Udal-Etika Dekalogoan aurrera egiteko Bildu-ren ekarpena

foto

Irungo Irun.- Agintaldi honen hasieran alkateak argitaratu zuen “UDAL ETIKAREN ALDEKO IRUNGO ALKATEAREN DEKALAGOA” dokumentua eta udalaren barne-funtzionamendua hobetzen eta herritarren parte-hartzea gehitzen laguntzeko, honako gai hauek gauzatzea proposatzen du Bildu udaltaldeak.

Alde batetik, komunikazioari eta informazioari dagokionez, proposatzen dugu:

1. Osoko Bilkura, udal politikan erabaki eta eztabaida gune garrantzitsuenetako bat eta herritarrengan eragin handiena duena baita, zuzenean eman dadila Web ofizialaren bidez.

Ideia horrekin, gure asmoa da jendearen informazio-aukera zabaltzea, osoko bilkura horiek ematen dituzten komunikabideek egindako lanari gehituta. 

2. Batzordeak, osoko bilkurak eta bilerak erabaki-gune garrantzitsuak direnez, eta, hortaz, haietan eztabaidatzen dena garrantzitsua denez, beharrezkoa da ahalik eta arreta handiena eskaintzea.  Beraz, proposatzen dugu muga dadila eszenatoki horietan telefono mugikorrak arrazoirik gabe erabiltzea, eta larrialdi-egoereterako bakarrik erabil daitezela.

Gure iritziz, gutxieneko errespetu-kontua da, bilera horretara joaten diren guztiekiko, eta, gainera, arreta asko areagotuko litzateke parte-hartzeko eta eztabaidatzeko garaian. 

Bestalde, barne-funtzionamendua hobetzeari dagokionez:

3. Batzordeak eztabaidatzeko eta/edo erabakitzeko marko irekia bihur daitezela eta ez daitezela izan aholku edo informazio organo soilak.

4. Bilera guztiak ebaluatzeko metodologia gainera dadila, bai batzordeetarako bai gizarte-eragileekin, auzo-elkarteekin eta abarrekin egiten diren bileretarako, eta jaso daitezela haietan parte hartzen duten lagun guztien iritziak.

Azkenik, gardentasunari dagokionez:

5. Pertsona batek, gizarte-eragile batek, elkarte batek edo instituzio batek erregisrto bidez sartutako edozein dokumentu jende ororen eskura egon dadila lehen unetik, haietara erregistroko aplikaziotik sartzeko aukera emanez.

Etiquetas: