantzuna ematen larrialdi-egoerari; han parte hartzen du, hain zuzen, Espainiako Caritasen Konfederazioak, eta 200.000 euro urgentziaz bidaltzea onartu du. Gipuzkoako Caritasen, bat egin dugu gure ahizpa Filipinetako Caritasek egin duen solidaritate-deiarekin, Haiyan tifoiak kaltetutako pertsonekin dugun konpromisoaren erakusle. Kontu-zenbaki hauek ireki ditugu, Gipuzkoako herritarren konpromisoa eta solidaritatea bideratze aldera:

Euskadiko Kutxa        3035 0060  41 0600100001 
KUTXA                       2095 5381 17 1062435374
BBVA                         0182 5709 41 0010011112
LA CAIXA                   2100 5608 34 0200106577

Caritasek gogorarazi nahi die bere dohaintza-emaileei ez dezatela generotan egin beren ekarpena, dirutan egindako laguntza azkarragoa delako, garraiatzen merkeagoa eta, gainera, tokiko ekonomia dinamizatzeko aukera ematen duelako, kaltetutako pertsonek erabili ohi dituzten produktuak erosiz. 

Etiquetas: