Hasi da Bidasoa Biziriken HLKP-ko ikastaro berri bat

foto

16-18 urte arteko 45 gazte hasiko dira aurten Lanbide Gaitasuna Aitortzeko Diploma eta DBHko titulua lortzeko aukera emango dieten ikastaro berriak egiten 

Derrigorrezko ikasketak amaitu ez dituzten Bidasoa Eskualdeko gazteek lan merkatuan txertatzeko eta DBHko titulua lortzeko aukera dute,  Bidasoa biziriken Enplegu eta gizarte berrikuntza sailak kudeatzen duen Hasierako Lanbide Kualifikazio Programaren bidez (HLKP). 

Programa honen helburu nagusiak ikasleak lanbideratzea da, tailerretan-eta praktikan eginez ikasle horiei lan mundua ezagutzeko aukera ematea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gainditu gabe dituzten irakasgaiak gainditzen jarraitzen duten bitartean, horrela DBHko graduatu titulua lortu ahal izateko.

Hasi dira sukaldaritza, ile-apainketa eta mikroinformatikako ikastaro berriak, eta 45 ikasle daude lehen mailan.  Lanbide espezialitate bakoitza bi ikasturtetan ematen da. 

Azpimarratu behar da ematen diren espezialiateekin lotutako enpresek eta profesionalek parte hartuko dutela ikasleen prestakuntzan. Ekimen hori arrakastaz jarri zen abian orain bi ikasturte sukaldaritza espezialitatean, gure eskualdeko sukaldari ospetsuen parte-hartzearekin.

Prestakuntza programa bakoitza 3 modulutan egituratuta dago: bata espezifikoa da eta lanbide bat ikastea ahalbidetzen du; beste bat, orokorra, DBH graduatua lortzeko prestatzen du eta hautatu den espezialitateari buruzko ezagutza teorikoak eskaintzen ditu; eta hirugarren modulua lanbiderako aholkularitzari buruzkoa, eta bertan ikasleari orientazioa ematen zaio lanaren munduan sar dadin. Prestakuntza hau sektoreko enpresetan egiten diren 330 orduko praktikekin osatzen da; praktika horiek prestakuntzaren 2. urtea amaitutakoan egingo dira. 

Balantze positiboa

Zalantzarik gabe ikastaro hauen muina gazteak dira, parada hau une zail hauetan lan munduan aukeraren bat aurkitzeko aprobetxatzen duten gazteak.

Ikastaroek irauten duten bi urte horietan zehar, prestakuntza bat izatea lortzen dute eta aukeratua duten sektorean lanen bat aurkitu eta lanean txertatzeko prestatzea.

 

Azken 5 urteotan, 157 pertsonak egin dituzte gure eskualdeko gazteei aukera hau ematen dieten ikastaro hauek.

Etiquetas: